Lankide eztabaida:An13sa/2010-1

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orrialde hau artxibo orria da, ez da eztabaida orria
Eztabaida orria hemen dago: Lankide eztabaida:An13sa

Urte berri on! Bale, ikusiko dut ea zer egin daitekeen. Nire ustez itzultzeaz gain berrordenatze oso bat egin behar da. Baina horrek sekulako lana suposa dezake. Orin 50.000ko marka hautsi dugula agian momentua da ordenatze hori egin eta gure wikipedia hobetzeko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:46, 1 Urtarrila 2010 (UTC)

Lazkaoko auzoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo An13sa! Urte berri on. Aizu, Lazkaoko mapa ondo dago, baina auzoetako koordenatuak ez. Zuk ezagutzen al dituzu? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:56, 2 Urtarrila 2010 (UTC)

Iruña / Iruñea[aldatu iturburu kodea]

Arazoa da Iruñea dela Euskaltzaindiak hobesten duena... --Unai (esan) 15:34, 10 Urtarrila 2010 (UTC)

Aupa lagun! Commons-ekoa aldatu-elebindu nahian ari gara Unai eta biok (eta beste batzuk seguruen), xuabe eta tentuz kasu batzuk proposatzen eta ondo bidean Donaixti-Ibarre eta Angelurekin. Iruñea "kasu lodi" bat denez, ederra litzateke lortzea; hori bai, Unaik arestian esan bezala, proposatu beharrekoa "Iruñea" da eta ez "Iruña", koherentziaren izenean. Kategoria-aldatze proposamena alda zenezake? Ondo izan!--Lankide:Adrar (esan)

Aldatu egin dut. Espero dut molestatu ez izana.--Unai (esan) 09:33, 11 Urtarrila 2010 (UTC)

Kanarietako txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Konponduta. Arazoa zegoen segunduak behar zituela. Jarri diot segundurik jarri ezean 0 gisa kontatzeko eta kitto. Hala ere arazo bat dago, izan ere Espainiako mapan ere agertzen da eta puntua jartzen du, kasu honeta dentsitatea hitzaren gainean. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:16, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Oso ideia ona! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:53, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Giza Eskubideen Europar/Europako Auzitegia[aldatu iturburu kodea]

Zergatik Giza Eskubideen Europar Auzitegia eta ez Giza Eskubideen Europako Auzitegia? Galdera baino ez da, nik ez baitakit zein den egokia baina google-en bilaketa biak eginda emaitza argia da:

--Inorbez 19:44, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Berrian "Europako Giza Eskubideen Auzitegia" erabiltzen dute beti, oraintxe begiratu dut. Berriaren hirugarren aukera hau hobea da, google-ek berak ere 5.980 emaitza inguru ematen baititu. --Inorbez 20:01, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
Zure esku. Nik nola egiten duzun begiratuko dut :-) --Inorbez 20:05, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Ribera del Duero[aldatu iturburu kodea]

Ah, bai? Barkatu... eta mila esker!--Gorigori 16:12, 19 Urtarrila 2010 (UTC)

IP_bandaloa-ri beheko marratxoa kentzen bazaio ez dabil ondo.--Unai (esan) 16:44, 19 Urtarrila 2010 (UTC)

Epa, An13sa. Biok dakizkigun lanak daukazgula ta, nola blokeatu IP bat, aurretik bere ekarpena ezabatu bada? aldaketa berrietan ez baita bere IPa agertzen (eta artikulua ere ez). Eta iraungipenetarako gidarik ba al da?15:56, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

Ni idea! Printzipioz commons.js eta common.css aldatuta gauza horiek erraz lor daitezke. Zerbait aurkitzen baduzu esan -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:40, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

collapsable tables[aldatu iturburu kodea]

Hello. You should move the contents of MediaWiki:Monobook.js to MediaWiki:Common.js and update the hasClass, collapseTables, and createCollapseButtons function with the versions at the English Wikipedia (en:MediaWiki:Common.js). You can translate the texts of collapseCaption and expandCaption into Basque. Cheers, Ruud Koot 16:05, 23 Urtarrila 2010 (UTC)

Sorry, but I'm (technically) not allowed to edit pages in the MediaWiki namepsace on this wiki. It looks like you forget to remove the old code (hasClass, collapseTables, and createCollapseButtons) from MediaWiki:Monobook.js, before adding the new code to MediaWiki:Common.js. Therefore they would probably have conflicted with each other. Also don't forget to clear your browser cache. Ruud Koot 23:18, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Txantiloi:Erreferentzia/oinarria/dok[aldatu iturburu kodea]

Eh! Zergatik ezabatu duzu Txantiloi:Erreferentzia/oinarria/dok? Badakit oraindik bukatu gabe dagoela baina banabil lanean. Erreferentzien txantiloiek izugarrizko lana dute eta denbora behar dut. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:34, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Bai, imajinatzen dut ez dela txantiloiaren betebeharra baina kasu honetan salbuespen bat egitea gomendatzen dut. Izan ere, "Erreferentzia/oinarria" hain da nahasgarria/zaila/korapilatsua nire ustez ulertzeko azalpenak ezinbestekoak direla. Behin denak funtzionatzen duela ikusten dudanean azalpenekin jarriko nahiz eta ez dago /dok baino leku hobeagorik. Ingelesezkoan ere badu, nahiz eta beraiek ere dokumentazioen txantiloia horrela ez erabili gehienetan.
Eskerrik asko laguntza opatzearren baina orain "carrerilla"rekin noa eta laster bukatzea espero dut :-) URL-ekin arazo bat konpondu eta prest egon beharko litzateke. Mesedez, ezabatutakoa berreskuratzen baduzu lan hori gutxiago izango nuke. Benga, eskerrik asko. --Inorbez(erantzunak hemen) 18:44, 24 Urtarrila 2010 (UTC)
Esan dizut carrerillarekin nioala baina URL-aren arazo horrek bertan geratu nau. Uste dut badakidala zein den arazoa eta zure laguntza beharko nuke. Wikipediako beste hizkuntzetako bertsioetan (ingelesezkoan eta gaztelerazkoan gutxienez) badute "printonly" izeneko aukera bat. Labur esanda testu bat pantailan ez agertzea baimentzen du baina inprimatzerakoan agertuko dena. Guk ere definitzeko MediaWiki:Common.css orrian egin beharko genuke ondorengo testua sartuz:
/* Zenbakiak eta dokumentuen ID-ak erreferentzietan erabiltzean
   ez dira pantailan bistaratuko baina bai inprimatzeko bertsioan.
*/
@media screen, handheld {
    span.citation *.printonly {
        display: none;
    }
}
Beste Wikipedietako egoera ikustea nahi baduzu hemen jartzen dizkizut lotura bi: en, es. Ea oinarrizkoa gaur bukatzen dudan. --Inorbez(erantzunak hemen) 19:22, 24 Urtarrila 2010 (UTC)
Baiiiiiiii! :-) Eskerrik asko, benetan. Hasieran ez dut MediaWiki orria berritu eta dena berdin ikusi dudanean norbait hiltzeko beharra sentitu dut. Baina komunetik etorri eta... tatxan! Zuretzako primizia bat:
Etxepare, Bernart. (1545). Linguae vasconum primitiae. .
Bueno, oinarrizkoena eginda dago. Logika apur batekin erabiltzen hasi daiteke baina orain datoz azalpenak eta abar. --Inorbez(erantzunak hemen) 19:40, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

"Herritarrak lanbidearen arabera" txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Polita. Etorkizunerako erabilgarria izango da. Gabon. -- Marklar 19:50, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Kaixo. Zergatik kendu zenituen hiru mapa horiek?--Unai (esan) 19:55, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Galesko eskualdeak[aldatu iturburu kodea]

Ados kategoria eta artikuluen izendapen berriekin. Adibidez nere iritziz ere Anglesey uhartearen artikulua ingelerazko izenburupean jartzea ongi iruditzen zait, nere bidai esperientzian han ikusitakoan oinarrituz behintzat bertan bere ingelerazko izena hedatuago baitago, nahiz eta galeserazko eta ingelerazko izendapenak koofizialak izan.--Euskalduna 20:55, 2010ko urtarrilaren 24a (UTC)

Commons(ense) falta?[aldatu iturburu kodea]

