Kopetazuri arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Kopetazuri arrunta
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia
Kopetazuri arrunta
Kopetazuri arrunta


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Gruiformes
Familia: Rallidae
Generoa: Fulica
Espeziea: F. atra
Izen binomiala
'Fulica atra'
Linnaeus, 1758

Kopetazuri arrunta (Fulica atra) Rallidae familiako hegaztia da[1], Europan, Asian, Australian eta Afrikan bizi dena.

Lumaje iluneko hegaztiak dira, moko sendoa eta ezkututxoa dutenak, biak zuriak. Gorputza 36 eta 42 zentimetro artekoa da. Hanka luzeak ditu, eta hatzamar gingildunak.

Ongi igeri egiten dute, baina hegaldi ahula dute. Hamar-hamabi urte arte bizi daitezke, batzuetan gehiago ere bai.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka ibiltzen dira eta beste hegazti batzuekin bizi daitezke udazken eta neguan, baina lurraldekoi eta oso oldarkor bihurtzen dira araldian eta habia egiteko unean.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

landare akuatikoak, haziak eta belarrak jaten ditu. Noizbehinka ornogabe txikiak ere jaten ditu: intsektuak, barraskiloak, zizareak... Zapaburuak ere harrapa ditzake. Zelai hezeetan, putzuetan, arroz zelaietan edo laku eta urmaelen ertzetan jaten du. Gutxitan ur azpira murgiltzen da lurrean aurkitzen ez duen janaria bilatzeko.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belar flotagarriez edo erdi urperatuta dauden adarretan egindako habi sendoetan erruten du. Urtarriletik maiatzera erruten du, arre koloreko eta puntutxo beltzdun 5-6 arrautza inguru. Inkubazioa 21-24 egunekoa da, eta hartan bi gurasoek hartzen dute parte. Txikoak habitik alde egiteko joera dute (4 egunetara egiten dute hori) eta 8 asteetara independizatzen dira.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Attenborough, David (1998). The Life of Birds. Princeton: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-01633-7


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kopetazuri arrunt
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Fulica_atra


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.