Mortadelo eta Filemon

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mortadelo eta Filemon (Mortadelo y Filemón jatorrizko gaztelaniazko bertsioan) gaztelaniazko komiki sorta arrakastatsua da, Francisco Ibáñez Talavera bartzelonarrak 1950eko hamarkadaren amaieran sortutakoa, Pulgarcito aldizkarian Mortadelo y Filemón, agencia de información izenarekin. Izan ere, Jose Escobar hirikidearen Zipi eta Zaperen aurretik, Espainian egindako komiki lanik itzuliena da. Pertsonaia nagusiak Mortadelo eta Filemón Pi lankideak dira: lehenengoak, mozorrotzeko gaitasun apartekoak, xelebrearena egiten du; bigarrenak, serioarena. Euskaraz 1960ko hamarkadan argitaratu ziren haien istorioak, Pan-pin aldizkarian eta Txorizo eta Txistorra izenekin.

Pertsonaiak

Bikoteaz gain, El Superintendente Vicente (edo El Súper, TIAko buruzagia), Profesor Bacterio (TIAko irakasle eroa), Ofelia (Superren idazkaria, Mortadeloz maitemindua), Irma (beste idazkaria, hala Mortadelo nola Filemon erakartzen dituena).

Beste hizkuntza batzuetan

Zineman

Marrazki bizidunetakoez gain, aktore errealekin egindako bi film zinemaratu dituzte orain arte: La gran aventura de Mortadelo y Filemón (2003) eta Mortadelo y Filemón. Misión: Salvar la Tierra (2008).