Maurizio Pollini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maurizio Pollini (2009).

Maurizio Pollini (Milan, Italia, 1942) piano-jotzailea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urte zituela egin zuen debuta, eta hamabost urte zituenerako ospetsua zen Italian, Chopinen estudioez egindako interpretazioak prentsan eragindako mirespenari esker, batez ere. 1959an, Milango Kontserbatorioaren titulua eskuratu zuen. Hurrengo urtean, Chopin Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Varsovian; lehiaketa hartako interpreterik gazteena zen. Harrezkero, Arturo Benedetti Michelangeli italiarrarekin ikasi zuen, eta hainbat kontzertu eman zituen mundu guztian zehar.

Oso errepertorio zabala du, Bachen lanez gainera, Boulezenetara, Chopin, Bartók, Schubert, Prokófiev eta Schönbergenak interpretatu ditu. 1982az gero, zuzendari sinfoniko eta operako zuzendari gisa ere lan egin du. Pollinik oso estilo berezia erakutsi du, eta zorroztasun intelektual handiko piano-jotzailea da. Hori dela eta, musikatik urrun dagoela irudi lezake tarteka, baina goraipagarria da interpretazioetan erakusten duen garbitasuna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurizio Pollini Aldatu lotura Wikidatan