Urraulbeiti
|
Urraulbeiti |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Urraúl Bajo | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
||
| Alkatea | Luis Castillo Santesteban (AESPM) |
||
| Herritarra | urraulbeitiar | ||
| Koordenatuak | 42°42′51″N 1°19′21″W / 42.71417°N 1.32250°WKoordenatuak: 42°42′51″N 1°19′21″W / 42.71417°N 1.32250°W | ||
| Eremua | 59,7 km2 | ||
| Garaiera | 455 m | ||
| Distantzia | 36 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31480 |
||
| Biztanleria | 292 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 4,89 bizt./km² | ||
| Sorrera | XIII. mendea baino lehen | ||
Urraulbeiti[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria eta ibarra da. Ondoko herri hauek osatzen dute: Alduate, Arripodas, Artieda (herriburua), Geretz, Nardoze Alduate, Nardoze Andurra, San Vicente, Santsoain eta Tabar.
Apardoze etxagunea nahiz Aizpe, Argiroz, Askoz, Nekuesa eta Puiu herri hustuak ere ibar honetan daude.
2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 292 biztanle ditu.
Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Urraulbeiti eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena[aldatu]
Herria Zangozako merindadean kokatzen da, Nafarroa erdialde-ekialdean.
Urraulbeitik Longida eta Urraulgoitirekin egiten du muga iparraldean, Erromantzatua eta Oibarrekin ekialdean, Oibarrekin hegoaldean, eta Itzagaondoa eta Ibargoitirekin mendebaldean.
Klima eta natura[aldatu]
Urraulbeitiko klima azpimediterraniarra da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basodia nahiko urria da, eta zuhaitza gehienak pinuak dira, gehienak Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumelak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Estazio meteorologikoa[aldatu]
Urraulbeitiko Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako gobernuak 1993an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Historia[aldatu]
XIX. mendearen hasieran bi eskola baino ez zeuden ibar guztian. XX. mendearen hasieran sei ziren Urraulgo haranean zeuden eskolak. 1849an Iruñea eta Irunberriko errepidea eraikitzearekin batera herria eta inguruko herri eta hiri handietarako ailegaerraztasuna hobetu zen. XX. mendean Iratiko trenbidearen eraikitzeaz onuratu zen.
XX. mendearen hasieran hiru ostatu eta errota zeuden ibarrean.
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.046 | 1.052 | 1.054 | 1.021 | 1.009 | 1.004 | 898 | 636 | 442 | 330 | 281 | 269 | 291 |
2008ko erroldaren arabera, hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,17a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Ekonomia[aldatu]
Urraulbeitiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Irunberri eta Oibar bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Oibar" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 36,64 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Azpiegitura eta garraioak[aldatu]
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Urraulbeitiko Artiedako kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Politika[aldatu]
Udal hauteskundeak[aldatu]
Azken agintaldietan Urraulbeitiko alkate kargurako Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) taldeko kideak hautatu dituzte. 2007an Ana Carmen Cigüela Irujok hartu zuen kargua , bere taldeak udaleko zazpi ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %1,52) eta boto zuriak sei (%3,09). Abstentzioa %23,94koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) | 116 | 4 |
| Agrupación Electoral Independiente Urraúl Bajo (AEUIB) | 72 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berberak lehiatu ziren. AESPM berriro nagusitu eta alkatea bere kide batek (Luis Castillo Santestebanek) hartu bazuen ere, AEUIBrekiko aldea murriztu egin zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) | 85 | 4 |
| Agrupación Electoral Independiente Urraúl Bajo (AEUIB) | 80 | 3 |
Udaletxea[aldatu]
- HELBIDEA: Herriko Plaza z/g (Artieda kontzejua)
Alkateak[aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Ana Carmen Cigüela Irujo | AESPM |
| 2011-2015 | Luis Castillo Santesteban | AESPM |
Euskara[aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Urraulbeiti eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,98k zekien euskaraz hitzegiten.
Erreferentziak[aldatu]
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Urraulbeitiri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Urraulbeitiko Artieda kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
| Urraulbeiti | ||
|---|---|---|
| Alduate | Apardoze | Arripodas | Artieda | Geretz | Nardoze Alduate | Nardoze Andurra | San Vicente | Santsoain | Tabar | ||