Koldobika Jauregi (idazlea)
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Luis de Jáuregui | |
| Ezizena | Jautarkol | |
| Jaio | 1896ko ekainaren 21a | |
| Errenteria (Gipuzkoa) | ||
| Hil | 1971ko otsailaren 2a | |
| Zarautz (Gipuzkoa) | ||
Koldobika Jauregi (Errenteria, Gipuzkoa, 1896ko ekainaren 21a - Zarautz, Gipuzkoa, 1971ko otsailaren 2a) euskal idazlea. "Jautarkol" ezizenez da ezaguna.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Comillasen egin zituen apaiz ikasketak. Euskaltzain urgazlea izan zen. Zeruko Argia, Yakintza, Euzko Gogoa, Euskal Esnalea, Ekin, eta Bertsolariya aldizkarietan eta El Día egunkarian eman zituen argitara bere idazlan eta olerki gehienak. 1929an Biozkadak olerki bilduma eman zuen argitara. Gerra aurreko olerkari belaunaldian sartua izan da Lizardi, Lauaxeta, Loramendi eta Orixerekin batera. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu behar izan zuen. 1958an Euskal Herrira itzuli eta Zarautzen bizi izan zen hil arte, fraideen kaperau. Hitz lauz, gerra aurretik, Egiazko edertasuna (1923, ipuin luzea) eta Ipuiak (1924) argitaratu zituen, eta gerraren ondoren, berriz, bi saiakera: «Loramendi» olerkaria, aren garai barruan ikusia ta aztertua (1959) eta Xenpelar bertsolaria (1958). Camilo José Celaren Pascual Duarte´ren sendia itzuli zuen euskarara. Zarautzen bere omenezko kale bat dago.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Egizko edertasuna. Ipuin luzea... (1923, Gaubeka Irarkola)
- Ipuiak (1924, Iñaki Deunaren Irarkola)
- Ipuiak (1953, Itxaropena)
[aldatu] Poesia
[aldatu] Itzulpena
- Paskual Duarte'ren sendia; Camilo José Cela (1967, Itxaropena)
[aldatu] Biografia
- Xenpelar bertsolaria (1958, Itxaropena)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Luis Jauregi literaturaren zubitegian