Aupa Unai eta An13sa. Bai, gaia berotu egin da. Suposatzen dut D. Garazikoa adostu (?) arte ezin izango dugula mugimendu askorik egin baina agian badaude aukera batzuk. / Angelukoa "irabazi" zenez, ez dakit orain berriro zabaldu den ezbaia, ez da gehiegi mugitu (oraindik). Ipar EHn "onartuta" daude Barkoxe, Larraine eta Sohüta. Unai, "redirectak" egingo al ditut? Denbora pasatu egin da. Honelako gehiago egitea (herri txikiak, ez zalapartatsuak) ere posible ikusten dut, proposatuko al dugu dozena bat edo? Nafarroa Garaian momentuz eztabaidarik ez Uztarroze eta Iruñean, zelan ikusten duzue panorama? Nik tentuz egingo nituzke herri txiki batzuetakoak. Nafarroan elebidunak badaude batzuk eta eskapatzen zait ea inoiz egon den kexu handirik (herriez, ez herrialdearen izenaz). Aurrera orduan? An13sa, taktikoki proposamen gehiago egiten baditugu hobeto ez gehitzea because both are officials, euskararen kalterako da...Unai, zure " / " modeloarekin segituko dugu; beranduago beste hainbat kategoria homogeneizatzeko garaia izango da, ondo bidean bagoaz. Eta "irabazten" diren kasuetan uste dut sistematikoki sortu behar ditugula (ez badu izen aldaketak berak sortzen) bi hizkuntzetatiko "redirectak": adibidez Barkoxekoan izen aldaketak egingo luke frantsesetikoa; geuk sortuko genuke (ez badago sortuta) "Category:Barkoxe" eta kategoria elebidunarekiko "redirecta". Ezin inklusiboagoa! Eta kasu bat aipatzearren, behin sortu nuen Ezporogi; orain une egokia da hau eta erdara hutsez dagoena (Ezprogui) elebidun bakarrean biltzeko, bide batez hor dagoena (Girgillaoko arnmarria) zuzentzeko; zer idatzi behar da hau proposatzeko?--Lankide:Adrar (esan)

Unai eta An13sa, ikusi duzue Angelun estatu-kolpea egon dela. Geu diplomazia osoarekin eta itxaroten eta beste batzuk erabakiak hartzen beste barik. Zer pentsatzen duzue? Ez al duzue uste berriro proposatu behar dela "Category:Anglet / Angelu" izatea? Eztabaida bazegoen eta akordiorik ez. Hau ikusita uste dut kexarik gabeko proposamenetan (Barkoxe, Sohüta, Larrañe, Uztarroze eta Iruñea) aldaketak burutu behar ditugula, baita beste herri (txiki) batzuetan proposatu ere. Ze bestela galtzen segiko dugu: Unai, zeure / Donaixti-Ibarre berriro elebakartzeko proposatzen ari dira, suposatzen dut "Croquant" honek berak (Tibeten alde, nola ez baina "Europako tibetarren" kontra, a ze izurritea). Adostu behar dugu plan on bat, agian Theklanek Donibane Garaziko eztabaidan azaltzen ari dena eta jauzia emango lukeena beste maila batera (orokorragoa, kontzeptuen gainekoa), bestela harroputz bakar batek euskarazko wikilari guztion ordez hartuko ditu erabakiak!--Lankide:Adrar (esan) 18:15, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Horregatik ikusten nuen ez zela "taktika" ona ofizialtasunarena aldaketa-proposamenetan aipatzea; hala ere, ofizialak diren gehiago leudeke irabazteke, adibidez orain "Urzainqui", "Vidangoz" (gaztelainaz ere txarto), "Ulzama"...Baina koska da geu ez garela instituzio edo gobernu bat, geu jende xehea gara eta hizkuntza guztiek izan behar dituzte eskubide berberak, batalla perdida...irabazi arte; horrela daroagu euskaldunok azken mendeetan kar-kar. Arazo teknikorik bat ere ez dago horretarako. Neure ustez bai Hego Nafarroan bai Ipar EH osoan proposatu beharko genuke; gainera geuk izen elebidunak proposatzen (fr edo es desagertarazi barik) eta gainera agoantatu behar proposamen elebidunak direla "ideologizatuak". Commons ez da NBE (edo ez litzateke izan behar), non bakan batzuek beto eskubidea duten eta besteak hor konpon.--Lankide:Adrar (esan) 19:00, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Ieup, neu ados. Ipar EHko "irabazitakoak" berrogeialdian daude zabalik dagoen eztabaida dela eta baina Nafarroa Garaian Iruñea zein Uztarroze aldatu behar; ea zer dioen Unaik (berdin aukerarekin, berak proposatu zuen "Güesa / Gorza" aukera, abantailaren bat aurkituko zion; "bataila" nagusia finkatu eta gero denak homogeneizatzeko garaia helduko zaigu), hortxe dabil burubelarri defentsa lanak egiten. Neuk zerrenda hartu eta ea beste proposamen batzuk egiten ditudan. Insistitzen dut, hala ere: ikusi dut "Antsoainen" adibidez berriro aipatzen duzula ofizialtasunarena eta Donibane Garazi, Angelu eta enparauetako eztabaidetan konprobatu denez argumentu hori beste batzuei oparitzen badiegu gureak egin du: Ipar EH osoan zero eta Nafarroako hainbat lekutan aukerarik ez; hizkuntzak bere eremu osoan izan behar ditu eskubideak (wikipedian bederen) eta horregatik zergatik ezin dugu proposatu "Dicastillo / Deikaztelu" bezalakoak? "Ofizialtasuna" aipatzearekin kale egingo genuke.(esan) 19:20, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Kategoria baterako laguntza[aldatu iturburu kodea]

Marketing kategoria sortu berrian, marketina kategoriaren azpikategoria dela jartzen du. Nolatan?13:34, 30 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

Ahaztu, ezabatu da ta (ez dakit nola). Orain, ongi dago.13:36, 30 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

Commonseko gerratxoa[aldatu iturburu kodea]

Bai. Iruñekoa aldatu dezakezu jada. Sortu kategoria berria, kategorizatu, eta zaharrean gehitu {{move|Category:Pamplona / Iruñea}}, eta kategoriak kendu; irudiak bot batek aldatuko ditu automatikoki (pixkat kostatzen zaio, hori bai). Besteari dagokionez, arrazoi duzu: ez dago koherentziarik izen bikoitzei dagokienez... egokiago iruditzen bazaizu Pamplona-Iruñea (Vitoria-Gasteiz edo Donostia-San Sebastian bezala), zuk zeuk.--Unai (esan) 19:52, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Aupa An13sa eta Unai; neuk ere Uztarroze aldatu dut eta beste batzuk proposatu, gidoia erabiliz An13saren azkenak bezala. Denbora egongo da homogeneizatzeko, espero dut ez izatea bata bestea baino hobea "redirectak" detektatzeko orduan. Ipar EHko batailatxoarekin zer da egokiena?--Lankide:Adrar (esan) 16:46, 1 Otsaila 2010 (UTC)
Momentuz aldaketetan koherente aritu naiz arauarekin eta saia gaitezke horrela segitzen. Hala ere, kontuan hartu behar da (horrek eraginik balu "teknikan") Commons mundu osorakoa dela, kasu honetan inportanteena litzateke euskarazkoa jasotzea oztopo=zalapartarik gutxiena sortzen. Ez dakit zergatik ulertzen nion Unairi barra eta espazioetako aukerak abantailak ekarri ahal zituela aurreko kategoria hobeto identifikatzeko edo...--Lankide:Adrar (esan) 17:06, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Thank you for correcting the babel box on my user page and my talk page! I'm sorry that I can't reply in Basque! Phantomsteve 21:27, 2 Otsaila 2010 (UTC)

Kokapen mapa[aldatu iturburu kodea]

