Kitxua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kitxua
Qhichwa simi
Kitxuaren hedadura, Hego Amerikan, eta adar nagusiak: I (erdialdekoa), II-A (Peru iparraldekoa), II-B (iparraldekoa), II-C (hegoaldekoa).
Datu orokorrak
Lurralde eremuaArgentina, Brasil, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru
Hiztunak10.000.000
OfizialtasunaBolivia eta Peru
EskualdeaAndeak
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
Kitxuarra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Kasu gramatikalakkausatiboa, komitatiboa, abesiboa eta comparative case (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
AurrekariaProto-Quechua (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1qu
ISO 639-2que
ISO 639-3que
Ethnologueque
Glottologquec1387
Wikipediaqu
IETFqu

Kitxua[1][2] hizkuntzak (qhichwa simi edo runa simi) Andeen erdialdean sortutako hizkuntza familia bat dira. Amerindiarren hizkuntzetatik mintzatuena da, eta Amerikan hiztun gehien dituzten hizkuntzetatik laugarrena, ingelesaren, gaztelaniaren eta portugesaren ondoren, 8 – 10 milioi hiztun inguru baititu.[3]

Ofiziala da Perun, Bolivian (Cochabamba, Chuquisaca, Potosi, La Paz eta Oruro departamenduetan bereziki) eta Kolonbian (Putumayo eta Nariño departamenduetan). Horrez gain, Ekuadoren, Argentinan (Salta, Jujuy eta Santiago del Estero probintzietan) eta Txilen (Antofagasta) ere mintzatzen da.

Familiei dagokienez, hizkuntza isolatua da.

Kitxua hitzak "inguru epela" esan nahi du eta runa simi-k, berriz, "gizakien hizkuntza" (kastilla simi: gaztelania, inka simi: inken hizkuntza).

Historia

  • 1540an, Frai Domingo de Santo Tomás domingotarrak Perura iritsi eta "gizakien hizkuntza" ikasi zuen, biztanleak ebanjelizatzeko. 1560an Valladoliden Grammatica o Arte de la Lengua General de los Indios de los Reynos del Peru eta Lexicon o Vocabulario de la Lengua General del PERV liburuak argitaratu zituen.
  • 1680an, Juan de Espinoza Medrano perutar apaizak Rapto de Proserpina eta Uska Pawqar, el hijo pródigo fikziozko liburuak argitaratu zituen.
  • 1935ean, José María Arguedas idazleak Agua argitara eman zuen.
  • 1964an, Alfredo Torero Fernández hizkuntzalari eta antropologo perutarrak Los dialectos quechuas lan mardula kaleratu zuen.
  • 1976an, Toreroren ikasle batek, Rodolfo Cerrón Palomino hizkuntzalari perutarrak, lehendabiziko hiztegia argitaratu zuen, huanka aldaeran.
  • 1994an, Rodolfo Cerrónek kaleratu zuen hegoaldeko kitxua (Peruko hegoaldea, Bolivia eta Argentina) batuaren hiztegia.

Sailkapena

Bi adar nagusi bereizten dira: kitxua I edo waywash eta kitxua II edo wanp'una. Bigarrena hiru azpi-adarretan banatzen da: A (yunyay), B (chinchay) eta C (hegoaldekoa).

Alfredo Torero perutar hizkuntzalariaren arabera, zazpi multzotan banatuko ditugu:

  • Ankax-Huanuko (I).
  • Tarma-Huanuko (I).
  • Jauja-Huanka (I).
  • Kajamarka-Kañaris (IIA)
  • Chachapoyas-Lamas (IIB)
  • Ekuador-Kolonbia (IIB)
  • Hegoaldeko kitxua (Ayacucho, Cusco, Bolivia eta Santiago del Estero).

Gramatika

Izenak

Izen-erroek atzizkiak onartzen dituzte pertsona (jabetza adierazteko, ez identitatea), [[pluraltasun gramatikal|pluraltasun]a] eta kasua adierazteko. Orokorrean, pertsona-atzizkia pluraltasunarena baino lehenago doa.

Zenbait adibide, wasi (etxe) izena erabilita
Function Atzizkia Adibidea Itzulpena
Pluraltasuna -kuna wasikuna etxeak
Kasu gramatikalak Nominatiboa wasi etxea (subjektua)
Akusatiboa -(k)ta wasita etxea (objektu zuzena)
Datiboa -paq wasipaq etxeari
Genitiboa -p(a) wasip(a) etxeko; etxearen
Inesiboa -pi wasipi etxean
Ablatiboa -manta, -piqta wasimanta, wasipiqta etxetik
Hurbiltze adlatiboa -man wasiman etxerantz
Muga-adlatiboa -kama, -yaq wasikama, wasiyaq etxeraino
Instrumentala -wan wasiwan etxearekin; eta etxea
Komitatiboa -(ni)ntin wasintin etxearekin, etxearekin batera
Kausatiboa -rayku wasirayku etxearengatik
Destinatiboa -paq wasipaq etxerako, etxearentzat
Abesiboa -naq wasinaq etxerik gabe
Inklusiboa -piwan, puwan wasipiwan, wasipuwan etxea barne
Trantsitiboa -(rin)ta wasinta etxean zehar, etxetik
Berehalakoa -raq wasiraq aurrena, etxea
Interaktiboa -pura wasipura etxeen artean, etxeen artetik
Esklusiboa -lla(m) wasilla(m) etxea bakarrik, etxea baino ez
Konparatiboa -naw, -hina wasinaw, wasihina etxea baino (parekatzean)
Posesiboa Singularreko 1. pertsona -y, -i wasiy, wasii nire etxea
Singularreko 2. pertsona -yki wasiyki zure / hire etxea
Singularreko 3. pertsona -n wasin haren etxea
Pluraleko 1. pertsona (inkl.) -nchik wasinchik gure etxea (hizlaria barne)
Pluraleko 1. pertsona (eskl.) -y-ku wasiyku gure etxea (hizlaria kanpo)
Pluraleko 2. pertsona -yki-chik wasiykichik zuen etxea
Pluraleko 3. pertsona -n-ku wasinku haien etxea

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-11-18).
  3. Adelaar, Willem F. H (2004-06-10): The Languages of the Andes. ISBN 9781139451123. Orrialdeak: 167–168, 255.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kitxua Aldatu lotura Wikidatan
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.