Main
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Bavaria, Baden-Württemberg eta Hesse estatuak iragaten ditu |
|||||
| Luzera | 527 km | |||||
| Arroa | 27.292 km² km² | |||||
| Emaria | 225 m³/s | |||||
| Iturburua | Frankonia Garaia 50°5′11″N 11°23′54″E / 50.08639°N 11.39833°E |
|||||
| Ibai ahoa | Rhin ibaia 49°59′40″N 8°17′36″E / 49.99444°N 8.29333°EKoordenatuak: 49°59′40″N 8°17′36″E / 49.99444°N 8.29333°E |
|||||
Main[1] (Alemanez: Main; Hizkuntza erromantzez Meno) Rhinen ibaiadar garrantzitsuenetako bat da, Alemaniako Bavaria, Baden-Württemberg eta Hesse estatuak zeharkatzen dituena. 527 kilometroko luzera eta 27.292 km²-ko arroa ditu.
Main ibaia Kulmbachetik hurbil eratzen da, Main Gorria (Roter Main) eta Main Zuriaren (Weisser Main) elkargunean. Main Gorriak Frankoniako Juran du iturburua eta Main Zuriak Fichtelgebirge mendigunean. Erdi ibilbidean Mainek meandro handiak sortzen ditu. Bayreuth, Bamberg, Wurtzbourg, Aschaffenbourg eta Frankfurt hiriak zeharkatu ondoren, Maguntziaren ondoan Rhinera isurtzen da.
Ibai bihurgunetsua izan arren, nabigagarria da 396 kilometroan zehar, Maguntziatik Pegnitz ibaiadarraren ahoraino (Bambergtik hurbil). Rhin-Main-Danubio ubidearen bidez Rhin eta Danubio ibaiak lotzen ditu, hots, Ipar itsasoa eta Itsaso Beltza.
Erreferentziak [aldatu]