Ufa! BA orain ez dut denborarik. Saia zaitez zu koordenatuak ezagutzen dituzun puntu batekin, ea ondo dauden. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:52, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Galesko udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon An13sa. Nere ustez Euskarazko Wikipedian Galesko herrialde guztien izenak ingeleraren moldea jarraitzen dute, gertatzen dena da batzutan ingeleraz eta galeseraz izen berbera dutela, adibidez: Blaenau Ffestiniog galeserazko udalerri izena da eta galeseraz soilik dagoela dirudi, oso izen "galestarra" baitu, baina aurkakoa diruedien arren, ingeleraz ere horrela idazten da (kasu hauek normalean Ipar eta Mendebaldeko Galesko udalerrietan jazotzen dira, han galesera oso bizirik dagoen hizkuntza baita). Aldiz, Cardiff galeseraz Caerdydd da, baina Euskarazko Wikipedian ingelerazko bertsioa dago. Ni behintzat Galesen izan nintzenean mapetan Haverfordwest, Swansea edo Milford Haven udalerriak bere ingelerazko bertsioan bilatu behar nituen, euren galeserazko izenez bilatu ezkero Hwlffordd, Abertawe edo Aberdaugleddau galdu egingo bainintzateke (normalean Hego eta Ekialdeko Galesko udalerriak, ingelera nagusi den eremua).
Nire iritziz usadioz galeseraz eta ingeleraz izen ezberdinak dituzten udalerrien artikuluen izenburuak orain arte bezala ingeleraz jarriko nituzke (artikuluaren hasieran galeserazko izena ere jarrita), udalerri hauek normalean eremu ingelera hiztunean baidaude, eta ondoren galeserazko izen koofizialarekin artikulu horretarako berbideratzea egin, norbaitek galeserazko izena sartu ezkero artikulu horretan amaitu dezan. Izan ongi. -Euskalduna 16:14, 2010ko otsailaren 4a (UTC)

Kokapen mapa[aldatu iturburu kodea]

Hau beste gauza baterako da... ikusiko duzu zein polita! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:49, 5 Otsaila 2010 (UTC)

Euskal Herriko hizkuntzak[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Nik Euskal Herriko hizkuntzak artikulua nabarmenduetarako proposatu nuen, baina artikuluaren sortzailea Lankide:Marklar2007 da. Hortaz, orain hemendik dagoela ikusi dudanez, zure mezua bere eztabaidan jarriko diot. Izan ongi, --Orereta (erantzunak) 15:58, 6 Otsaila 2010 (UTC)


Gabon. Katalanerazko Wikipediako Gus erabiltzaileak mezu hau utzi dit nere eztabaida orrian eta ni administratzailea ez naizenez zuei idaztea pentsatu dut:

Gràcies a vosaltres per escoltar. Gracias a vosotros por escuchar el rollo que os he metido. Tengo que pediros dos cosas, primera si queréis continuar hablando con nosotros lo hacemos de forma privada, mi e-mail és gnavarrob@uoc.edu y el de Joan Gomà que es nuestro Presidente jrgoma@gmail.com y pediros que el contenido de la pagina de la embajada donde hemos mantenido nuestra conversación no sea de libre acceso como lo es actualmente, te pido de trasmitirlo al resto de tus comapañeros/as. Un cordial saludo Gus.dan 22:25, 6 febrer 2010 (*UTC)

--Euskalduna 22:44, 2010ko otsailaren 6a (UTC)

Bikain!--Unai (esan) 12:08, 7 Otsaila 2010 (UTC)

E-mail bidezko komunikazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo An13sa! Ziurrenik dakizunez WM:CATekoak gurekin harremanetan jarri dira eta orain e-mailez jarraitu nahi dute eztabaida. Nahi baduzu bidalidazu email bat (Berezi:LankideEmaila/Theklan) eta sartuko zaitut berbidalketen zerrendan. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:14, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Aldatu daitezke zerrenda bateko kategoriak soilik? -file:xxx.txt horrekin? Ez dit ondo egin...--Unai (esan) 12:36, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Uste dut -file:xxx.txt hori bakarrik dabilela replace.py-rekin (ez doa category.py-rekin).--Unai (esan) 13:01, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Arazoak ematen badizu askotan berriro jaitsi behar duzu pywikipedia, aldaketak daudelako sisteman. Adibidez ideia ona da "Nightly built" hori jaistea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:05, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

Ba ez, nik ez dut inolako arazorik: ⅓, Ň, ɖ... Sintomak hobeto azaldu ditzakezu? Botoiak ez dabiltza sinmás? Bururatzen zaidan gauza bakarra zure monobook.js birkargatzeko eskatzea da. Ziurrenik ez da ezer gertatuko, ikonoa ikusten baduzu birkargatu duzula esan nahi baitu. Gainera, arazo hori izatekotan ezer gutxi egin ahal izango nuke ez baitaukat JavaScript ideiarik baina espero dut ez izatea problema orokor bat. Mesedez, ez dakit zergatik arazoa konpontzen bada esadazu. Sinadura hau erabiliz egingo dut: --Inorbez(erantzunak hemen) 14:53, 7 Otsaila 2010 (UTC)

How strange... Esango nuke zuk eta nik konfigurazio berdina dugula. HotCat gadget-a ere probatu dut honekin batera (konturatuko zinen :-) eta ez dit arazorik eman.
Gadget-ekin lanean hasi zarenez hona hemen aholku batzuk:
Agian informazio gehiegi? --Inorbez(erantzunak hemen) 15:36, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Galdera agian tonto bat. Zure arazoa ez da izango ez duzula aldatzeko kutxan klikatzen? Ez dakit ulertzen den. Kurtsorea (indicador edo testuan ñir-ñir egiten duen hori) edizio kutxan dagoenean. Egin duzu proba testua idatzi ondoren goiko botoiak (beltza, etzana, lotura...) sakatzen? --Inorbez(erantzunak hemen) 20:26, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Ez dakit nondik doazen tiroak zure arazoarekin. Firefox 3.6, IE 6, IE 8, eta Chrome 4.0 nabigatzaileekin egin dut proba eta ez dena ondo joan da. Falta zaidan IE 7 erabiltzen duzu?
Aparte, aldaketa txiki batzuk egitea proposatzen dizut. Nik "aldatzeko-gadgetak" jarri nuen arren (gidoiarekin), MediaWiki orriaren izenburuak gidoia eraman behar zuelako egin nuen. Gero MediaWiki:Gadget-section-aldatzeko-gadgetak barruan idazten duzuna normal idatzi behar da: "Aldatzeko gadgetak".
Deskribapenetan (HotCats, refToolbar) bi puntuen ostean minuskulaz hasi behar da. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:55, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Espainiako hiri infotaula[aldatu iturburu kodea]

Azken aldaketaren ondoren ez da Kataluniako mapan udalerri bakoitzaren kokapen puntua agertzen. Zariquiegui 20:04, 10 Otsaila 2010 (UTC)

Arrastion An13sa. Euskarazko Wikipedian ditugun gadgetei buruzko informazioa hobetzekotan Wikipedia:Gadget orria sortu dut. Baita Wikipedia:RefToolbar izenekoa, gadget hori erabiltzeko argibideekin. Unai eta zu ibili zinetenez HotCatsekin agian zerbait idatzi zenezake. --Inorbez(erantzunak hemen) 14:35, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Ez baduzu denborarik nik ez daukat arazorik en:Wikipedia:HotCat nolabait itzultzeko. Edo Unairi esan diezaioket. Ez dudanez erabiltzen (momentuz ez dut behar) ezingo nuke azalpen askorik eman baina ahaleginduko nintzateke. Gadgetena berria denez txokoan mezu bat jartzea nahi nuke eta motz geratuko litzateke refToolbar bakarrik aipatuko banu. refToolbar-en berri ematea nahi nuke jendeak beldurra baitio erreferentziak jartzeari eta normala da, oso nekagarria baita.
Nekearekin lotuta gustatuko litzaidake zuk duzun arazoa (refToolbar-ekin) eztabaida honetan idatziko bazenu. Ez duzu zertan bizitza kontatu behar baina eskertuko litzateke erabiltzen duzun SE eta nabigatzailea zehaztea. Baita arazoa bera ere. Horrela jendeak zure mezua eredutzat hartu ahalko luke eta beraien arazoak errazago jarri, izango dituzte eta.
Eta lan gehiago. Mesedez, berritu MediaWiki:Gadget-refToolbar momentu honetan nire azpiorrialdean dagoenarekin. Goiko testua apur bat aldatu eta azalpen batzuk gehitu dizkiot. Beste dena berdin dago. Esker mila. --Inorbez(erantzunak hemen) 20:09, 18 Otsaila 2010 (UTC)
"motz geratuko litzateke" esatean txarto esan nahi nuen baina egia esan labur ere geldituko litzateke :-) --Inorbez(erantzunak hemen) 20:11, 18 Otsaila 2010 (UTC)
Barkatu, gaizki esan dut. MediaWiki:Gadget-refToolbar.js-n kopiatu behar da, azalpenak kodean zehar baitaude egunen batean aldaketak egin behar izatekotan lana errazteko. Deskribapena ondo dago. --Inorbez(erantzunak hemen) 21:33, 18 Otsaila 2010 (UTC)

