Urraulgoiti
|
Urraulgoiti |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Urraúl Alto | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
||
| Alkatea | Juan Francisco Irigibel Iturri (AIUA) |
||
| Herritarra | urraulgoitiar | ||
| Koordenatuak | 42°45′33″N 1°15′16″W / 42.75917°N 1.25444°WKoordenatuak: 42°45′33″N 1°15′16″W / 42.75917°N 1.25444°W | ||
| Eremua | 137,7 km2 | ||
| Garaiera | 530 m | ||
| Distantzia | 45 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31448 |
||
| Biztanleria | 176 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 1,28 bizt./km² | ||
| Sorrera | XIII. mendea baino lehen | ||
Urraulgoiti[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria eta ibarra da, Zangozako merinerrian kokaturik. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 176 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Urraulgoiti Nafarroa ekialdean dago, Nafarroako hiriburutik 45 kilometrora. Herrira heltzeko NA-150 errepidean hasten den bigarren mailako beste errepide bat hartu behar da.
Urraulgoitik, Abaurregaina eta Abaurrepearekin egiten du muga iparraldean, Sartze, Galoze eta Nabaskozerekin ekialdean, Artzibar eta Longidarekin mendebaldean, eta Urraulbeiti eta Erromantzatuarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1.400mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.
Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Urraulgoitiko Eparotz kontzejuan, itsasoaren mailatik 608 metrora, Nafarroako gobernuak 1974ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Herriak [aldatu]
Herri hauek osatzen dute: Adoain, Aietxu, Elkoatz, Eparotz, Ezkanitz, Gindano, Imirizaldu, Irurozki (udaletxea), Lareki, Ongotz, Ozkoidi eta Zabaltza. Etxaguneak ere badaude: Arieltz, Aristu, Jakoisti, Larraun eta Santafe basilika, non, oroitzapen guztien arabera, udalak bilerak egin dituen. Lehen, gainera, herri gehiago zeuden, egun hustuak: Aikoa, Aizkurgi, Arangozki, Artanga, Artesano, Zerrenkano, Egillor, Larrain, Lete, Narbarze, Raxa eta Sastoia edo Iriberritxipi.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 946 | 958 | 881 | 804 | 735 | 688 | 553 | 423 | 227 | 162 | 156 | 167 | 164 |
2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,21a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an Urraulgoitiko alkate kargurako Aldasur[3] (izen osoa: Agrupación Electoral Aldasur, AEA) herri ekimeneko Joaquina Garijo Napal aukeratu zuten alkate; bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %1,47) eta boto zuri bakarra izan zen (%0,75). Abstentzioa %17,58koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Joaquina Garijo Napal (AEA) | 84 | Bai |
| Ignacio Indurain Bañez (AEA) | 83 | Bai |
| Maria Rosario Larrea Leotz (AEA) | 80 | Bai |
| Maria Teresa Erredin Aietxu (AEA) | 68 | Bai |
| Eduardo Migueliz Bizkai (AESFUA) | 55 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda aurkeztu ziren baina udalbatzan aldaketa suertatu zen: Aldasurrek bi zinegotzi lortzen zituen bitartean, Agrupación Independiente Urraúl Alto (AIUA) izenekoak beste hirurak erdietsi zituen[4][5].
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Joaquina Garijo Napal | Aldasur |
| 2011-2015 | Juan Francisco Irigibel Iturri | AIUA |
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: San Adrian kalea, z/g (Irurozki kontzejua)
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Urraulgoiti eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,66k zekien euskaraz hitzegiten.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Aldaxur (ikus Euskaltzaindiaren izendegia) eskualdeko mendi baten izena da.
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari ofizialean.
- ↑ Urraulgoiti Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Urraulgoitiri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- San Andres kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Urraulgoitiko herriak | ||
|---|---|---|
|
Adoain • Aietxu • Arieltz • Aristu • Elkoatz • Eparotz • Ezkanitz • Gindano • Imirizaldu • Irurozki • Jakoisti • Lareki • Larraun • Ongotz • Ozkoidi • Santafe basilika • Zabaltza |
||