Amildegi (geologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:26, 16 apirila 2015
Moherreko Amildegiak. Irlanda
Erraldoien Amildegiak, Tenerife, Espainia.
Amildegia Argentinako Puerto Madrynen.

Labarra edo amildegia malda bertikal malkartsua duen eraketa geografikoa da. Ohi, amildegiez hitz egiten denean, kostalde ondoan daudenei buruz hitz egiten da, baina, amildegi bezala, mendi, faila eta ibai ertzetan daudenak ere har daitezke. Taula formako kostaldeko amildegi batek tamaina oso handia hartzen duenean, itsaslabar izena hartzen du.

Amildegiak, atmosferaren akzioak eragindako higadurari erresistenteak diren arrokez osatuta egoten dira, oro har arroka sedimentarioak, limonita, hareharria, dolomita edo kareharria, baina arroka igneoak ere aurki daitezke eraketa hauetan, basaltoa eta granitoa kasu.

Malkar bat, amildegi mota berezi bat da, faila tektoniko baten mugimenduagatik edo luizi baten ondorioz eratua. Amildegi gehienak, euren oinean, maldan amaitzen dira; gune idorretan edo amildegi handien azpian, ezponda, orohar, erauzitako arroka metaketa bat da, toki hezeagoetan, ezpondako arrokak, hezetasunak trinkotutako lur geruza batez estaliak geratzen diren bitartean, lurzoru bat eratuz.

Amildegi askok, urjauziak eta oinean zulatutako leizeak ere badituzte. Batzuetan, amildegiak, gailur baten amaieran amaitzen dira, harri egitura bereziak eratuz.

Munduko handientzat hartzen den amildegia, Torres del Trangoko ekialdeko aurpegia da, Pakistango Karakorum mendilerroan, 1.340 metroko altuerarekin, kostaldeko amildegirik handiena, 1.010 metrorekin, Hawaii uharteetako Kaulapapan dagoen bitartean.

Europako handiena Irlandan dago, Slieve League izena du eta 601 metroko altuerara iristen den itsaslabarra da.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amildegi (geologia) Aldatu lotura Wikidatan