Banderatxoak[aldatu iturburu kodea]

Ja, ja :-) Ez dut bide horretatik jarraituko. --Inorbez(erantzunak hemen) 10:35, 13 Otsaila 2010 (UTC)

Ondo daude. Zu eta Theklan jakinaren gainean zaudete baina Wikiproiektuko beste partaideak abisatuko ditut. TXiKi izan ezik besteak ez daude oso aktibo baina... Gainera TXiKi bere momentuan bot-arekin artikuluak inportatzen ibili zen (2006an edo, ea ez bazaio ezer ahaztu) eta zerbaitetan lagundu gaitzakeela uste dut. --Inorbez(erantzunak hemen) 10:58, 13 Otsaila 2010 (UTC)
Zureak ezabatzen badituzu lehenago. Agian gehiago sortu beharko nituzke? Zer da hau? --Inorbez(erantzunak hemen) 11:28, 13 Otsaila 2010 (UTC)
Ondo ulertu dut. Ni izango naiz gaizki azaldu dena txokotik hasita. Zergatik egin dituzu aldaketak horrela? Uste nuen gai honen inguruan hitz egiten ari ginela. Oraindik ezer zehaztu gabe (1, 2) eta dagoeneko hainbat txantiloi sortuta. Besteek diotena itxaron beharko genuke; naiz eta Theklan eta zu aldaketak egiteko prest egon eta metodoa aldatzea posible ikusi baliteke TXiKik zerbait jakitea; berak eta bere bot-ak sortu zituen 3 eta 4 kategorietako txantiloi mordo bat.
Ohar moduan esango dut berdintzak ez direla guztiz zuzenak:
{{bandera}}, {{banderaikur}} eta beste guztiak ez ditut sortu. Zertarako sortuko ditut ez badago erabakirik eta ezer egin baino lehen funtzionatuko dutela badakit? Bestalde, ezabatu beharrekoak nire ustez zureak lirateke "herrialde" hitzak ez baitu zertan izenean egon behar. Banderena orokorragoa da. Huste dut hau ere nonbait esan dudala. Ez baduzu horrela pentsatzen jarraitu dezagun eztabaidarekin hemen.
Gauza berdina hirugarrenez idatzi behar izango banu komunikazio arazo larria dudala ondorioztatuko nuke. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:20, 13 Otsaila 2010 (UTC)
Zurekin guztiz ados. Lehenetsia ez da aproposena eta horretarako dago Wikiproiektu eztabaida:Banderak. Nik aukera bat eman nahi nuen, "herrialde" erabili gabe. Bozketa ez da bidea (momentuz). --Inorbez(erantzunak hemen) 12:54, 13 Otsaila 2010 (UTC)
Berdin nik sortutako txantiloi eta parametroen izen guztiekin. Asko, baliteke gehienak (edo guztiak), ez dira erabili beharrekoak. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:58, 13 Otsaila 2010 (UTC)
Mesedez An13sa. Bozketa hori ez litzateke ireki beharko lehenago ez baita hitz egiteko denborarik egon. Egia esan, denbora bai egon da, baina zer da zuk zeuk epe horretan adierazi duzuna? Zure arrazoiak (lankide guztien gaiaren inguruan erabakitzeko eskubidea zutela ikustean) ez du zentsurik. Txokoan egonda konturatu ez dena bozketa orrian dagoenean konturatuko da? Gainera bozketa bat ez da derrigorrezkoa eztabaida orri batean erabakia lortzea posiblea delako. Ez dut uste ezta inork aurka bozkatuko zukeenik. Nik bozketa beraren aurkako iritzia adieraziko dut. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:20, 13 Otsaila 2010 (UTC)

"bozkatu behar dugu", "denok dugu eskubidea demokratikoki hautaketa hori egiteko", "Wikipedia arauek diote", "hala egin behar da": esaten duzun moduan Jimbo Wales-ek idatzitakoak izango dira gutxienez. Wikipedia ez da anarkia, demokrazia... bat (en, es, fr, ca...). Bozketa akordio batera heltzeko modu bat da baina ez da nagusia izan behar. Helburua akordio batera heltzea denez eztabaidatuz lortzen bada ez dago zertan ezer bozkatu. Bozketa bidez onartu zen Wikipedian bozketa bidez erabaki behar zela?

Bozketan baiezkoa irteteak ez ditu eskubide bereziak ematen. Ziurrenik erabaki zuzenena izango dela bakarrik adierazten du jende gehiagok horrela uste duelako. Aurkako iritzia oztopo bezala ikustea ere ez da oso polita.

"Guk dagoeneko hori egin dugu" (txokoan eztabaidatzeaz): beraz dena argi? Gaur goizean idatzi diot mezua TXiKiri eta nola nahi duzu ezer eztabaidatzea? Espero dut lehengo kontu berdinarekin hasi behar ez izatea. Administratzaile moduan zerbait gehiago espero nuen. --Inorbez(erantzunak hemen) 14:48, 13 Otsaila 2010 (UTC)

Theklanek esan bezala ezabatutakoa eta txokoan idatzitako "Commons-en Croquantek egin zuena etorri zait burura" soberan daude eta nahiz eta pentsatu, ez dute ezertan laguntzen. Barkatu. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:40, 13 Otsaila 2010 (UTC)
Klaro. Apur bat kontraesana ematen du lehenengo ni tabarra ematen ibiltzea eta gero zuk jarritakoari ez erantzutea baina TXiKik bizkorrago erantzutea espero nuen, pieza garrantzitsu bat iruditzen baitzait. Ez dut zuen abilezia zalantzan jartzen baina ulertuko didazu. Esango dizut aste honetan ez naizela %100ean ibiliko, edo ez nintzateke ibili beharko. Dena den, zerbait egiten joan gaitezke. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:11, 15 Otsaila 2010 (UTC)
Bozketa zuk ireki duzu eta erabakia zurea da. Gaizki sentituko nintzateke nik bai esateagatik itxiko bazenu zuk aurkakoa pentsatzen duzularik, benetan. Nik nire iritzia bakarrik eman ahal dizut. Nire ustez momentuz ez da bozketarik behar. Momentuz! Ezabatzea ere ez da derrigorrezkoa. Geroagorako ere hutsi daiteke eztabaidan ezer argitzen ez bada edo. --Inorbez(erantzunak hemen) 20:36, 15 Otsaila 2010 (UTC)

Hello An13sa! You put the NOINDEX-Tag from my user talk page. Why did you do that? --Stefan Knauf 22:06, 16 Otsaila 2010 (UTC)

Arrastion An13sa. refToolbar erabili duzun batzuetan, webguneen erreferentziak jartzean ziurrenik, "Izena" eta euskaraz dagoela esateko "Hizkuntza" parametroak erabili dituzula konturatu nahiz. Hori egitean "|izena1=" eta "|hizkuntza=eu" kodea sortzen da. Algarbe artikuluan aldaketa txiki bi egin ditut:

  1. Hizkuntza euskara denean ez dut uste zehaztu beharko litzatekeenik hau euskarazko Wikipedia delako. Ingelesezkoan (edo beste batean, baina handiena aukeratu dut garrantzia ikusteko) ere ingelesez dagoen leku baterako lotura guztietan zehaztuko balute imajinatu. Erreferentzia txantiloiaren dokumentazioan zera jartzen du: "Ulertzen da ezer idatzi ezean euskaraz dagoela." Badakit testu asko dagoela baina bilatzen baduzu aurkituko duzu.
  2. Izenarena nire akatsa da. Esandako Algarberen adibidean "|izena1 = Euskaltzaindia" idatzi zenuen (gadgetarekin). Ez zinen konturatuko baina "izena" parametroa bakarrik erabiltzean, "abizena" gabe, ez da ezer pantailaratzen. Historiako orri honetan begiratuta ez da "Euskaltzaindia" agertzen, nahiz eta zuk zehaztu zenuen.

