Lurraren egitura
Lurraren egitura geruzatan zatitu ahal da. Geruza hauek konposaketa kimiko ezberdina dute eta izaera geologiko ezberdina. Euren izatea uhin sismikoen bitartez ikasi daiteke, eta baita hainbat neurri grabitazionalekin.
Eredu geostatikoa [aldatu]
1. lurrazala - 2. ozeano lurrazala - 3. gaineko mantua - 4. azpiko mantua - 5. kanpoko nukleoa - 6. barneko nukleoa
A: Mohorovičić etenunea - B: Gutenberg etenunea - C: Lehmann etenunea
- Lurrazala. Kanpoko geruza da eta ozeanoetan dituen 12 kmtik kratoietan dituen 80 kmtaraino iritsi daiteke. Batez ere basalto eta granitoz osatua dago. Eztertu ahal izateko, bitan sailkatu ohi da: lurrazal kontinentala eta ozeanikoa.
- Mantua. Lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 km.ko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago. Lurrazalaren eta Mantuaren arteko banaketa Mohorovičić etenunean ematen da. Mantua goi eta behe mantuan banatu daiteke. Biak ezberdintzen diren puntua Repetti etenunea da.
- Nukleoa: 3.475 kmko lodiera duen geruza da. Mantutik Gutenberg etenuneak bereizten du. Burdina eta Nikelez osatutako aleazio batez osatua dago eta eremu magnetikoa sortzen deneko lekua da. Barne eta kanpo nukleoan bereiz daiteke. Barne nukleoa solidoa dela uste da eta kanpo nukleoa likidoa da. Bien arteko ezberdintasuna Lehmann etenunean ematen da.
Eredu geodinamikoa [aldatu]
- Litosfera. Modu elastikoan jarduten duen goiko azala da. 250 kmko lodiera du eta lurrazal osoa eta mantuaren zati bat hartzen ditu.
- Astenosfera. Fluxu eran portatzen den mantuaren zatia da. Geruza honetan uhin sismikoen abiadura jaisten da.
- D geruza. Mesosfera eta endosferaren arteko trantsizio aldea da. Arrokak asko berotu eta litosferaraino igo daitezke sumendiak sortuz.
- Endosfera. Eredu geostatikoko nukleoaren parekoa da.
Kontinenteen jitoa [aldatu]
Kontinenteen jitoaren teoriaren arabera, duela 200 milioi urte lurrazala kontinente bakarraz osaturik zegoen, mantuaren gainean flotatzen zegoena. Kontinente hari pangea deitzen zaio.
Lurraren biraketak eraginik, lur multzo bakar hori mugitzen eta puska handitan hausten hasi zen, harik eta puzzle handia osatu arte. Puska handi bakoitzari plaka tektonikoa esaten zaio.
Plaka tektonikoak oso geldo mugitzen dira, baina horietako bik elkarren artean talka egin eta plaka horietako bat jaso daiteke mendikate handi-handiak sortuz, eta bestea, aldiz, hondora daiteke ozeano-fosa sakonak eratuz.
Bi plaken arteko harreman aldeak oso ezegonkorrak dira, eta alde horietan ere handiagoak izaten dira Lur barneko mugimenduak. Mugimendu horiek eraginik, kanpoaldean lurrikarak eta sumendiak gertatzen dira.