Haltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haltzak
Alnus serrulata (Tag Alder)
Gerba arrak eskuman,
gerba eme helduak ezkerrean
Johnsonville, Hego Carolina
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fagales
Familia: Betulaceae
Azpifamilia: Betuloideae
Generoa: Alnus
Philip Miller
Espezieak

20-30 espezie inguru, ikus testua.

Haltza urkien familiakoa (Betulaceae familiakoa) den landare loreduneko Alnus generoaren izen arrunta da. Generoak 30 espezie inguru ditu, zuhaitz eta zuhamuxka monoikoz osatuak, gehienak txikiak, Ipar hemisferioko alde epelean hedatuak eta, Amerikan, Andeetatik hegoalderantz Txileraino ere. Hostoak erorkorrak dira (iraunkorrak edo ia iraunkorrak espezie gutxi batzuetan), txandakatuak, bakunak eta zerratuak. Loreak gerbetan biltzen dira, gerba arrak luzangak dira eta laburragoak diren gerba emeak sortzen diren landare berberean sortzen dira, askotan orriak irten baino lehenago; gehien bat haizeak polinizatzen ditu baina, gutxiagotan bada ere, batzuetan erleek ere. Familiaren Betula beste generoaren urkiek ez bezala heltzean apurtzen ez diren gerba eme egurkarak dituzte, koniferoen pinaburu askoren antzera, haziak askatzeko irekitzen direnak.

Gehien ezagutzen den espeziea haltz arrunta edo beltza da (A. glutinosa), Europar jatorrikoa eta ia beste alde guztietan sartua. Espezie handiena haltz gorria da (A. rubra), Ipar Amerikako sartaldeko itsasaldean 35 m-raino hazten dena (garaiena 32 m garai da). Haltz arrunta eta haltz italiarra (A. cordata) biak 30 m-raino heltzen dira. Aldiz, oso hedatuta dagoen haltz orlegia (A. viridis) gutxitan da 5 m-ko zuhaixka bat baino handiagoa.

Alnus izen botanikoa Latinaren jatorrizko izena da.

Haltzadiak dira zuhaitz hauen basoak.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoa hiru azpigenerotan banatzen da:

Alnus azpigeneroa. Zuhaitzak. Kimuak stalked. Gerba ar eta emeak udagoienean (udazkenean) sortuak, baina ia negu osoan itxita egon eta neguaren amaieran edo udaberriaren hasieran polinizatzen direnak. 15-25 espezie inguru, haien artean:

Clethropsis azpigeneroa. Zuhaitzak edo zuhaixkak. Kimuak stalked. Gerba ar eta emeak udagoienean sortuak eta orduan hedatuak eta polinizatuak. Hiru espezie:

Alnobetula azpigeneroa. Zuhaixkak. Kimuak ez stalked. Gerba ar eta emeak udaberri berantiarrean sortuak (orriak agertu eta gero) eta orduan hedatuak eta polinizatuak. Espezie batetik laura:

  • A. viridis - haltz orlegia. Widespread:
  • *A. viridis azpiesp. viridis. Eurasia.
  • *A. viridis azpiesp. maximowiczii (A. maximowiczii). Japonia.
  • *A. viridis azpiesp. crispa (A. crispa). Ipar Amerikako iparra.
  • *A. viridis azpiesp. sinuata (A. sinuata, Sitka-ko haltza). Ipar Amerikako sartaldea, Siberiako ipar-sortalde urruna.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alnus serrulata (Tag haltza), gerba emeak, Johnsonville, Hego Carolina

Haltzek nitrogenoa lurrean finkatzen duen Frankiella alni aktinobakteriarekin sinbiosia sortzen dute. Bakteria honek atmosferako nitrogenoa haltzek erabili ahal dituzten lurrean disolbatu ahal diren nitratoak bihurtzen du eta, horrela, gehienetan lurraren emankortasuna handitzen du. Haltzak haien inguruan hazten diren beste landareentzat onuragarriak dira, aireko nitrogenoa lurrean erabiltzeko eran jartzeagatik; haltzetatik jausitako orriz lur-ustel aberatsa sortzen da.

Haltzen gerbak garrantzi handienetariko polen sorburuen arteko bat dira erle espezieentzat, batez ere ezti erleentzat. Haltzen zura hobetsienetarikoa da egur-ikatza egiteko; lehen bolbora ekoizteko, edo metal meak galdatzeko, erabiltzen zena, eta gaur egun, gehien bat, sukaldaritzan. Ohikoa zen ere, haien zura arrain eta okela keztatua prestatzeko erabiltzea, gaur egun haien zura askotan haritz eta Ipar Amerikako intxaurrenaz ordezkatzen bada ere. Gitarra elektrikoen atal nagusia egiteko lehengai legez ere askotan erabiltzen da.

Haltzak sendoak dira eta arin hazten dira, baita erretako gune eta meategien moduko toki azido eta kaltetuetan ere. Haltz italiarra baliagarria da oso, toki lehor eta ez emankorretan. Haltzak biomasa ekoizteko erabili ahal dira, arin hazten direlako ingurune latzetan. Batzuetan bonsaiak egiteko ere erabiltzen dira haltzak.

Lepidoptera familiako espezie batzuek elikatzeko erabiltzen dituzte haltzak , begira haltzak jangarri dituzten lepidopteroen zerrenda.

Haltz orlegia (Alnus viridis)
Speckled haltza (Alnus incana azpiesp. rugosa) - hostoak


[/w/index.php?title=Commons:Azala&uselang=eu Commons]en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haltz Aldatu lotura Wikidatan