Lucio Urtubia
- Artikulu hau igeltsero anarkistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Urtubia.
| Lucio Urtubia Jiménez Anarkismo saileko pertsonaia |
|
| Arrazoia | Anarkista |
|---|---|
|
|
|
| Adina | 81 urte |
| Jaio | 1931-02-18 Cascante,Nafarroa |
| Ezkontidea | Anne Garnier |
| Seme-alabak | Juliette Urtubia |
| Gaitasun edo trebezia | Utopien bidean borrokatzea |
| Lanbidea | igeltseroa |
| Adiskideak | Quico Sabaté |
| Etsaiak | Faxismoa, Frankismoa, kapitalismoa eta,oro har, diktadurak |
Lucio Urtubia Jimenez (Cascante, Nafarroa, 1931ko otsailaren 18a) igeltseroa eta militante anarkista da. Europako Ezkerreko talde erradikalekin eginiko lanarengatik, Robin Hooden antzeko pertsonaia adeitsu eta borrokalaria kontsideratzen da. Albert Boadellak esan zuen bezala «Lucio Kixote bezelakoa da, baina ez zen haize-erroten aurka borrokatu, benetako erraldoien aurka baizik».
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Lucio Urtubia Cascante, Nafarroan jaio zen, familia oso pobre batean. Bere aita kartzelan karlista zelako sartu zuten baina komunista bilakatu zen bertan. Hasieran komunista ideologia zuen arren, anarkismoaren berri izan zuenean berehala ohartu zen bera benetan anarkista zela.
Soldadutza egiten ari zela hasi zen kontrabandoan espainia eta frantziak ezarritako mugan. Bere konpainiako biltegi batetik militantziarako material baliagarria pixkanaka lapurtzen hasi ziren. Baina azkenean ohartu egin ziren militarrak eta Luciok, baimen batengatik etxean zegoela aprobetxatuz, Frantziara alde egin zuen.
Parisen igeltsero zuen lan. Bertan gazteria anarkistekin biltzen hasi zen. Handik, gutxira, bere militantzia ikusirik, Makis gerrilla antifaxistako Quico Sabaté ezkutatzeko eskatu zioten. Hau bere erreferente garrantzitsu bilakatu zen bere bizitzan. Quico atxilotu egin zuten Frantzian; eta Luciok, Quico imitatuz, askatu bitartean, hainbat banku-lapurreta (desjabetzeak) egin zituen.
Azkenean desjabetzeak alde batera utzi zituzten. Izan ere, faltsifikazioekin bankuei dirutza ikaragarriak lapurtzeko gai zirela ohartu ziren. Faltsifikazio oso landuak egitera iritsi zen. Identitate dokumentuak, pasaporteak eta bankuetako txekeak egiten zituzten. Amerikako bankuko txekeekin Estatu Batuak hondoratzeko plana azaldu omen zion Che Guevarari. Justiziak hainbat tira-bira izan zituen bahiketa batean ustezko parte-hartze batengatik eta faltsifikazioengatik. Gaur egun Parisen bizi da.
[aldatu] Zinema
2007an bere bizitzari buruzko dokumentala estreinatu zen, Lucio izenekoa. Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi euskal zinemagileek zuzendutako dokumentala.[1]
[aldatu] Bibliografia
- Urtubia, Lucio: La revolución por el tejado. Autobiografía. Txalaparta, 2008ko azaroa. Tafalla. ISBN 84-8136-532-0.[2]
- Thomas, Bernard. Lucio Urtubia, el anarquista irreductible. Ediciones B, 2001. ISBN 84-666-0267-4
- Thomas, Bernard. Lucio, l'irréductible. Albertina Rodriguezek eta Francisco Rodriguezek frantsesera itzulia. Suma de Letras SL. ISBN 84-663-0671-4
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- Makis, azkenaurreko utopia, Diario de Noticias-en, Gazteleraz
- Anarkista Parisko erresistentzian , Diagonal-en,Gazteleraz
- Lucio: anarkismoko igeltseroari elkarrizketa, Alasbarricadas.org-en,Gazteleraz
- Lucio Urtubiari elkarrizketa (bideoa), Garan,Gazteleraz
- Elkarrizketa Argian