Henrike I.a Alemaniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike I.aren irudizko erretratua (Alfred Diethe, 1850)
Artikulu hau Ekialdeko Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Henrike I.a.

Henrike I.a Saxoniakoa edo Henrike I.a Alemaniakoa (alemanez: Heinrich der Finkler edo Heinrich der Vogler; latinez: Henricius Auceps), Henrike Txorizalea izengoitiaz ezaguna. 876an sortua eta 936ko uztailaren 2an hila Memleben-en (gaur egun, Saxonia-Anhalten). Oto I.a Saxoniakoaren eta Hedwigaren semea eta Oto I.a Inperio Santuko enperadorearen aita.

Saxoniako dukea izan zen 912tik hil zen arte eta Germaniako erregea 919tik hil zen arte. Saxoniar dinastiaren (otondarren dinastiaren) sortzailetzat jotzen da, eta Germaniako lehen estatuaren sortzaile eta lehen erregetzat ere bai (ordura arte Ekialdeko FrantziaFrancia Orientalis— edo Ekialdeko erresuma frankoa zeritzon lurralde horri).

Oso ehizazalea izaki, Txorizalea izengoitia eman zioten, txoriak harrapatzeko sareak prestatzen ari baitzen mezulariak iritsi zirenean jakinaraztera errege izendatu behar zutela.

Hogeita lau orduko erregealdian, erresumak zituen arazo nagusiei egin behar izan zien aurre: erresuma sendotu jauntxoen aurrean, eta eragin-eremua zabaldu Frankoniako dukeen aurrean (Lorrena beretu zuen, eta Bohemian esku hartu zuen). Gainera, bere erresumako iparraldearen eta ekialdearen kolonizazioa sustatu zuen, hungariarren, eslaviarren eta suediarren aurka.

912an bilakatu zen Saxoniako duke, aitaren heriotzaren ondoren, eta gobernatzaile trebea izan zen: Saxoniako dukerria indartzen lan egin zuen.

Militar iaioa izan zen. Hungariarren razziei aurre egin behar izan zien behin eta berriro. 919an, hungariarrek Henrike I.aren armada garaitu zuten, eta zergak ordaintzera behartu zuten. 932an uko egin zion ordaintzeari, eta, 933an, germaniarrek hungariarrak garaitu zituzten lehen aldiz.

Bere seme Oto I.a Handia izendatu zuen ondorengo, erresuma desegin ez zedin bera hil ondoren. Hil zenean, Germaniako tribu guztiak erresuma bakar batean bilduta zeuden.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Alemaniakoa Aldatu lotura Wikidatan