Isaak Rabin
| Isaak Rabin | |
|
|
|
|---|---|
| 1974 – 1977 | |
| Aurrekoa | Golda Meir |
| Ondorengoa | Menachem Begin |
| 1992 – 1995 | |
| Aurrekoa | Yitzhak Shamir |
| Ondorengoa | Shimon Peres |
|
|
|
| Jaiotza | 1922ko martxoaren 1a Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua |
| Heriotza | 1995eko azaroaren 4a (73 urte) Tel Aviv, Israel |
| Alderdi Politikoa | Israelgo Alderdi Laborista |
| Ezkontidea | Leah Rabin |
| Seme-alabak | 2 |
| Lanbidea | Militar |
| Sinadura | |
Isaak Rabin edo Yitzhak Rabin (hebreeraz: יִצְחָק רַבִּין, jitsˈχak ʁaˈbin ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1922ko martxoaren 1a - Tel Aviv, Israel, 1995eko azaroaren 4a) militar eta politikari israeldarra izan zen.
Israelgo lehen ministroa izan zen birritan: 1974tik 1977ra eta 1992tik 1995era.
Biografia[aldatu]
Israelgo legioko kide zen, eta Palestinarako europar juduen emigrazioaren arduradun nagusia izan zen.
Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia).
Israelen defentsarako gudarosteko estatu nagusiko buruzagi zen 1964-1968 urteetan, eta arabiarren eta israeldarren arteko hirugarren gerran buruzagi izan zen 1967an. Gerra amaitzean enbaxadore izan zen Washingtonen (1968-1973).
Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo Lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo Defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan.
1992tik 1995era lehen ministro izendatu zuten berriz. 1994an Bakearen Nobel saria jaso zuen. 1995 urtean erail zuten.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu]
|
|||||||||