Behin hau esanda, gainontzeko erabiltzaileek ere izenarekin arazorik ez izateko zure laguntza beharko nuke. Ea zer deritzozun webguneetako erreferentziak jartzeko aukera berri hauei:

URL-a Izenburua
Argitaletxea Argitaratze data
Formatua Sartze data
Abizena(k) Izena
Orrialdea(k) Hizkuntza
OCLC Doi
ID Erref izena

Zerbait hobetuko litzateke? Eta, txantiloiak "argitaletxea"ren sinonimotzat "argitaratzailea" onartu beharko luke? Sentitzen dut tostoiagatik. Ahalegindu nahiz laburtzen. --Inorbez(erantzunak hemen) 18:22, 23 Otsaila 2010 (UTC)

Egin ditut aldaketak gadgetean. Mesedez, MediaWiki:Gadget-refToolbar.js-n kopia ezazu Lankide:Inorbez/refToolbar.js azpiorrialdea. "Argitaratzailea" ez dut gehituko onartzen dituen parametroetara ezer esan ezean. Bestelako iradokizunik baduzu zuk ere bota, eh! Denbora duzunean gogoratu zure arazoa gadget honekin idaztea. --Inorbez(erantzunak hemen) 18:53, 23 Otsaila 2010 (UTC)

Euskal Herriaren izendapenak[aldatu iturburu kodea]

Aupa An13sa! Kontu bat: zergatik ezabatu "Euskal Herriaren izendapenak" kategoria? Niri egokioa iruditzen zait kategoria horretan Euskal Herria, Euskadi, Euzkadi, Baskonia (sortzen badugu) eta agian aurrerago besteren bat sartzea. Agian zeukan izenarekin baino, "Euskal lurraldearen izendapenak" deituz. Zer iruditzen? --Orereta (erantzunak) 10:21, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Egina. Ondo izan.--Orereta (erantzunak) 22:33, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Gaitasuna dela eta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Milesker zure interesagatik. Azkenean, gorkaazk lankidea ere ados zegoen biak batzearekin. Baina uste dut beste gatazka bat sortu behar dela, artikuluarekin eduki, estilo eta formatoaren aldetik. Eztabaida:Gaitasun atalean ikusiko duzu nire azken proposamena. Astebetean gorkaazken inongo berririk ez badut, nire proposamenak lantzen hasiko naiz (bera abisatuta dago arazoaz bere eztabaida orrian). Eta beldur naiz edizio-gatazka bat hasiko ote den eta orduan nola jokatu behar den ere zuzen ez dakit, baina zure aholkuarekin kontatzen dut gatazka sortzen bada, ni ez baitnaiz inor blokeatzen hasiko parte interesatua naizelako. Bueno, lanera! --Joxemai; (erantzunak) 17:45, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Arratsaldeon An13sa. Azal berriaren eztabaidan jada goialdeko zatia eztabaidatu, bozkatu eta erabakitzeke dagoela ikusi dut. Nere proposamena zera da: Ez al liteke azken atal honen bozketa iragarkia azal nagusiaren goialdean edo nabarmen ikusten den lekuren batean jarri? Nere ustez honela denok ongi ikusi eta bozketan parte hartu ahal lukete. Ea honela azal berria behingoz amaitu eta datorren asterako martxan jartzen dugu. Gero arte. --Euskalduna; esaidak hemen 15:00, 2010ko martxoaren 6a (UTC)

Bozkatu dut. Ea laister martxan ikusten dugun. Eskerrik asko eskaerari jaramon egiteagatik.--Euskalduna; esaidak hemen 19:05, 2010ko martxoaren 6a (UTC)
Nere iritziz Azal Berriaren bozketari epe finko bat jarri beharko genioke, jada jende askok bozkatu du, baina martxan noiz jarriko den jakiteko epea jartzea falta dela uste dut, eta hori epe amaiera horrek adieraziko lukeela iruditzen zait. Gero arte. --Euskalduna; esaidak hemen 15:02, 2010ko martxoaren 14a (UTC)
Ados, An13sa. Nere iritziz ere asteartea eta asteazkenaren arteko 00:00ak arte jarriko nuke. Azal berria jarri berritan zertzelada edo xehetasun batzuk alda litezke (Oreretak kategoria atalaz dioena adibidez), baina nire ustez aldaketa txiki horiek jada azala martxan dagoelarik burutzea ez litzateke lan handia izanen. Gero arte. --Euskalduna; esaidak hemen 20:58, 2010ko martxoaren 14a (UTC)
Gabon An13sa. Gai honi buruzko bozketa atzo eta gaurko gauerdian amaitu denez, gaur Txokoa atalean mezu-proposamen bat idatzi dut. Ea aste honetan gai hau behin-betiko bideratzen dugun. -Euskalduna 21:45, 2010 martxoaren 17a (UTC)

Mobile homepage[aldatu iturburu kodea]

Hello, I saw your question on Meta about Mobile homepage. I am an admin from Thai Wikipedia, and just set mobile page in Thai last week.

I follow few steps in meta:Mobile#Mobile_homepage, and after filing in Bugzilla. Thai Mobile homepage was set in no time. Hope this help. --Manop 18:37, 6 Martxoa 2010 (UTC)

Kitlineq-Victoria[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko gogoratzeagatik, uste nuen "hilda" zegoela. Banoa eztabaida-orrira, ondo ibili.--Adrar 16:11, 8 Martxoa 2010 (UTC)

Aupa berriro, Nevisekin 3 infotaula erabiltzeko dudatan izan nintzen: "Estatugabe", "herrialde" eta "uharteetakoa". Guztiek izan lezakete bere abantaila, hirurak erabilgarri kasu honetan; Nevis "uhartea" da eta kontzeptu geografiko hutsa den kasuetarako ez nuen zalantzarik izango; herrialdea ere bai, maila altuko (estatu federala) antolakuntza administratiboa duelako; azkenean "estatugabe" erabiltzera jo dut orain arte egin dudan testuan irakurtzen dena azpimarratzeko hain zuzen: kasu nahiko ezezaguna da baina ia estatu independentea bihurtu zen eta aipatzeko moduko gertaera da, "estatua izateko asmo garbia erakutsi duen lurralde" izanik. Hala ere, artikuluarekin segitzeko asmoa dut; neure asmoa da "Geografia", "Historia" eta abarretan infotauletan ager litezkeen informazioak biltzea, ea hemendik egun batzuetara (gaur arratsaldean segituko dut) zelan ikusten duzun artikulua. Beti egon daiteke infotaula aldatzeko aukera. Ondo ibili.--Adrar; esan , 11:26 2010ko martxoaren 12a (UTC)

Tod eta Toby[aldatu iturburu kodea]

Should this be renamed to the original English version The Fox and the Hound? 68.220.165.150 15:04, 14 Martxoa 2010 (UTC)

Can you please add this to it? The film is loosely based on the Daniel P. Mannix novel of the same name. At the time of release, it was the most expensive animated film produced, costing $12 million. It was the last "Walt Disney Animated Classics" movie to have no end credits, and the last Disney film in which Don Bluth was involved in its production. A midquel film, The Fox and the Hound 2, was released to DVD on December 12, 2006.

