Konfigurazio elektroniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elektroien orbital atomiko eta molekularrak

Fisika atomikoan eta kimikan, atomo bateko, molekula bateko edo beste edozein egitura fisikotako (esaterako, kristal bateko) elektroiek daukaten antolamenduari deritzo konfigurazio elektroniko.

Beste partikula elemental batzuk bezala, elektroiek mekanika kuantikoaren legeen arabera jokatzen dute, eta bi motatako portaera erakusten dute: partikula gisakoa eta uhin gisakoa. Ikuspuntu formaletik, elektroi jakin baten kuantu-egoera bere uhin-funtzioaren arabera definituta dago, hau da, espazioa eta denbora integratzen dituen funtzio konplexu baten arabera. Mekanika kuantikoaren Copenhagen-eko interpretazioari kasu eginez, elektroi jakin baten kokapena ez dago ondo definiturik neurketa-ekintza batek berau detektatzen duen arte. Neurketa-ekintzak elektroia espazioaren puntu jakin batean detektatzeko duen aukera, uhin-funtzioak puntu horretan duen balio absolutuaren karratuarekiko proportzionala da.

Elektroiak energia-maila batetik beste batera higitzen dira energia-kuantu bat, fotoi eran, igortzen edo xurgatzen dutenean. Pauli-ren esklusioaren printzipioaren arabera, orbital atomiko batean ezin dira existitu bi elektroi baino gehiago; hortaz, elektroi bat beste orbital batera higituko da bertan leku bat libre badago.

Atomoen konfigurazio elektronikoa ezagutzea oso erabilgarria da elementuen taula periodikoaren egitura ulertzeko. Atomoak elkarrekin lotuta mantentzen dituzten lotura kimikoak deskribatzeko ere erabiltzen da kontzeptu hau. Ideia honek laserren eta erdieroaleen propietate bereziak azaltzeko ere balio du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konfigurazio elektroniko Aldatu lotura Wikidatan
Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.