Lankide:HartzeaCristinaEHU/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

1978ko Espainiako Konstituzioaren 12. artikulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko Espainiako Konstituzioaren 12.artikuluak [1] aldarrikatzen du espainiarrak 18 urterekin adindun bihurtzen direla. Horrela esaten du:

“Hemezortzi urterekin dira espainiarrak adindun”

Adindun izatea eskubide guztiak egikaritu ahal izateko baldintza nagusia da. Hemezortzi urte bete arte ez da eskuratzen eskubideak erabat erabiltzeko eta jarduteko gaitasun osoa.

Artikuluaren eragina eta ondorio juridikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adindun bihurtzean, jarduteko gaitasun osoa eskuratzen da. Horrek esan nahi du ditugun eskubide eta obligazio guztiak aurrera eraman ahal ditugula 18 urte betetzen ditugunetik aurrera.

Jarduteko gaitasuna ezin da gaitasun juridikoarekin nahastu, gaitasun juridikoak eskubideen jabe izateari egiten diolako erreferentzia. Hortaz, jaiotzen garenetik gaitasun juridikoa lortzen dugu, baina 18 urte bete arte ez dugu jarduteko gaitasun osoa eskuratzen. Zuzenbide zibilean, oro har, esan daiteke adin-nagusitasunak jarduteko gaitasun osoa izatea dakarrela, eta guraso-ahala edo tutoretza, adingabetasunaren ezaugarri nagusietako bat dena, automatikoki iraungitzen dela 18 urte betetzean. Hala ere, aipatu behar da gaitasun naturala beharrezkoa dela ere jarduteko gaitasuna lortzeko, baina presumitzen da guztiek daukatela 18 urte betetzen direnean (ez badago kontrakorik esaten duen dokumenturik).

Orokorrean, ordenamendu juridikoek adin-muga bat ezarri ohi dute, adin-nagusitasuna bezala ezagutzen duguna, pertsonaren ezintasun orokorretik jarduteko gaitasun osora igarotzea zehazten duena, hau da, pertsonari dagozkien eskubideak eta betebeharrak bere kabuz gauzatzeko aukera. Hala eta guztiz ere, adin nagusikoek mugak izan ditzakete beren gaitasunean (adibidez, ezgaitasunagatik), eta adingabeek beti dute nolabaiteko gaitasuna adinaren eta heldutasun-baldintzen arabera (adibidez, lan egiteko). Beraz, eskubide batzuk egikaritzeko ez da beharrezkoa adinez nagusi izatea. Hauek dira adibide batzuk:

  • 14 urterekin testamentua egitea onartzen da Kode Zibileko 663.artikuluan, eta baita ere adingabe emantzipatuen ezkontza onartzen da, Kode Zibileko 46.artikuluan
  • Zigor erantzukizuna 14 urtetik gorakoek, 7/2000 Lege Organikoak arautzen du adingabeen erantzukizun penala
  • Osasun-eskubideei dagokienez, 12 urtetik gora adingabearen iritzia entzun behar da edozein esku-sartzearen aurrean, eta emantzipatuen eta 16 urte baino gehiago dituztenen kasuan, haien adostasuna beharko da
  • Lan egiteko eskubidea egikaritu dezakete 16 urtetik gora dituztenek

Honen harira, adinaren eta jarduteko gaitasunaren arteko erlazioak polemika sortzen duela azaldu beharra dago. Antzinatik esan izan da pertsona baten jarduteko gaitasunaren faktore erabakigarria ez litzatekeela izan behar jaio zenetik igarotako denboraren datu objektiboa, baizik eta bere ekintzen ondorioak ulertzeko eta onartzeko duen gaitasunaren eta heldutasunaren datu subjektiboa [2]. Hala ere, segurtasun juridikoaren mesedetan, adin-faktorea nagusitu da, oro har.