I also want The movie is about a young lion prince who learns about his place on the throne of Pride Rock and his role in the circle of life. The movie was also made into an award-winning stage musical. The stage show first opened on November 13, 1997 in New York City, and was a big success. A version opened later in London, England. Many other shows of The Lion King have been shown across the world. A musical film, The Lion King garnered two Academy Awards for its achievement in music and the Golden Globe Award for Best Motion Picture - Musical or Comedy. Songs were written by composer Elton John and lyricist Tim Rice, with an original score by Hans Zimmer. Disney later produced two related movies: a sequel, The Lion King II: Simba's Pride; and a part prequel-part parallel, The Lion King 1½. 99.56.72.50 21:07, 15 Martxoa 2010 (UTC)

"Siberiar tigre" ala "tigre siberiar"[aldatu iturburu kodea]

Epa. Artikuluaren izena aldatu duzula ikusi dut. Niretzat izen biak primeran daude baina Euskaltermek tigre siberiar dela dio. Ondo izan. -- Marklar 19:03, 14 Martxoa 2010 (UTC)

Bale. -- Marklar 19:09, 14 Martxoa 2010 (UTC)

Mobile Wikipedia[aldatu iturburu kodea]

We are promoting the use of Wikipedia on the mobile phone. The localisation of some 25 messages is an essential part of this. There are 6 messages left to do for the Basque language.. Would you be so kind ? Thanks, GerardM 20:22, 14 Martxoa 2010 (UTC)

http://translatewiki.net/w/i.php?title=Special:Translate&group=out-wikimediamobile&language=eu

Arratsaldeon, eskaera txikitxo bat seguru erantzuten dakizuna: Charlestown artikulua zabaldu dut; ingelesezkoan dagoen argazkia ez da ondo ateratzen, ez dakit zelan egin; ez dago commons-en eta domeinu publikoan dauden mota horretako argazkiak zelan txertatu ez dakit. Baietz erraza izan...zuretzat eta gero niretzat ikasten dudanean. Ondo ibili. --Adrar; esan , 18:23 2010ko martxoaren 15a (UTC)

Lehengoan ez baina azkenean lortu egin dut argazkia igotzea, zeure aholkuari jarraituz. Mila esker!--Adrar 16:07 2010ko martxoaren 16a (UTC)

Removing tag[aldatu iturburu kodea]

Whould you please NOT do this ? Since I work on between 100 & 200 wiki's, I made a habit of placing a NOINDEX-tag on all my discussionpages as soon as I notice they are created.
It could take months or even much longer before I discover that someone has sent me a message, so that doesn't work. Today I saw that I had not been on several wiki's since September for example. Thank you.
I will now leave this wiki, so if you want to reply please do it here otherwise I will not read it (I just came here today to see the origin of certain bot, so it is just coincidence that I noticed your edit :-)). Goodbye, Maasje 15:42, 16 Martxoa 2010 (UTC)

Wikialbisteak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Proiektu horren bultzatzaile zarela ikusi dut. Zein egoeratan dago? Noizko (gutxi gorabehera) izango dugu indarrean? Inkubategikoa onestea falta dela ikusi dut. Nola egin behar da hori? Ea laster daukagun martxan.--Joxemai; (erantzunak) 17:55, 23 Martxoa 2010 (UTC)

Milesker erantzunagatik. Wikiproiektuen tripa horiek ez nituen ezagutzen. Translate wiki horretan izena eman eta itzulpen-eskubideak esaktu ditut. Galdera bat, bertako kode guztiak wikilabisteetakoak bakarrik dira edo beste proiektuetakoak ere badaude? --Joxemai; (erantzunak) 07:26, 24 Martxoa 2010 (UTC)

Bale, itzuli ditut sinple batzuk, prueba gisa gehienbat. Nola jakin konplexuagoak diren esaldi horiek betetzen duten funtzioa? (garrantzitsua da itzulpen egokia egiteko) Mediawikiko proiektu guztietarako direla diozu, wikipediarako (wikiesanak, edo wikiztegia) ere bai? hau da, wikipediako guztiak oraindik itzuli gabe daude edo wikipedia ere egunetik egunera aldatzen doalako azaltzen da wikimedia orokorrean, proiektuak zehaztu gabe? Izan ere, item horiek gaineratzen badoaz, ez dugu inoiz bukatuko eta wikialbisteak abiaratzeko baldintza hori ere ez baita inoiz beteko. --Joxemai; (erantzunak) 15:54, 24 Martxoa 2010 (UTC)

Gabon, An13sa. Azal nagusiko hizkuntza nagusien atala osatzean 50.000 artikulu dutenen artean Hindierazko Wikipedia sartzea ahaztu zitzaidan. Jarri al zenezake? Eskerrik asko. --Euskalduna; (esaidak hemen) 20:51, 2010ko martxoaren 23a (UTC)

Egina--An13sa 20:17, 23 Martxoa 2010 (UTC)

Iepa An13sa! Ikusi dut Sápmi artikulua Laponiara aldatu duzula. Laponia eremua izendatzeko arazotxo batzuk eduki nituen aspaldian, izan ere, Laponia izena eduki beharko luketen hiru artikulu daude:

  • 1) Laponia (Finlandiako eskualdea)
  • 2) Laponia (Suediako probintzia)
  • 3) Laponia (samitarren eskualdea)
  • 4) Laponia (antzinako probintzia)

Euskaltzaindiak lehenengo bien izendapenak bakarrik zehaztu ditu (bientzat Laponia), dena den, tradizio literarioa duen bakarra laugarrena da. Izendapenen nahasketa hau bereizteko irtenbide bat aurkitu nuen:

  • 1) Lappi (finlandierazko izendapena)
  • 2) Lappland (suedierazko izendapena)
  • 3) Sápmi (samierazko izendapena)
  • 4) Laponia (aurreko hiru izendapenak, euskarazkoa barne, antzinako probintziaren izenetik eratorriak dira)

Ze iruditzen zaizu moldaketa? Horrela txukunagoa gelditzen dela iruditzen zait (Hori bai, adibidez, Lappi artikuluaren hasieran argi zehaztua dago Lappi edo Laponia finlandiarra izenak jasotzen dituela). Sikret8 14:26, 25 Martxoa 2010 (UTC)

Baina samitarren jatorrizko lurraldearen izena Sápmi da eta ez Laponia. Laponia izena ordea, antzinako probintziak eduki beharko luke; euskaraz dugun izendapena (Laponia) antzinako probintziaren izenetik datorkigu; eta ez, gutxi arte izenik ez zuen samitarren lurraldetik. Sikret8 10:23, 27 Martxoa 2010 (UTC)
Orduan, gauza horrela gelditzen da, ezta? (Euskaltzaindiak ez ditu gauzak batere argi jartzen):
  • 1) Lappi (Finlandiako eskualdea)
  • 2) Lappland (Suediako probintzia)
  • 3) Laponia (antzinako probintzia) (Finlandia eta Suedia artean zegoen Erdi Aroko probintzia; beste izen eta lurralde guztien antolaketaren erantzule dena)

Arazoa, Errusia, Finlandia, Norvegia eta Suediako herrialdeen artean dagoen samitarren "ustezko" lurraldearen izendapena da. Berez (Euskaltzaindiaren arabera), samieraz izan beharko luke: "Sápmi". Baina termino hau euskaratzeko nahiko zaila da. Norbaitek "Bueno, Sápmira noa oporretan" esango lukeela iruditzen zaizu? Ez dakit, agian arrazoi duzu eta "Laponia" erabili beharko genuke; baina, Lappi eta Lappland erakunde "ofizialago"ekin nahasteko aukera egongo litzateke (Rovaniemi adibidez, Laponia finlandiarrean dago, baina ez Laponian/Sápmin). Bueno, zirt edo zart. "Sápmi" eta kitto?? (espero dut herrialde ez bihurtzea inoiz!)

Bestela, neologismoak sortzeko aukera dago beti; ze iruditzen "Samilandia"? jeje Sikret8 10:53, 27 Martxoa 2010 (UTC)

Idazkera zirilikoa[aldatu iturburu kodea]

Zergatik bota dituzu atzera nik eginiko aldaketak? Begiratu orrialde hau [1]. Aizu, An13sa, benetan kontsultatu nire aldaketak atzera bota baino lehen, lana baino ez didazula ematen! Sikret8 12:32, 4 Apirila 2010 (UTC)

Wikiproiektuetako akatsa[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon An13sa. Azal nagusiko wikiproiektuak atalean akats txiki bat dagoela jabetu berri naiz (neronek azal berria burutzean egindako akatsa): Asteko herria wikiproiektuaren loturan sakatzean wikiproiektu horretako orrialdera joan beharrean loturak Asteko herrialdea orrialdera bidaltzen zaitu. Besterik gabe, mezu hau ea nire akats hori zuzendu dezakezun eskatzeko da. Ongi izan. Euskalduna 18:22, 2010ko apirilaren 4a (UTC)

Egina--An13sa 18:00, 7 Apirila 2010 (UTC)

Ohar metatxantiloia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo An13sa. Txantiloi ugari aldatu dituzu eta horretarako Ohar metatxantiloia erabili. Baina elementu asko desagertu ari dira, batez ere laukitxoa eta zentratua egotea. Pixka bat begiratu dut baina konplexu xamarra dirudi Ohar metatxantiloia delakoa. Begiratu dezakezu eta arazotxoa konpondu? --josugoni (erantzun hemen) 19:48, 6 Apirila 2010 (UTC)

