Txomin Peillen
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Txomin Peillen Karrikaburu | |
| Jaio | 1932ko azaroaren 17a | |
| Paris (Frantzia) | ||
Txomin Peillen Karrikaburu (Paris, 1932ko azaroaren 17a - ) euskal idazlea eta egun euskaltzain osoa da, Santa Grazi eta Baiona artean bizi dena.
Bere bizitzan zehar liburu anitz idatzi ditu. Biologia irakaslea izana, gero euskara irakaslea, orain katedradun emerito. Hamaika ikerketa lan egin ditu etnografiaz (bi beka) eta hizkuntzalaritzaz. Hamabi ipuin eta eleberri liburu argitaratu eta haientzat bost sari eduki. Literaturan umorea, fantastikoa, politikazkoa, poliziakoa eta erotikoa landu ditu.
PEN euskal klubaren kide nabarmena eta gaur egungo ohorezko lehendakaria da.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Ale gorriak (2001, Hiria)
- Ale berdeak (2001, Dakit argitaldaria)
[aldatu] Nobela
- Gauaz ibiltzen dana (1967, Itxaropena)
- Itzal gorria (1972, Itxaropena): Berrargitalpena Hiria 2000 lapurtera klasikotik euskara batura
- Gatu beltza (1973, Gero)
- Atxorra eta altximia (1982, Hordago)
- Aldjezairia askatuta (1982, Hordago)
- Aintza txerriari! (1986, Elkar)
- Kristina Bolsward (1991, Leopoldo Zugaza): Berrargitalpena Hiria 2001
- Alarguntsa beltza (2001, Hiria)
[aldatu] Saiakera
- Jusef Egiategiren lehen liburia (1785) (1983, Euskaltzaindia)
- Bizidunak haurren eta helduen heziketan (1995, Etor)
- Euskaldunen ingurugiroan (espazioa eta denbora) (2001, Dakit argitaldaria)
- Bosquejos vasco-uruguayos (2003, dakit argitaldaria)
- Baloreak Euskal Herrian eta beste gizarteetan (2005, Utriusque Vasconiae)
[aldatu] Poesia
- Mende joanaz (2003, Maiatz)
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- Errotaria Errege (1979, Hordago)
- Buffalo Billen abentura (1979, Hordago)
- Mirko printzea (1979, Hordago)
[aldatu] Dibulgazioa
- Agur Zuberoa (2001, Biba Xiberua! Ekimena Urretxu Zumarraga)
[aldatu] Autobiografia
- Paristar euskaldun bat (ni... neu) (1987, Elkar)
[aldatu] Etnologia
- Animismua Zuberoan (1985, Haranburu)
- Allande Elixagari ligiarraren ixtorioak (1985, Haranburu)
- Zuberoako itzal-argiak (euskarazko jakilegoak) (1988, Elkar)
- Herri-sendakuntza eta sendagingoa Zuberoan (1998, Joxe Miel Barandiaran Fundazioa)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Txomin Peillen literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Txomin Peillen dakit argitaldariaren web orrian