Landetako basoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaskoiniako Landetako mapa

Gaskoiniako Landetako basoa (forêt des Landes de Gascogne frantsesez) Akitaniako eskualdean dagoen basoa da. Milioi bat hektarea baino gehiagoko azalera du, eta Mendebaldeko Europako basorik handiena da.

Basoa Pinus Pinaster pinuaz osaturik dago nagusiki. Beste baso europar asko ez bezala, Landetako basoa ia bere osotasunean gizakiak sortuta eta xede industrialekin administratua dago. Pinu landaketa masibo hau XVIII. mendean hasi zen Pays de Buch zonaldean, Girondan, higadura geldiarazteko eta lurra garbitzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Louis Gintrac-en Landetako biztanleak.

Gaur egun Landetako basoak hartzen duen leku gehiena lur paduratsua zen, eta XIX. mendera arte oso urriki populatua egon zen. Garai honetan, Landetako herriak trikimakoak erabiltzen zituen lur hezeetan harat honat joateko. Basoa, paisaia birgaitzeko eta eskualdeko ekonomiaren garapenarako landatu zen. 1970eko hamarkadatik aurrera, basoaren hainbat gune nekazaritza intentsiboko soro bihurtu dira (ale-laborantzan bereziki.)

Landetako Basoa-

Basoaren azalera 10.000 km²koa da gutxi gorabehera, hauetako bederatzi hamarren pinus pinaster pinuaren monolaborantzara soilik daude lotuta. Baina, pinu landaketa honen erdian, baso natural bat dago. Bertan, pinuak, haritz, haltz, urki, sahats eta gorostien izankideak dira. Baso epel misto hauek ibaibideetan dira ohikoak, drainajea bereziki ona delako. Baso zaharrak handiagoa zen Erdi Aroan, klima hotz eta hezeagoa omen zelako. Erregai eta eraikuntzarako egur beharra eta ardi artzaintzaren hedapen konstatea zirela eta, baso zaharrak murriztuz joan zen XV. eta XVIII. mendeen artean.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz mozketak paper-basoa kontzeptua azaltzen du.

XX. mendeko lehen zatian gorakada handia izan ondoren, egur eta paper industriak eskualdeko ekonomiaren alde inportanteetan bihurtu dira.

Sektore ekonomiko oso bat egurraren inguruan antolatzen da:

  • Basogintza kultura
  • Zerrategiak
  • Paper fabrikak
  • Egurraren elaborazioa eta espezializatzea (zoruak, zurgintza, etab.)
  • Paperaren ontziraketa eta bihurketa.

Gomaren (pinuetatik jasotako erretxinaren) bilketa tradizionala ia guztiz desagertu egin da, teknologia kimiko arruten mesedetan.

XIX. mendearen erdialdearen aurretik, ardien abeltzaintzak soilik pisble egin zuen ongarrien produkzioa, eta hauek aldi berean zekalearen laborantza ahalbidezten zuten. Basoaren landaketak kultura honen desagerpena sortu zuen, baita artzain trikimakodunena ere.

Klaus ekaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Klaus ekaitza»
Basoa Klaus ekaitzaren ondoren.

Klaus ekaitzak Frantziako hego-mendebaldea zeharkatu zuen 2009ko urtarrilaren 24an, kalte material larriak sortuz. 1999ko ekaitzaren ondoren, basozainek beraien pinuak berriro moztuta edo erauzita ikusi zituzten. Basoko zuhaitzen %30 erauzita edo moztuta geratu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Landetako basoa Aldatu lotura Wikidatan