Jun Woong-tae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jun Woong-tae

Bizitza
JaiotzaSeul1995eko abuztuaren 1a (28 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaKorea National Sport University (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakpentatleta modernoa
Pisua66 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Facebook: woongtae.jun Instagram: jun__oo__ Olympic.org: woongtae-jun Edit the value on Wikidata

Jun Woong-tae ( Hangul전웅태; RRJeon Ung-tae, 1995eko abuztuaren 1a) Hego Koreako pentatleta modernoa da.

Seuleko atleta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi zuen lehen pentatleta korearra izan zen hainbat garaipen lortu ondoren, besteak beste, UIPM Munduko Kopa irabazi zuen 2018an,[1] urrezko domina irabazi zuen Jakartako Palembang-en Asiako Jokoetan urte berean,[2] eta brontzezko domina 2019ko Munduko Txapelketako banakako proban.[3] Woongtae 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen ere Rio de Janeiron, gizonezkoetan, 19. postua lortuz.

Woongtae igerilari gisa hasi zen, Seuleko Kirol Eskolako irakasleetako batek pentatleta modernoa egitera animatu arte. Kirolaren bost diziplinak entrenatu eta menperatu zituen bere ikastetxearen, Gwangjuko Udalaren eta Koreako Pentatloi Modernoaren Federazioaren laguntzarekin, baita bere gurasoen laguntzarekin.

2021eko uztailaren 21etik aurrera, Woongtae Jun 4.a da UIPM Munduko Txapelketaren sailkapen nagusian eta 1. UIPM Munduko Kopako Senior mailako sailkapenean,[4] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako domina irabazteko itxaropena edukitzeko emaitzak lortuz.

2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan izandako errendimenduaz hausnartu zuenean, Woongtae-k bere garaian esperientziarik gutxi zuela esan zuen eta gogorrago entrenatzeko eta gehiago prestatzeko konpromisoaz hitz egin zuen, Hego Korea ordezkatzeko eta Tokio 2020ko udan domina irabazteko hautatua izateko itxaropenarekin.

"Datorren urtean Tokioko Olinpiar Jokoetan domina irabaziko dut eta pentatloi modernoa Koreako kirol garrantzitsuena bihurtuko dut". Eta 2021-eko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen,

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina Banaka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2015 Berlin Alemania Alemania 1. postua, urrezko domina Taldeka
2016 Mosku Errusia Errusia 1. postua, urrezko domina Erreleboa
2016 Mosku Errusia Errusia 3. postua, brontzezko domina Taldeka
2017 Kairo Egipto Egipto 1. postua, urrezko domina Erreleboa
2017 Kairo Egipto Egipto 3. postua, brontzezko domina Taldeka
2019 Budapest Hungaria Hungaria 1. postua, urrezko domina Taldeka
2019 Budapest Hungaria Hungaria 2. lekua, zilarrezko domina Erreleboa
2019 Budapest Hungaria Hungaria 3. postua, brontzezko domina Banaka
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Jakarta Indonesia Indonesia 1. postua, urrezko domina Banaka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «South Korea's Jun wins gold at men's Modern Pentathlon World Cup in Hungary - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  2. (Ingelesez) 주경돈. (2018-09-01). «(LEAD) (Asian Games) S. Korea's Jun Woong-tae wins gold in men's modern pentathlon» Yonhap News Agency (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  3. «Jun wins men's title at UIPM World Cup in Sofia» www.insidethegames.biz 1618075020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  4. (Ingelesez) «Woongtae JUN» Union Internationale de Pentathlon Moderne (UIPM) 2021-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]