Bilakaera historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adin-nagusitasunak Espainian izan duen bilakaera historikoak aldaketak izan ditu urteetan zehar, eta aldaketa horiek lege-, gizarte- eta kultura-faktoreen eragina izan dute. Hona hemen adin-nagusitasunak Espainian izan duen bilakaerari buruzko laburpena:

Denboran atzera begiratuz gero, 1931ko Espainiako Konstituzioak, 36. artikuluan, honela zioen hitzez hitz: “Sexu bateko zein besteko herritarrek, hogeita hiru urtetik gorakoek, hauteskunde-eskubide berberak izango dituzte, legeek ezarritakoaren arabera.” Arau hori adin-nagusitasuna finkatzen duela har badaiteke ere, errealitatea da artikulu horrek hauteskunde-eskubideak baino ez dituela aipatzen, gainerakoei inolako aipamenik egin gabe, eta, are gehiago, artikulua irakurrita, badirudi garrantzi handiagoa ematen diola sexuen berdintasunari adinari berari baino.[3]

1943ko abenduaren 15eko Estatuaren Aldizkari Ofizialean adin-nagusitasun zibila finkatzeari buruzko lege bat agertu zen. Lege horren 1. artikuluan honako deklarazio garrantzitsu hau jasotzen zen: “Ondorio zibiletarako, adinik handiena, espainiarrentzat, hogeita bat urte betetakoan hasten da.”[4]

1972an, Kode Zibilak erreforma bat jasan izan zuen, espainiarren adin nagusitasunaren aldaketa berri bat finkatu zuena. Erreforma honen ondorioz, Espainiar Kode Zibilaren 320. artikuluak hurrengoa arautzen zuen: “Adinik nagusiena hogeita bat urte betetakoan hasten da. Adinez nagusia gai da bizitza zibileko ekintza guztietarako, Kode honek kasu berezietan ezarritako salbuespenak izan ezik.”[5]

Francoren heriotzarekin, 1978ko Konstituzioa idatzi egin zen Trantsizio garaian. Bertan, adin nagusitasun berri bat finkatu zen, 12. artikuluan hain zuzen ere. Honen arabera, “Espainiarrak adinez nagusiak dira hemezortzi urterekin.”[1]

Gaur egun, aipatu berri dugun artikulu horrek espainiarren adin nagusitasuna finkatzen jarraitzen du. Hala ere, hortik aurrera Lege Organiko berriak egin dira adin nagusikoak ez diren herritarrentzat eskubide batzuk finkatzeko eta hauei babes berezi bat bermatzeko. Hauen adibide dira 1/1996 eta  8/2015 Lege Organikoak. [6][7]

Beste herrialde batzuekiko konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian ezarrita dagoen adin nagusitasuna ohikoa da gainerako herrialdeetan ikustea. Izan ere, Frantzia, Txina, Errusia, Argentina eta Estatu Batuak bezalako herrialdeetan 18 urteko adina dute adin nagusitasuna eta horrekin batera, jarduteko gaitasun osoa eskuratzeko.

Hala ere, badira beste herrialde batzuk adin nagusitasun nahiko txikiagoa ezarrita dutena. Hauen adibide dira, Iran, Indonesia, Birmania edota Yemen, haien adin nagusitasuna 15 eta 16 urtekoa ezarrita dutela.

Herrialde hauek ez bezala, badira beste herrialde batzuk Espainiak duenaren adin nagusitauna baino handiagoa finkatuta dutenak, hauen adibide dira: Baréin, Kamerun, Boli Kosta, Egipto, Suazilandia, Gabon, Granada, Honduras, Kuwait, Lesoto, Madagascar[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «BOE-A-1978-31229 Constitución Española.» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  2. «Sinopsis artículo 12 - Constitución Española» app.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  3. https://www.congreso.es/docu/constituciones/1931/1931_cd.pdf
  4. https://www.boe.es/gazeta/dias/1943/12/15/pdfs/BOE-1943-349.pdf
  5. https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-1972-1095
  6. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1996-1069
  7. https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-8222
  8. https://okdiario.com/curiosidades/que-pais-tiene-mayoria-edad-mas-alta-8542066