Lars von Trier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lars von Trier
Lars von Trier
Datu pertsonalak
Izen osoa Lars von Trier
Jaio 1956ko apirilaren 30a (57 urte)
Kopenhage (Danimarka)
IMDB IMDBko fitxa


Lars von Trier, jaiotzez Lars Trier (Kopenhage, 1956ko apirilaren 30a-) zinema zuzendari eta gidoilari daniarra da. Thomas Vinterbergekin batera, Dogma 95 manifestuaren arauak ezarri zituen. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lars von Trier 1956ko apirilaren 30ean jaio zen Kopenhagen (Danimarka).

Von Trier zinezaleen artean hezi zen. 11 urte zituela lehen kamera lortu zuen, Super 8 bat; honekin, lagunak filmatzen zituen eta Kopenhageko zine eskolan sartu zen 1980ko hamarkadan. 1981 eta 1982an, bere ikasle garaiko filmek hainbat sari jaso zuten Municheko Zinemaldian.

Dogma 95en sortzaileetako bat da, ahalik eta efektu berezi gutxien erabiliz, istorio sinesgarriagoak sortu nahi dituen mugimendu zinematografikoa. [2]

1983an zine eskolan graduatu ondorengo lehen filma Forbrydelsens Element (Krimenaren elementua) izan zen, 1984an. Cannesko Zinemaldian deigarri gertatu zen eta saria jaso zuen arrakasta teknikoagatik.

Von Trierrek “von” itsatsi zion izenari Gert Fredholm irakasleak zur eta lur utzi zituenean bera eta beste hainbat ikasle, muntaien gelan, gauez, ixteko ordua zela gogorarazi zienean; ikasleek errieta eginez erantzun zioten bere onetik atera arte. Isekei honela erantzun zien:

« Sealandgo umemokoak baino okerragoak zarete  »

Kopenhageko burgesen seme-alabei egiten zien erreferentzia esaldi horrekin eta, ondoren, euren abizenen aurretik “von” jartzeko zirikatu zituen, horrela mundu guztiak ezagutuko baitzituen. Larsen ikaskideek ez zioten kasurik egin, baina Erich von Stroheim eta Josef von Stemberg zuzendari ezagunekin zerbait komunean edukitzeak erakarri egiten zuen Trier, eta izena aldatzea erabaki zuen.

Lars von Trierrek bere Europa Trilogiarekin jarraitu zuen 1987an, Epidemic filmarekin. Film hau zine zuzendari bati buruzkoa da –berak antzeztua-, zeinaren helburua film baten barruan film bat egiteko dirua biltzea den. Azken hau, Alemanian sarraskia egin duen birus bati buruzkoa da.

1988an daniar telebistarako Medea egin ondoren, 1991n von Trier gorenera iritsi zen trilogiako Europarekin, Alemanian Bigarren Mundu Gerraren gerraostean kokatzen den komedia beltza da. Europak ikuslegoaren arreta erakarri zuen bere gainezartze, atzealdeko proiekzio eta txuri beltzean eta koloretan eginiko eszenen arteko aldaketa dramatikoengatik. Ameriketako Estatu Batuetako bertsiorako Zentropa izena jarri zitzaion. Europak onarpen zinematografikoa eman zion von Trierri. Cannesko Zinemaldian hirugarren postua lortzearekin lilura galduta, saria onartu zuen Roman Polanski epai-mahaiko presidente ipotxari esker onak emanaz.

Dimension izeneko filmazio proiektu baten bidez, bere filmerako ikuspena esperimentatzen jarraitu zuen Lars von Trierrek. Dimension filmak 30 urtez 3 minutuko segmentu desberdinak edukiko ditu. Film honen emaitzak oraindik ikusteke daude.

Bere aita biologikoak amaren heriotzaren berri eman zionean eta aitari von Trier ez zizaiola axola jakin zuenean, iraganari aurka eginda, katolizismora aldatzeaz gain Europa trilogiako perfekzionismoarekin amaitu zuen. Bere prestutasuna zela eta, Carl Theodor Dreyerren lan ikonoklasta miresten zuen, bere kastitate artistikoa autoezarrita. Horrela bihurtu zen Dogma 95-eko egilekide, Dane Thomas Vinterberg-en ondoan. Berarekin talde bat sortu zuen, non efektu berezirik gabeko eta erabilera tekniko minimoko film industriako istorio sinesgarrietara itzultzea aholkatzen zuen.

