Gerhard Schröder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gerhard Schröder
Gerhard Schröder
Gerhard Schröder.
Datu pertsonalak
Izen osoa Gerhard Fritz Kurt Schröder
Jaio 1944ko apirilaren 7a
(70 urte)
Mossenberg-Wöhren, Ipar Renania-Westfalia (Alemania)
Sinadura Gerhard Schröder Signature.svg

Gerhard Fritz Kurt Schröder (Mossenberg-Wöhren, Ipar Renania-Westfalia, Alemania, 1944ko apirilaren 7a - ) politikari alemaniarra da. Alemaniako lehen ministro edo kantziler izendatu zuten 1998ko irailaren 27an; 2005 arte mantendu zuen postua.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia txiro batetik etorria da. Bere aita, igeltseroa, Bigarren Mundu Gerran borrokatzen hil zen. Gaztea zenean, batzuetan lapurtu egin izan behar zuen familiak aurrera egiteko. Mandatuak egiten eta denda batean saltzen lan egin behar izan zuen, gau eskolan batxilergoa ikasi bitartean. Urte batzuetan zehar, eraikuntzako langile ere izan zen. 1966. urtean zuzenbideko ikasketak hasi zituen eta 1978an abokatu bezala hasi zen lanean.

Berlinen ez denean bizi, bere bigarren bizi-hiria Hannover da.

Bizitza politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarraldiaren hasieran Alderdi Sozialistako kide egin zen, eta denbora gutxian nabarmendu zen.

1963ean marxistatzat jotzen zuen bere burua. 1978an Sozialista Gazteen lehendakari izendatu zuten, eta 1980an Bundestageko diputatu.

1980an Saxonia Behereko hauteskundeak irabazi zituen SPD (Alemaniako Sozial-demokrata Alderdia) alderdiarekin.

1990ean, Saxonia Behereko estatuko legegintzarako hauteskundeetan, bere alderdiak irabazi zuen (botoen % 44,2), Demokrazia Kristauaren kaltean, 14 urteren ondoren. Berdeen laguntzarekin Saxonia Behereko lehendakari hautatu zuten, eta haiekin koalizioko gobernua eratu zuen. 1993ko ekainean, Alemaniako Alderdi Sozialistaren Kongresu Berezian, uko egin zion sozialdemokraten lehendakaritzarako hautagai izateari, irabazteko aukera gutxi zuelako kontsentsuaren hautagai Rudols Scharping-en aurrean (Renania-Palatinatuko estatuko gobernuburua).

Gerhard Schröder eta George W. Bush, 2004an.

1994ko ekainean Saxonia Behereko lehendakari hautatu zuten berriro, eta berari esker lortu zuen Alderdi Sozialistak gehiengo osoa eskualdetako hauteskundeetan, aurreko martxoan. 1995eko abuztuan, Alderdi Sozialistako buruak, Rudolf Scharpingek, alderdiaren bozeramaile ekonomiko kargutik kendu zuen, sozialisten eta Helmut Khol kantzilerraren alderdi kontserbadorearen politika ekonomikoen artean alde handirik ez zegoela adierazteagatik.

1998ko martxoaren 1ean, Saxonia Behereko hauteskundeetan, bere alderdia atera zen ostera garaile, ordu arte ez bezalako aldearekin, botoen % 48arekin. Garaipen hori zela eta, Alderdi Sozialistak hauteskunde federaletarako (kantziler izateko) hautagai izendatu zuen. Schroderrek uste baino errazago irabazi zituen hauteskundeak, eta Alemaniako gobernua sozialdemokraten esku geratu zen 16 urteko gobernu demokristauaren ondoren.

Azken urteetan, Frantziarekin oso harreman estuak eduki ditu, Europar Batasunaren indar-motor bezala.

2005.eko iraileko hauteskundeetan berriro aurkeztu zen kantzilererako, aurkari, Angela Merkel izan zuen. Azkenean, gutxigatik Angela Merkelek irabazi zituen hauteskundeak eta honela, Alemaniako lehen-ministro den aurrenengo emakumea bihurtu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerhard Schröder Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]