Serbokroaziera
Wikipedia(e)tik
| Serbokroaziera 'Srpskohrvatski edo Hrvatskosrpski' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro eta Kroazia | |
| Eskualdea: | Balkanak | |
| Hiztunak: | 16,4 milioi[1] | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Eslaviarra Hego-eslaviar hizkuntzak Hegomendebaleko-eslaviar hizkuntzak Serbokroaziera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Inon ez (Jugoslaviako hizkuntza ofiziala izana, 1918tik 1991raino) | |
| Erakunde araugilea: | Ez du (gaur egun ez du forma estandarrik) | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | sh | |
| ISO 639-2: | scr, scc | |
| ISO 639-3: | hainbat
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Serbokroaziera[2] eslaviar hizkuntza bat da, 1918tik 1991raino lehenik Jugoslaviako erreinuko eta gero Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako hizkuntza ofiziala izana. Serbokroazieraren dialekto dira gaur egun politika-arrazoiengatik bereizten diren kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera. Idazteko bi alfabeto erabiltzen dira: latindar alfabetoa (aldaera guztietan) eta alfabeto zirilikoa (serbiera eta montenegroerarako, latindar alfabetoarekin batera).
Eduki-taula |
Alderaketa [aldatu]
| kroaziera | bosniera | serbiera |
|---|---|---|
| Glede ispušnih plinova i zagađivanja zraka u Jeruzalemu, bilo bi potrebito poduzeti mjere sigurnosti! | U pogledu izduvnih gasova i zagađivanja vazduha u Jerusalimu, bilo bi potrebno preduzeti mjere bezbjednosti! | У погледу издувних гасова и загађивања ваздуха у Јерусалиму, било би потребно предузети мере безбедности! |
Dialektoak [aldatu]
| Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Dialekto herrikoiak bi moduko sail dezakegu. Alde batetik zer-en ordez erabiltzen den hitza: kaj, ča (txa), ala što (xto). Beste aldetik e, je (ye) ala i erabiltzeko ohitura; adibidez batzuk reka eta beste batzuk rijeka dietzen diote ibaiari.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez)Serbokroaziera Ethnologuen
- ↑ Hala agertzen da, gidoirik gabe, Euskaltzaindiaren 38. arauan.
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
|
||||||||||||||