Arrazoi hau dela eta, bere filmak kamera sorbaldan jarrita grabatzen dira eta oso gutxitan erabiltzen dute kamera finkoa. Film mota hauetako ezaugarri nagusienetako bat da argiztapen naturala erabiltzen dela eta edizio mota eszena eta toma batzuetan ustekabekoa da, pertsonaien elkarrizketan tartekatuta eta denborarekin bat ez datorrela. Horrek itxura dokumentala edo informala ematen die filmei, errealismo handiago bat sortzeko (batez ere momentu kritikoetan), kritikak aspektu hau laburtze metodo bezala har badezake ere.

1989ko ekainean, Lars von Trierrek elkarrizketa batean bere burua honela definitu zuen:

« daniar melankoniatsua iluntasunean masturbatzen, zinearen industriaren irudien aurrean  »

Nahiz eta audientzia zabalagoa bilatzen zuen ingelesezko hizketa zuten filmekin, bere arrakastarengatik, zine eskandinaviarraren suspertzea lortu zuen.

Europa (Zentropa) bezalako filmekin arrakasta handia lortu zuen arren, 1996an Breaking the Waves (Olatuak Apurtzen) filmak, Europako zine zuzendari garrantzitsuenetako batean bilakatu zuen.

Azken ekoizpen honek, Dancer in the Dark eta Idioterne edo Dogma #2 artean Urrezko bihotzen trilogia deritzona osatzen dute. Dancer in the Dark filman, Björk abeslari islandiarra da protagonista eta Catherine Deneuve eta Peter Stormare aktore suediarra ditu lankide. [3]

Bigarren trilogia bat prestatu zuen Larsek AEBren inguruan. Lehenengoa 2003an egin zuen, Dogville eta Nicole Kidman australiarra izan zuen protagonista. Bigarrena, Manderlay, 2005ean estreinatu zuen eta, hirugarrena, berriz, estreinatzeke, Washington izango da.

Lars von Trier margolari ere bada eta bere lanetako bat Hillerod gazteluaren azken pisuan dago ikusgai, Danimarkan. Bere filmak bezalaxe, unibertso monokromatiko eta angustiaz beterikoa islatzen du.

Daniar telebistarako eginiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniar telebistarako telesailak ere zuzendu ditu Lars von Trierrek: The Kingdom (Riget) eta The Kingdom II, 16 milimetrotan filmatuak, sorgindutako ospitale baten inguruan. 1998an Ernst-Hugo Jaregard-en heriotzak von Trierrek The Kingdom-en hirugarren bertsioa egitea galarazi zuen. Baliteke Stephen King idazleak von Trierren telesailean oinarrituta sortu zuen Stephen King's Kingdom Hospital, ABC kate iparamerikarraren bidez pantailetara iristea.

Lars Von Trier Cannesen, 2011n

Errekonozimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Breaking the Waves filmagatik, von Trierrek Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Cannesko zinemaldian. Film hau emakume baten sakrifizio eta martirio sexualari buruzkoa da, eta Robby Müller zinematografoaren esku-hartzearekin eta Emily Watson aktorearen agerpenarekin nabarmendu zen. Emilyk paper bizi eta izaera sinplekoa interpretatu zuen eta Aktore onenaren Oscarrerako proposatu zuten. Filma Pers Kirkeby margolariak eginiko kapitulu koloreztatuetan zegoen segmentatua.

Vinterbergen Celebración filmarekin lortutako arrakastaren ondoren, 1998an, von Trierrek bere Dogmako lan propioa aurkeztu zuen The Idiots filmarekin, bideo digitalean filmatutako filma. Atentzioa erakarri zuen orgia baten eszena baterako biluzik agertzen ziren sekuentzia bat moztera ukatu eta genitalak barra beltzekin soilik estaltzea mugatu zelako. 1999an von Trier mindua sentitu zen ekoizleek koloreak artifizialki nabarmendu zituztenean bideoa ateratzeko, hori Dogma 95-en aurkakoa baitzen.

