Konstantzako aintzira
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Satelitezko fotografia |
||||||
| Kokalekua | 47°39′N 9°19′E / 47.65°N 9.317°E |
|||||
| Garaiera | 395 m | |||||
| Eremua | 571 km² | |||||
| Zabalera | 14 km | |||||
| Luzera | 63 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 14 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 254 m | |||||
| Betebidea | Rhin | |||||
| Hustubidea | Rhin | |||||
| Uharteak | Mainau, Reichenau eta Lindau uharteak | |||||
| Hiriak | Uberlingen eta Friedrichshafen (D), Konstanz, Kreuzlingen, Romanshorn eta Rorschach (CH) | |||||
Konstantzako aintzira[1] (alemanez: Bodensee) Erdialdeko Europan dagoen aintzira da, Baden-Württemberg estatuan (Alemania), Turgovia, Schaffhausen eta Sankt Gallen kantonamenduetan (Suitza) eta Vorarlberg estatuan (Austria) hedatutakoa. Suabiako itsasoa ezizenaz ezagutzen da.
Geografia eta klima [aldatu]
Konstantza aintzirak 571 km²-ko azalera du. Rhin ibaiak mendebaldetik datorrela aintziran sartu aurretik aintzira txikiago bat eratzen du, Untersee edo Zellersee izena duena, ertzean Radolfzell am Bodensee eta uhartean Reichenau hiri alemaniarrak dira handienak.
Uda epel eta hezea du, tenperatua 20 eta 23 °C artean egonkor mantentzen delarik. Udaberrian eta udazkenean Föhn haize bero eta lehorrak jotzen duenean ikuspegi ederrak agertzen dira, baina neguan behelainoa ohikoa da.
Demografia [aldatu]
Suabian kokaturiko aintzira honen inguruan bi milioi eta erdi pertsona bizi dira, geheinak aleman hizlariak dira. mendebaldeko ertzean izen bereko Konstantza hiria (84.000 biztanle), ekialdean aldiz Lindau (35.000). Ondoko hauek dira Konstantza aintziraren inguruko herri nagusiak:
Alemanian (mendebaldetik ekialdera):
Suitzan (mendebaldetik ekialdera):
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14