Auriga (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auriga
Auriga constellation map.svg
Datuak
Laburdura Aur
Genitiboa Aurigae
Sinbologia Gurdizaina
Igoera zuzena 6 h
Deklinazioa 40°
Eremua 657 gradu karratu

21. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

4
Izarrik distiratsuena α Aurigae

(ageriko magnitudea 0,08)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+90° eta −40° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Otsailean

Auriga (Gurdizaina) Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Aurigae (Capella). Konstelazioko izarrik distiratsuena da, eta gaueko zeruko seigarren distiratsuena. Izar anizkoitz bat da; haren osagai nagusiak bi izar bitar erraldoi hori dira; haietako bakoitza Eguzkia baino 10 aldiz handiagoa da. Lurretik 42 argi-urtera dago
  • β Aurigae, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena. 1,90eko magnitudea du. Berez, sistema hirukoitz bat da, bi erraldoi zuriz eta nano gorri batez eratua.
  • δ Aurigae erraldoi laranja da, 3,72ko magnitudekoa. Lurretik 140 argi-urteko distantziara dago.
  • ε Aurigae, izar aldakor bitarra. Haren distira +3,0 eta +3,8 artean aldatzen da 27,1 urteko ziklo batean.
  • ζ Aurigae, aldakor eklipsatzailea; 972 eguneko periodoa du.
  • η Aurigae, 3,17ko magnitudeko izar urdina.
  • θ Aurigae, hirugarren izarrik distiratsuena konstelazioan; 2,65eko magnitudea du. Izar bitar bat da, izar zuri batez eta izar nano hori batez osatua, bien artean 3,5 arku-segundoko tartea dagoela.

Izar aldakor asko dago Auriga konstelazioan. Aipatzekoa da AE Aurigae izar zuri-urdina: 5,99ko itxurazko magnitudea du, eta guregandik 1.400 bat argi-urtera dago. Espazioan azkar higitzen ari diren hiru izarretako bat da («runaway stars» deritze ingelesez); beste biak µ Columbae eta 53 Arietis dira, eta, itxuraz, Orion konstelazioko puntu beretik 100 km/s-ko abiaduraz aldentzen ari dira.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Auriga (konstelazioa)