1999an, Danimarkako telebistarako Morten Korch izeneko nobela baten ekoizle exekutibo izan ondoren, drama musikal bat gauzatzen hasi zen; 2000. urtean Dancer in the Dark egin zuen eta Cannesen Urrezko Palma saria jaso zuen Pelikula Onena izateagatik eta Björk kantari islandiarrari Aktore Onenaren saria eman zioten. Islandiarrak, Selma izeneko ikusmena galtzen doan etorkin txekiarraren papera zuen.

Dancer in the Dark-ekin von Trierrek berriro ere publikoa zur eta lur uztea lortu zuen 100 kamera digital finkoren erabilerarekin, Björken abestiaren, I'vee Seen It All, eszenak grabatzeko erabiliak, hauek mugimenduan dagoen tren batean gertatzen dira. Bestalde, abestia Abesti Onenaren Oscarrerako proposatua izan zen 2001ean.

Dancer in the Dark-ekin, von Trierrek Ameriketako Estatu Batuekin hasi zuen bere finkapena, eta bere proiektu berria hasi zuen: gizarte estatubatuarrari buruzko trilogia bat. Lehenengo filma Dogville izan zen (2003), hangar itxi baten barruan filmatu zen, gutxiengo dekoratuarekin eta hormak eta atrezzozko elementuak adierazteko lurrean arrastoak zituztelarik. Bertan, Nicole Kidman aktore australiarrak Grace izeneko bere iragan misteriotsutik ihesi dabilen emakumearen papera antzezten du.

Manderlay-n, trilogiaren bigarren zatia, von Trierrek Grace esklaboek ustiatutako plantazio batera eramaten du eta berriro ere egoismoak, botereak eta interes pertsonalek bultzatutako gizarte indibidualistarengatik sufritzen duten eta umiliatuak diren pertsonaia talde baten bizitzak nabarmentzen ditu. Bigarren zati honetan, Gracen papera interpretatzen duen aktorea Bryce Dallas Howard da.

2009ko Cannesko Zinemaldian Antichrist aurkeztu zuen. Willem Dafoe aktorea protagonista den film honek polemika sortu zuen eta kritika gogorrak jaso zituen sexu eta automozketen eszenen ondorioz.

Ameriketako Estatu Batuak: aukeren lurra trilogiaren azken filma Washington izango da.

2010etik aurrerako filmei dagokienez, Melancolía munduaren amaierari buruzko drama psikologiko bat da, non protagonista Kirsten Dunst den. Filma 2011ko Cannesko zinemaldian estreinatu zen eta nahiko harrera ona izan zuen ideologia naziaren inguruan zuzendari daniarrak azaldu zuen ikuspuntuak sortutako polemika gorabehera.

Von Trierrek Melancolia-ren ondoren Nymphomaniac-en ekoizpenarekin hasiko zela adierazi zuen, emakume baten iratzartze sexualari buruzko filma (Charlotte Gainsbourg-ek interpretatua, Melancolia-n ere azaldu zena).

Von Trierren berezitasun bat da fobia diola hegan egiteari, eta arrazoi hau dela eta, ez da inoiz joan errepidetik joan ezin daitekeen leku batera. Honek arazoak ekarri dizkio hainbat lan egiteko, Ameriketako Estatu Batuetan oinarritzen diren filmak egiteko adibidez, horretarako beti jo izan du Danimarka eta bere inguruko herrietara.

Polemikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 19an, Cannesko zinemaldiak persona non grata izendatu zuen zinemagilea eta zinemalditik kanporatu zuten. Polemika hasi zen von Trierrek honako hau baieztatu ondoren:

« Hitler ulertzen dut. Uste dut gauza batzuk gaizki egin zituela, bai guztiz [...] Ez da tipo ona deituko zenukeena, baina aski ulertzen dut eta pixka bat begiko zait. [...] Bale, nazia naiz  »

Adierazpenak 2011ko maiatzaren 19 goizean egin zituen. Arratsalde horretan bertan barkamena eskatzen komunikatu publiko bat egin zuen:

« Gaur goizean inor mindu badut prentsaurrekoan nire hitzekin, barkamena eskatzen diot bene-benetan [...] Ez naiz antisemita, ez dut arrazagatiko aurreiritzirik eta ez naiz nazia  »

