Organulu
Wikipedia(e)tik
Biologia zelularrean, organuluak edo elementu zelularrak, zelula eukariotoen zitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelula prokariotoetan agertzen.
Zelula eukarioto mota bakoitzean, organulu mota konkretuak agertzen dira, beren funtzioen arabera. Beraz, zelula eukarioto batek ez ditu zertan organulu guztiak izan behar.
| Organulua | Funtzioa | Egitura | Organismoak | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| kloroplastoa | fotosintesia | mintz bikoitza darama | landareak, protistak | gen batzuk ditu |
| erretikulu endoplasmatikoa | proteinen eta zenbait lipidoren sintesia eta paketatzea | erribosomekin elkartu daiteke bere mintzean | eukariotoak | |
| Golgiren aparatua | proteinen garraio eta paketatzea | mintz zitoplasmatikoz inguratutako zaku zapalak | eukarioto gehienak | landareetan diktiosoma izena hartzen dute |
| mitokondria | energia ekoizpena | mintz bikoitza du | eukarioto gehienak | gen batzuk ditu |
| bakuoloak | metaketa, garraioa eta homeostasia | mintzezko zakuak | landare eta onddoak | |
| nukleo zelularra | DNA eta RNAren mantenua eta expresio genetikoa | mintz bikoitzaz inguratua | eukarioto guztiak | genoma du bere baitan |
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |