Langilea eta kolkhoztarra

Koordenatuak: 55°49′42″N 37°38′48″E / 55.828228°N 37.646689°E / 55.828228; 37.646689
Wikipedia, Entziklopedia askea
Langilea eta kolkhoztarra
Jatorria
Sortzailea(k)Vera Ignatievna Mukhina
Sorrera-urtea1937
MugimenduaErrealismo sozialista
Art Décoa
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairu herdoilgaitza eta Altzairu ijeztua
Dimentsioak25 (altuera) m
Genero artistikoatalde eskulturala eta arte publikoa
Deskribapena
Kokapena
LekuaExhibition of achievements of national economy (en) Itzuli
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Administrative okrug of MoscowIpar-ekialdeko barrutia
District of MoscowOstankinsky District
Koordenatuak55°49′42″N 37°38′48″E / 55.828228°N 37.646689°E / 55.828228; 37.646689
Map
Argumentu nagusiaproletarioa
vdnh.ru…

Langilea eta kolkhoztarra (errusieraz: Рабочий и колхозница) Vera Mukhina sobietar eskultoreak, 1937an altzairu herdoilgaitzez egindako 24,5 metroko estatua da. Eskultura estilo errealista sozialistaren adibide bat da. Langileak mailu bati eusten dio eta kolkhoztarrak igitai bati, igitaiaren eta mailuaren ikur komunista eratuz. Langileak industriako langileak ordezkatzen dituen bezala, kolkhoztarrak nekazariak ordezkatzen ditu. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura, jatorrian, 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketako sobietar pabiloiaren pieza zentrala izateko sortua izan zen.[1] Antolatzaileek sobietar eta alemaniar pabiloiak bata bestearen parean jarri zituzten.[1] Albert Speerrek, alemaniar pabiloiaren diseinuaz arduratzen zenak, sobietar planaren isilpeko zirriborro bat lortu zuen azoka zegoen tokiaren ikuskapen batean. Sobietarren plana "Figura bikote bat... garaile joaten Alemaniako pabiloirantz" izateak txundituta utzi zuen.

Mukhinak Tiranizidak, Samotraziako Garaipena eta Parisko Garaipenaren Arkuan ageri den Marseillesa deituriko eskultura multzoaren moduko klasikoetan oinarritu zen, erakusketan errealismo sozialistaren konposizio fidagarria emateko.[2] Mendebaldetik ekialdera zihoazen bi irudien sinbolismoa ez zen oharkabean pasa ikusleentzat.[3] 1941ean, eskulturak lehen Stalin sarietako bat eman zion Mukhinari.[3]

Parisko Nazioarteko Erakusketaren ostean Moskura eraman zen, Estatuaren Erakusketa-Tokira.[4] Eskultura bere lekutik kendu eta 2003an zaharberritu zuten, 2010eko Nazioarteko Erakusketarako prestatzeko. 2005ean bere itzulera planeatu zen, baina zaharberritze prozesua atzeratu egin zen finantzazio arrazoiengatik, Nazioarteko Erakusketa ez bai zitzaion Moskuri eman. 2008an bere lekura itzultzea pentsatu zen, baina 2009ko azarora arte ez zen berriz inauguratu.[5] Zaharberritutako estatuak oinarri berri bat du, bere altuera osoa 34.5 metrotik (aurreko oinarriak 10 metro zituen) 60 metrora handitu zuena (oinarri berriak 34.5 metroko altuera du).[6]

Herri-kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an Langilea eta kolkhoztarra Mosfilm zinema estudioaren logoa izateko aukeratu zuten.[7] Red Heat filmaren hasierako kredituetan ikus daiteke, baita Mosfilm estudioak berak estreinatutako pelikula errusiar askotan ere.

2014ko Neguko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian, Sotxin, Errusian, estatuaren mugimenduzko erreprodukzio erraldoi bat aurkeztu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo sobietar gizartea irudikatzen zuena.[8][9]

Euskal Herrian Oliba Gorriak musika taldeak estatuaren irudia erabili izan du kartel eta kamiseta ezberdinetan.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Overy, R. J.. (2004). The dictators : Hitler's Germany and Stalin's Russia. (1st American ed. argitaraldia) W.W. Norton & Co ISBN 0-393-02030-4. PMC 55885552. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  2. Art and power : Europe under the dictators 1930-45 : the XXIII Council of Europe exhibition. Hayward Gallery 1995 ISBN 1-85332-148-6. PMC 34243112. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  3. a b Golomštok, Igorʹ Naumovič.. (1990). Totalitarian art : in the Soviet Union, the Third Reich, Fascist Italy and the People's Republic of China. Collins-Harvill ISBN 0-00-272806-0. PMC 185426415. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  4. «Iraultza kulturala» El Correo 2017-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  5. (Ingelesez) «Sputnik News - World News, Breaking News & Top Stories» sputniknews.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  6. (Errusieraz) «"Рабочий и колхозница". Сложная судьба эталона соцреализма» РИА Новости 20070411T1502 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  7. (Ingelesez) «YtFiles.com is for sale» HugeDomains (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  8. (Ingelesez) Herszenhorn, David M.. (2014-02-07). «Olympics Opening Ceremony Offers Fanfare for a Reinvented Russia (Published 2014)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  9. «Sochi 2014 in five pictures | Homo Ludditus» archive.is 2014-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  10. IDEIEN GUDAN GARAIPENERA ARTE! TOUR 2015

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]