Wolfgang Pauli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wolfgang Pauli


Wolfgang Pauli suitzar fisikaria izan zen, jatorriz Austriakoa (Viena, 1900eko apirilaren 25a - Zurich, 1958ko abenduaren 15a). Municheko Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Gotingan, Kopenhagen, Zurichen eta Princetonen irakasle izan zen. Heisenbergekin batera eremuen kuantuen teoriaren sortzailea da, eta Kopenhageko eskola deitu izan den taldeko kide eraginkorrenetakoa eta ospetsuenetakoa. Haren izena daraman esklusio-printzipioa azaldu zuen. Fermioiarekin batera, neutrinoari berri eman zuen 1931. urtean; hipotesi hori geroago esperimentu bidez frogatua izan zen. 1945ean Fisikako Nobel saria eman zioten.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wolfgang Pauli Aldatu lotura Wikidatan