Lesbos

Koordenatuak: 39°13′N 26°17′E / 39.21°N 26.28°E / 39.21; 26.28
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lesbos

Mitileneren ikuspegia
Bertako izenaΛέσβος
Geografia
KokapenaEgeo
Azalera1632.8 km²
Politika
Herrialdea Grezia
EskualdeaIpar Egeo
Gizartea
Biztanleria85.330 bizt.
Dentsitatea52,26 bizt/km²

Lesbos[1] (grezieraz: Λέσβος), Egeo itsasoan, Turkiako kostaldetik gertu dagoen greziar uhartea da. 1.632.8 km²ko eremua du eta 2011n 85.330 biztanle zituen. Hiriburua Mitilene da. Antzinatean garrantzi handia izan zuen, eta ezaguna egin zen, batez ere, Safo olerkaria bertan bizi izan zelako. Honen poemak ospetsuak ziren beste emakume batzuekin izaten zituen amodio kontuez idazten zuelako. Hortik dator lesbianismo hitza.

Historia

Antzina Pentapolis izena eman zioten eta Eoliarrek kolonizatu zuten. K. a. VII. eta K. a. VI. mendeetan kultura loraldia izan zuen. K. a. 428-427an Atenasen kontra matxinatu zen. Matxinadak, ordea, ez zuen ezer lortu eta Lesbos Delosko Ligari elkartu zitzaion. Gero, Bizantziar Inperioaren mende egon zen; Erdi Aroan, berriz, Genovaren (1345) eta otomandaren mende (1462).

Geografia

Lesbos uharte bolkaniko menditsua da. Iparralde eta erdialdean kokatutako Lepetymos (968 m) eta Olympo (968 m) mendiak dira gailurrak. Itsasertza oso malkortsua da. Bi badia nabarmen ditu, Gerasekoa hego-ekialdean eta Kallonikoa hego-mendebaldean. Uhartearen %40 olibondoek hartzen dute; guztira 11 milioi bat olibondo daude beste fruta-arbola batzuekin batera. Basoek, berriz, %20 okupatzen dute eta beste guztia lur landua edo hiri-lurrak dira. Uhartearen mendebaldean dagoen harri bihurtutako sekuoien basoa munduko bigarren handiena da.

Hiriak

Ekonomia

Ekonomia jarduera nagusia laborantza (garia, garagarra, zitrikoak, olibondoak, tabakoa) da, eta ospe handia du hango ardoak.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lesbos Aldatu lotura Wikidatan