Niri ere arazo berdina duela iruditzen zait. Zentratuta eta karratuarekin askoz hobe geratzen zen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:34, 8 Apirila 2010 (UTC)
Azkenean txukun-txukun gelditu dira ohar txantiloiak! Lan ona. --josugoni (erantzun hemen) 19:36, 13 Apirila 2010 (UTC)

My user page[aldatu iturburu kodea]

Hi An13sa! I saw that you deleted the __NOINDEX__ on my user page. Is there a special reason for that? --Schnark 09:30, 10 Apirila 2010 (UTC)

Bai, konponduta, An13sa. Orain nere ustez Euskarazko Wikipediaren azalak itxura askoz txukunagoa du, Ingelesezko, Gaztelerazko, Frantsesezko Wikipedian antzera... zorionak lanarengatik! --Euskalduna 12:20, 2010ko apirilaren 10a (UTC)

Egia esan hor sekulako zalaparta sortu zuen Inorbez eta aspaldi ez dabilela hemendik. Ez dakit zeintzuk ziren aldaketak, baina sistema ona dela uste dut. Guztia egingo duzu zuk? Zer aurreratu dezaket? -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:09, 15 Apirila 2010 (UTC)

Gabon An13sa. Eskari bat egin nahiko nuke: Aste honetan Grezierazko Wikipediak 50.000 artikuluen muga igaro du, hortaz, nere ustez Euskarazko Wikipediako azal nagusiaren behealdeko wikipedia nagusienen atalean 50.000 artikulu baino gehiago diztuzten Wikipedien taldean jarri behako genuke. Bestalde, 250.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedien taldea abedez ordenatua dago, baina nere iritziz Errusierazko Wikipedia lekuz gaizki kokatua dago, E hizkiarekin hasten denez, denetan aurrena eta Frantsesezko Wikipediaren (F) aurretik egon beharko lukeelako. Besterik gabe, ongi izan.
-Euskalduna 0:52, 2010ko apirilaren 17a (UTC)

Kaixo. Perdona mi tardanza en la respuesta y que no emplee el euskera en ella (pero mi nivel no llega como para ello), por ello te contesto en tu discusión y no en el artículo. Hace bastante tiempo creé unos esbozos con los municipios Almerienses y concretamente traté de ampliar un poco más el artículo de la provincia, el de la capital y el de un pueblo que me es muy cercano Huécija. El texto que hay marcado para corregir lo hicé combinando un traductor automático [2] tratando de corregir las frases comparando otros textos, pero si el resultado es infumable y como euskaldun ves que no se entiende nada creo que habrá que retirarlo y dar el experimento por fracasado. Eragozpenak barka itzazu eta ezkerrik asko.--Miguillen 09:47, 17 Apirila 2010 (UTC)

Arratzalde on Te he dejado un mensaje en commons acerca de la categoría Pamplona/Iruñea que creo que no es la denominación adecuado de acuerdo a su nombre oficial. Gero arte. --Miguillen 19:28, 19 Apirila 2010 (UTC)

Kaixo, zure parte hartzea eta iritzia ere nahiko arazo honetan. Zer egingo zenuke? (bertako eztabaida orria akaso zen gune egokiena, baina arinago jokatzeagatik, zuengana zuzenean jotzea erabaki dut).--Joxemai; (erantzunak) 14:22, 20 Apirila 2010 (UTC)

Bai badakit, horretan nabil azken egunetan. Zariquiegui 18:35, 20 Apirila 2010 (UTC)

Wikimediako zalantza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, An13sa. Aritu naiz noizean behin wikimedia proiektuetarako hitzak edo kodeak euskaratzen (gogoratuko zara, wikialbisteak proeiktua lehenbaitlehen abiarazteko) baina konturatu naiz, etengabe gaineratzen doazela kode berriak (1570era jeitsi nuen kopurua eta egun batzuetara 1630ean zeuden), hau da, horrela ez dugu inoiz bukatuko. Baldintza zein da gutxi gorabehera denak edo asko eginda eduki behar direla? Zure erantzunen zai. --Joxemai; (erantzunak) 14:22, 21 Apirila 2010 (UTC)

Paris eta Euskal Herria[aldatu iturburu kodea]

Egun on An13sa. Txomin Peillen, Jon Mirande eta abarrekin osatutako "Kategoria:Paris eta Euskal Herria" ezabatu duzula ikusi dut. Zergatik? Antzeko kategoria bat dago lehendik akaso? --Adrar; (erantzunak) 9:09, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Zure uste pertsonalak ez bihurtu ezabaketa. Errelebantzia badu, noski eta zentzua ere bai. ZEUK ez baduzu hala ikusten planteatu eztabaida, nahiz eta sinestezina egiten zaidan zeuk ez ikustea daukan zentzua (diaspora ordenatzeko asmoa...). Kategoria berrezartzen noa eta nahi baduzu bertako eztabaidan idatzi nahi duzuna. Ez zenituzke honelako ezabaketak kontsultatu gabe egin beharko, ez da zuzena.--Adrar; (erantzunak) 17:27, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Kaixo, gauza hauetan trebea zara eta, ahal duzu konpondu hatz orrian infobox taularekin dagoen arazoa? Milesker.---Joxemai; (erantzunak) 14:42, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Egina--An13sa 17:13, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Printzipioz erraza litzateke, APIa pixka bat baliatuz, arazorik ez. Kontua zera da: zer da egokitu behar dena? {{flag hori beste zerbaitengatik aldatzea baldin bada, arazorik ez. Dokumentazio ere kendu beharko litzateke, ala? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:18, 4 Maiatza 2010 (UTC)

Amerikako bisonteak[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Azken boladan bisonte espezie ezberdinei buruzko artikuloak sortzen ari naiz, eta haietako asko (egungoak zein desagertutakoak) Ipar Ameriketakoak dira. AEBko kategorian sartu ditut orain arte, baina iruditzen zait agian bi kategoria berri sortzea ona izango litzatekela AEB-ko atarian: AEBko fauna alde batetik eta AEBtik desagertutako espezieak bestetik(Zerrenda luzea da, azken mendetakoa zein fosilena). Zer iruditzen zaizu? Ondo bada, sortu zu zeuk kategoriak AEBko atarian, bertako antolaketa lana gehien zuk egiten duzun eta. Ondo segi--Gorritxiki 10:37, 10 Maiatza 2010 (UTC)

Ados. --Unai (esan) 14:22, 15 Maiatza 2010 (UTC)

Bi txoko horietan atera dut gaia jadanik. Aio!--Unai (esan) 14:26, 15 Maiatza 2010 (UTC)


Hizkuntza biko toponimoak: barra zeiharra, marratxoa...[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, An13sa: Ikusi dut barra zeiharraren ordez marratxoa jartzen ari zarela. Euskaltzaindiak esana du marratxoak bi tokiren izenak lotzeko balio duela; toki beraren bi izen lotzeko, berriz, barra zeiharra. Ez al litzateke egokiagoa birzuzenketen bidez konpontzea? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:11, 20 Maiatza 2010 (UTC)

Orduan, bi izenak sarreraren URLan jarri beharrean, bi sarrera sortu beharko ditugu, eta batean birzuzenketa jarri. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:31, 20 Maiatza 2010 (UTC)
Banan-banan aztertu beharko dira toponimoak, eta aukerak ondo arrazoitu... Baduzu toponimo horien zerrendaren bat? Horrela errazago begiratu ahal izango genituzke. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:41, 20 Maiatza 2010 (UTC)
Ederki, irtenbide egokia iruditzen zait. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:34, 20 Maiatza 2010 (UTC)

Kokapen mapa bat[aldatu iturburu kodea]

Aupa An13sa (edo beste lankide jakintsu bat), zeu honetan iaioa zarela eta; Jabal Shams artikuluan kokapen mapa bat sartzen saiatu naiz; txantiloia "onartu" egin du baina ez da agertzen. Seguru dakizu(e)la zelan hobetu! Ondo izan.--Adrar; esan 16:03, 25 Maiatza 2010 (UTC)

Askotan bezala ekintza sinple batek efektu ederra izaten du; hurrengoan badut non kontsultatu, ondo ibili!--Adrar 16:14, 25 Maiatza 2010 (UTC)

