Lope Eneko

Wikipedia(e)tik
Lope Eneko Harokoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lope Eneko

1077 – 1093
Aurrekoa Eneko Lopez
Ondorengoa Diego Lopez I.a

Jaiotza c. 1050
?
Heriotza 1093
?
Ezkontidea Tekla Diaz
Erlijioa Kristaua

Lope Eneko (c. 1050 - 1093) ezagutzen den Bizkaiko bigarren kondea izan zen, 1077-1093 urteetan. Nafarroako koroaren aurka jardun zuen eta politika horren ondorioz jabetu ziren gaztelauak Burebaz eta Errioxaz, eta geratu zen Bizkaia Gaztelako koroaren eraginpean.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko Lopez lehendabiziko jaunaren eta Toda Fortunezen semea izan zen. Gaztea zenean, Iruñeko Gortean izan zen eta 1063an erregearen koparia zen. Gero ezkutaria eta mariskala ere izan zen. Bitartean hainbat tenentzia izan zituen: Laturce mendiko San Prudentzioko monasterioan agertu zen agiri batean 1063an Naiarako tenentea izan zen eta Valvanerako monasterioan agertu zen beste batean 1074an Alberiterena.

Fortun Eneko eta Gartzea Eneko bere anaiek, Antso IV.a Gartzez erail zutenean, Antso V.a Ramirezen alde egin zuten eta Gortean zenbait kargu izan zituen.[2] Lopek, berriz, aitarekin batera, Alfontso VI.a Gaztelakoaren alde egin zuen eta honek Bizkaia, Araba, Gipuzkoaren zati bat eta Errioxa konkistatu zituenean, bere tenentziak mantendu zituzten.[3] Bizkaiko lehenengo jauna laster hil eta Lope Enekok, Gartzea Ordoñez gaztelar noblearen mesedetan[4][5], Naiarako gobernua galdu eta ordainez Araba (1081)[6] eta Gipuzkoako (1082)[7] eskubideak irabazi zituen. Durangaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Hartatik aurrera, Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izan ziren. Hala ere, 1076an gaztelar erregeak Naiarako hiri-gutuna zin zuenean Lope eta Diego Alvarez Okakoarekin batera.

1082an San Millán de Susoko monasterioan topaturiko agiri batean horrela sinatu zuen:

« Ego senior Lope Enneconis dominante Bizcaia et Ipuzcoa et Alaba
Nik, Lope Eneko jauna, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba gobernatzen ditudana
 »

Bitxia baden ere, nafar izendapena senior (jaun) erabili zuen gaztelar dominus baino. Botere-elkartze honek Arabako diozesi desegin zuen, 1087an Calahorrako probintzian sartu zuelako.

Epeka-epeka, gero eta botere gehiago lortu zuen gaztelar gortean, 1089an Alfontso VI.ak konde izendatu zuen. Jada Erresumako titulurik gorenera zuen eta Comite domno Lope Bizcaie (Bizkaiko konde On Lope) sinatzen zuen, gaztelar izendapena erabiliz. 1091n, berak hala eskatuta, Alfonso VI.ak Astigarribiako San Andres monasterioa San Millango monasterioari eman zion.

Lopek Alfontsorekin batera hartu zuen parte errekonkistan. Ziur asko, 1085ean Toledoko konkistan izan zen. Hurrengo urtean, arabar gudarosteek Sagrajasko guduan parte hartu zuten, kondeak zuzenduak. 1092ko udaberrian Gartzea Ordoñezekin batera Errioxa defendatu zuen Cid Campeador mertzenarioaren aurka.

Ezkontza eta seme alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tekla Diaz anderea ezkondu zuen. Bere jatorria ez da ezaguna, badaude Diego Alvarez Okakoaren alaba zela esaten dutenak[8]. Besteek berriz, Diego Alvarez Aiarakoa.[9] 1079an ezkondu eta San Millani dohaintza egin zioten. Teklak ezkon-sari moduan Enkarterri eraman eta Bizkairekin batu zuen eskualdea.


Bost seme-alabak izan zituen:

  • Diego Lopez I.a, oinordekoa, aititeren izena zeramala.
  • Antso Lopez, Pozako tenentea.[10]
  • Toda Lopez, Lope Gonzalez Arabako kondea ezkondu zuena.
  • Antsa Lopez[11]
  • Teresa Lopez, Gartzia Antso Zurbanokoa ezkondu zuena.

1093an, senarra hil eta handik gutxira, Teklak Bermeotik gertu zegoen Albonigako monasterioa San Millani eman zion senarraren arimaren mesedetan. Tekla 1104 inguru hil zen eta San Millanen lurperatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Balparda de las Herrerías, Gregorio (1933-34), Historia crítica de Vizcaya y sus fueros., II, OCLC 634212337 .

  •  

Sánchez de Mora, Antonio (2003), La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara, Sevillako Unibertsitatea, http://fondosdigitales.us.es/thesis/thesis_view?oid=271 .

  •  

Ubieto Arteta, Antonio (1976), Cartulario de San Millán de la Cogolla (759-1076), Zaragoza: Anubar Ediciones, ISBN 84-7013-082-X .


Aurrekoa
Eneko Lopez
Bizkaiko jauna
1077 - 1093
Ondorengoa
Diego Lopez I.a