Geroago, prentsari adierazi zion dena txantxa pisutsu bat izan zela eta, prentsaurrekoan, Cannesen zegoen kazetari frantses batek (zinemagilearen iritziz ingeles txarra zuen) eginiko galdera bat agian gaizki interpretatu zuela:

« ni neu judutarra naiz, lagun judutarrak ditut eta txantxak egiten ditugu geure artean  »

.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ochidégartneren (The Orchid Gardener) (1977)
  • Menthe – la bienheureuse (1979)
  • Nocturne (laburmetraia) (19801981)
  • Den Sidste Detalje (The Last Detail) (1981)
  • Befrielsesbilleder (Image of relief) (1982)
  • Forbrydelsens Element (The Element of Crime)] (1984, Europa trilogiaren lehena)
  • Epidemic (1987, Europa trilogiaren bigarrena)
  • Medea (1988) (TV)
  • Europa (Zentropa) (1991, Europa trilogiaren hirugarrena)
  • Riget (The Kingdom) (1994) (telebistarako miniseriea)
  • Breaking the Waves (1996) (Golden Heart trilogiaren lehena)
  • Riget II (The Kingdom II) (1997) (telebistako miniseriea)
  • Idioterne (The Idiots) (1998) (Golden Heart trilogiaren bigarrena)
  • D-dag (2000) (telebista)
  • D-dag–Lise (2000) (telebista)
  • Dancer in the Dark (2000) (Golden Heart trilogiaren hirugarrena)
  • D-dag-Den færdige film (D-dag - Editors Cut) (2001)
  • D-dag – Den færdige film (D-dag – Editors Cut) (2001) (telebista)
  • Dogville (2003) (U.S.A. trilogiaren lehenengoa)
  • De Fem Benspænd (2003)
  • Manderlay (2005) (U.S.A. trilogiaren bigarrena)
  • El jefe de todo esto (Direktøren for det hele) (2007)
  • Anticristo (2009)
  • Washington (Oraindik ekoizteke U.S.A. trilogiaren hirugarrena))
  • Melancholia (2011)
  • La Ninfómana (2013)

Elkarlanean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hemmelig Sommer (1969)
  • Kaptajn Klyde og hans venner vender tilbage (1980)
  • En Verden til forskel (A World of Difference) (1989)
  • Lærerværelset (1994) (telebistako miniseriea)
  • I Am Curious (1995)
  • Tranceformer - A Portrait of Lars von Trier (1997)
  • Kvinnan i det låsta rummet(1998) (telebistako miniseriea)
  • Hela härligheten]] (Love Fools) (1998)
  • Constance (1998)
  • De Ydmygede (The Humiliated) (1998)
  • Lars from 1-10 (1998)
  • Pink Prison (1999)
  • I Lars von Triers rige (1999) (telebista)
  • Store Klaus og lille Lars (1999) (telebistako seriea)
  • Morten Korch - Solskin kan man altid finde (1999)
  • Kopisten (The Copier) (1999)
  • Foot on the Moon (1999)
  • D-dag - Instruktørene (2000) (telebista)
  • D-dag - Boris (2000) (telebista)
  • D-dag - Carl (2000) (telebista)
  • D-dag - Niels-Henning (2000) (telebista)
  • Von Trier's 100 øjne (Von Trier's 100 Eyes) (2000)
  • The Name of this Film Is Dogme 95 (2000)
  • 100 Cameras: Capturing Lars Von Trier's Visión (2000)
  • HotMen CoolBoyz (2000)
  • De Udstillede (The Exhibited) (2000)
  • Digtere, divaer og dogmebrødre (2001) (Telebistako miniseriea. 1.8 episodioa “2000”)
  • The 2001 IFP/West Independent Spirit Awards (2001) (telebista)
  • De Lutrede (The Purified) (2002)
  • Wilbur quiere suicidarse (2002)
  • Trier, Kidman og Cannes (2003) (telebista)
  • Dogville Confessions (2003)
  • A Boy Named Joshua (2004)
  • Dear Wendy (2004)
  • Kingdom Hospital (2004) (telebista seriea)
  • All About Anna (2005)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lars von Trier Aldatu lotura Wikidatan