Mensa (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mensa 
Datuak
LaburduraMen
GenitiboaMensae
SinbologiaMahaia
Eremua153 gradu karratu (75. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
0
Izarrik distiratsuenaα Mensae (itxurazko magnitudea 5,08)
Konstelazio mugakideakChamaeleon, Dorado, Hydrus, Octans (konstelazioa) eta Volans (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena4-7,5 h
Deklinazioa-71 - -85,5°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urtarrilea
+4° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Mensa (Mahaia) Hego hemisferioko konstelazio bat da, Nicolas Louis de Lacaillek deskribatua Mons Mensae izenarekin.

Izena Hegoafrikako Lurmutur Hiriaren gaineko Mahaiaren mendia (Table Mountain) aipatzen du, mendi hartatik zeru australaren behaketak egin baitzituen Lacaillek.

Konstelazio honek ez du distira handiko izarrik; bera da zeruan gutxien ikusten dena. Hala ere, berak dauka Magallaesen Hodei Handia galaxiaren parte handi bat. Octans konstelazioaren ondoren, Mensa da konstelaziorik australena. Horregatik, ezinezkoa da Ipar hemisferiotik ikustea.

XVII. mendean deskribatu zenez eta Hego hemisferiokoa denez, Mediterraneo inguruko antzinateko kulturek ez zuten ezagutu. Beraz, ez dago izaki mitologikorik konstelazio honi dagokionik.

Izar nagusiak

  • α Mensae, 5,08ko itxurazko magnitudekoa, konstelazioko distiratsuena. Izar nano horia da, alderdi askotatik Eguzkiaren antzekoa.
  • π Mensae, 5,65eko magnitudekoa. Izar nano horia da; haren inguruan objektu batek orbitatzen du. Objektu horren masa Jupiterrena baino 10,35 aldiz handiagoa da; beraz, planeta masibo bat edo izar erraldoi marroi bat izan liteke.
  • 31 Mensae (TZ Mensae), izar bitar eklipsatzailea. 6,19 eta 6,87 bitarteko distira aldakorreko bi izar zuriz osatuta dago.
  • W Mensae izar aldakorra, Magallaesen Hodei Handian kokatua. Haren magnitude maximoa 13,4 da.
  • UX Mensae, 7,20ko magnitudeko izar bitar eklipsatzailea.
  • WX Mensae, erraldoi gorri aldakor irregularra. Haren distiraren magnitudea 5,72 eta 5,87 artean aldatzen da.
  • HD 39194, izar nano laranja. Hiru exoplaneta ditu.


Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mensa (konstelazioa)