Argon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Argona
18 KloroaArgonaPotasioa
F

Ar

Br
Ar-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Argona, Ar, 18
Serie kimikoa gas nobleak
Taldea, periodoa, orbitala 18, 3, p
Itxura gardena
Argona
Masa atomikoa 39,948(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Ne] 3s2 3p6
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 8
Propietate fisikoak
Egoera gasa (giro-tenperaturan)
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
101,325 - 1,784 g/L
Urtze-puntua 83,80 K
(-189,35 °C, -308,83 °F)
Irakite-puntua 87,30 K
(-185,85 °C, -302,53 °F)
Urtze-entalpia 1,18 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 6,43 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 20,786 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 47 53 61 71 87
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 0
Elektronegatibotasuna daturik gabe (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 1.520,6 kJ/mol
2.a: 2.665,8 kJ/mol
3.a: 3.931 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
71 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
71 pm
Erradio kobalentea 97 pm
Van der Waalsen erradioa 188 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 17,72x10-3 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura (gas, 27 Â°C) 323 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: argonaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
36Ar  %0,337 Ar egonkorra da 18 neutroirekin
37Ar Sintetikoa 35 e ε 0,813 37Cl
38Ar  %0,063 Ar egonkorra da 20 neutroirekin
39Ar Sintetikoa 269 u β 0,565 39K
40Ar  %99,600 Ar egonkorra da 22 neutroirekin
41Ar Sintetikoa 109,34 min β 2,49 41K
41Ar Sintetikoa 32,94 u β 0,600 42K
Erreferentziak

Argona elementu kimiko bat da, Ar ikurra eta 18 zenbaki atomikoa dituena. Taula periodikoko 18. taldeko (gas nobleak) hirugarren elementua da. Lurraren atmosferaren %1 inguru argona da; beraz, Lurreko gas noblerik arruntena da. Kanpo-geruza osorik duenez, oso egonkorra da eta ez dauka beste elementu batzuekin lotzeko joerarik. Bere puntu hirukoitzaren tenperatura, 83,8058 ºK-ekoa, 1990eko Nazioarteko Tenperatura Eskala definitzen duen puntu bat da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argonak oxigenoaren disolbagarritasun bera dauka uretan eta nitrogeno-gasa baino 2,5 aldiz disolbagarriagoa da. Elementu kimiko hau oso egonkorra da, eta likido zein gas eran kolorgea da, ez dauka usainik, ezta zaporerik ere eta ez da toxikoa. Argona inertea da baldintza eta forma gehienetan.

Argona gas noblea den arren, zenbait konposatu eratzeko ahalmena duela ikusi da. Esaterako, Helsinkiko Unibertsitatean[1] aurkitu dute argon hidrofluoruroa (argonaren konposatu metaegonkor bat) sor daitekeela fluoruroa eta hidrogenoa batuz. Argonak klatratoak era ditzake ur-molekulekin batera, argon-atomoak uraren sarean harrapatuta geratzen direnean. Horrez gain, oso ezagunak dira argona daukaten ioiak, esaterako ArH+, eta egoera kitzikatuan dauden konplexuak, esaterako ArF. Ordenagailuz egindako zenbait kalkulu teorikok erakutsi dutenez, badaude egonkorrak izan daitezkeen zenbait argon-konposatu, bain momentuz ez dago konposatu horiek sintetizatzeko biderik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argon Aldatu lotura Wikidatan


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.