Aupa berriro; Dominikako infotaulan proposamen desberdinak egin ditugu izendapenez. Euskaraz eta ofizialki ingelesez (Commonwealth of Dominica) argi daude. Sartzen duzun frantsesezkoa ordea (Commonwealth de la Dominique) edozein kasutan sobran dago: ez da ofiziala, ez da hango hizkuntza; hango hizkuntza, beranduago ezarri zuten ingelesarekin batera kreolera da; en-wpk sartzen dute baina beraiek jakingo dute zergatik, paradoxikoki fr-wpn Communauté de la Dominique idazten dute. Neure partetik Donmnik ere idaztea proposatzen nuen, bertako hizkuntzako leku izena sartzeko, neure jarrerak neurri batean pendiente dagoen Kitlineqen kasuarekin du zerikusia: tokiko leku izenekiko errespetua eta ezagutarazteko guraria. Zelan ikusten duzu hau guztia? Gabon.--Adrar 21:47, 25 Maiatza 2010 (UTC)

Primeran iruditzen zait egin duzuna; zegoen informazio guztiak leku duina jasotzen du. Uharte edo bestelako toponimoen kasuetan ez bezala, estatuetako tauletan hizkuntza ofiziala(k) ageri dira goian, beraz utzi duzun bezala koherente geratzen da, aldi berean beste izendapen batzuk jasoz. Kreolerazko izena baino ez dut pittin bat zuzenduko, Donmnik baita. Dominik Haitikoan da. Ondo izan.--Adrar 15:04, 26 Maiatza 2010 (UTC)

Epa! Ahal duzu hatz luze konpondu? Milesker. ---Joxemai; (erantzunak) 12:25, 27 Maiatza 2010 (UTC) Egina! Milesker.---Joxemai; (erantzunak) 12:31, 27 Maiatza 2010 (UTC)

Gabon. Sagardo artikuluaren eztabaida orrian artikulu hau wikitu gabe dagoela jarri duzula jarri dut. Baina ez dakit zergatik den eta hori konpontzeko zer egin behar den azalduko bazenit eskertuko nizuke. Gero arte. Euskalduna; (esaidak hemen) 0:05, 2010ko maiatzaren 28a (UTC)

Bai, zalantza zera da: wikipediatu gabea dagoela jartzen du, baina ez dakidala wikipediatze akats hori non dagoen edo zertan datzan, honela jakin bezain laster artikulua zuzendu eta bozketan ahal de arinen sartzeko.
Euskalduna; (esaidak hemen) 14:55, 2010ko maiatzaren 28a (UTC)
Eskerrik asko azalpenarengatik. Ahal dudanean wikitzen saiatuko naiz. Aio.
Euskalduna; (esaidak hemen) 15:16, 2010ko maiatzaren 28a (UTC)

Arratsalde on, An13sa. Ikusi dut "wikitu" txantiloia jarri didazula Hirigintza artikuluan. Zenbait gauza konpontzeke daude, wikimedia formatura esportatu bainuen odt fitxategi bat. Nonbait, aurre hartu didazu. "Lanean" txantiloia jarri dut, eta zuk jarritakoa kendu. Ondo irudituko zaizulakoan nago. --Gandi 14:43, 31 Maiatza 2010 (UTC)


Izenburua aldatu[aldatu iturburu kodea]

Epa!! Aldatuko al zenuke Stg_44 artikua StG_44 izenera (g hizkia maiuskulaz). Eskerrikasko! --Garmen 16:45, 1 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrikasko! hurrengorako badakit --Garmen 17:22, 1 Ekaina 2010 (UTC)

Epa An13sa!! Zergatik zabiltza barruti izenaren ordez azpieskualde jartzen? -Sikret8 14:54, 4 Ekaina 2010 (UTC)

Oso ondo!! pufff...aldaketa asko egin beharko ditut...jeje. Gauza bat, zergatik eraman dituzu azpieskualde guztiak "Kategoria:Finlandiako azpieskualdeak"ra? Ez zaizu iruditzen egokiagoa dela azpieskualdeak eskualdearen administrazioaren barruan jartzea? -Sikret8 13:14, 5 Ekaina 2010 (UTC)

Bon dia, he llegit que entenies el català i he preferit escriure't en aquesta llengua que en anglés o una altra llengua d'estat. Perdó, sé molt poques coses de basc... T'escric per a veure si pots donar el suport a la nostra associació "Amical de la Viquipèdia" que està intentant de ser un Chapter però ha tingut problemes per no representar un estat. Si ens vols ajudar, pots afegir Txantiloi:Wikimedia CAT que m'ha traduït molt cortesament Hegibeltz/Tuc negre, a la teua pàgina principal. Eskerrik asko/gràcies, fins aviat, que tingues un molt bon estiu, Capsot 20:22, 8 Ekaina 2010 (UTC)

Hola, An13sa. Disculpa que no escriba en eusquera, pero soy castellano y catalanoparlante. Me permito robarte un poco de tu tiempo porque estoy preparando una ponencia para Wikimania 2010, en Polonia, y necesitaría entrevistar a un usuario experimentado de cada proyecto (gallego, catalán y eusquera). Es para exponerlo en mi charla. Serán solo dos o tres preguntas sin mayor desarrollo y se puede mantener el anonimato si así quieres. Como mucho, se mencionará tu nombre de usuario, a menos que indiques lo contrario. ¿Te ofreces voluntario? Las preguntas versarán sobre Wikipedia y la cultura vasca, en este caso. Te estaría muy agradecido si colaborases. Gracias de antemano y perdón por las molestias. Para acabar, te rogaría, por favor, que me respondieses aquí mismo. Saludos, --Góngora 22:30, 14 Ekaina 2010 (UTC)

Muchas gracias, An13sa. Tu colaboración es muy importante. Te he enviado un correo con las preguntas. Hazme saber si, por algún motivo, éstas no te han llegado. Agur! --Góngora 17:20, 15 Ekaina 2010 (UTC)

Biok batera editatu genuen «Euskaldun»[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, An13sa. Oraintxe ikusi dudanez, biok batera editatu genuen bart artikulu hori. Hemen begiratuta, konturatu naiz zuk banderaren zerbait aldatu zenuela eta nik oharkabean ezabatu egin nizula, nire aldaketa gordetzean. Aldaketa hori berriz sartu behar baduzu, sar ezazu lasai nigatik, behintzat. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:04, 17 Ekaina 2010 (UTC)

Cuerpo General de la Policia Canaria[aldatu iturburu kodea]

Kanarietako Poliziaren Kidego Nagusia da nire proposamena (cuerpo = kidego da Administrazio publikoko langile taldeak izendatzean, eta kidego orokor erabiliagoa da kidego nagusi baino). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:50, 23 Ekaina 2010 (UTC)

US Marine Corps[aldatu iturburu kodea]

Marine Corps horretarako, ez dut batere garbi zein den euskal baliokide egokiena. Aukera hauek daude:

  1. Marineen Gorputza, Morris eta Elhuyar ingelesa-euskara hiztegietan («corps» sarrera).
  2. Marineen Kidegoa, Euskalterm eta Elhuyar gaztelania-euskara hiztegietan cuerporentzat ematen dituzten ordainak ikusita.
  3. Marineak, Elhuyar gaztelania-euskara hiztegiak cuerpo itzultzeko egiten duen proposamenetako bat.
  4. Marineen Gudalostea, 3000 Hiztegian, cuerporen ordain gisa, armadako taldeetarako (baina euskara batuan gudaroste da, eta Euskaltzaindiak dio hobe dela armada erabili; beraz, ez dirudi esanahi hori duenik).

Neronek nahiago nuke bigarren edo hirugarren aukera (Marineen Kidegoa edo Marineak), baina lehenengoak badu bere izateko arrazoia ere. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:13, 24 Ekaina 2010 (UTC)

Azal Nagusia[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Badirudienez, gaur Euskarazko Wikipedia formatu berrira egokitu dute, baina orain dela hilabete batzuk Azal Nagusiaren goialdetik kendutako "Azala" hitza berriz agertzen da. Ea "Azala" hori berriz kendu daitekeen eskatu nahi nuke. Gero arte. --Euskalduna 21:13, 2010ko ekainaren 30a (UTC)