Perseus (konstelazioa)

Koordenatuak: Zeruko mapa 03h 00m 00s, +45° 00′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Perseus 
Datuak
LaburduraPer
GenitiboaPersei
SinbologiaPertseo
Eremua615 gradu karratu (24. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
5
Izarrik distiratsuenaα Persei (itxurazko magnitudea 1,79)
Meteoro euriaPerseidak
Konstelazio mugakideakAries, Taurus, Auriga, Camelopardalis, Cassiopeia, Andromeda eta Triangulum
Behaketa
Igoera zuzena3 h
Deklinazioa45°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Abendua
+90° eta −35° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perseus».

Perseus (Pertseo) Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Pertseo irudikatzen du, Medusari burua moztu zion heroi mitologikoa. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat. Konstelazio honetan dago Algol (β Persei) izar aldakor ospetsua, eta konstelazio honetan kokatzen dira perseidak.

Pertseo konstelazioak gerlari bat irudikatzen du: Hadesen kaskoa eta Hermesen ezpata eta orpoetako hegoak ditu, eta eskuan Medusaren burua darama. Medusaren begia Algol izarrari dagokio.

Pertseoren irudikapena zeruan

Izar nagusiak

  • α Persei, 1,79ko magnitudeko supererraldoi horia, konstelazioko astrorik distiratsuena. Lurretik 590 argi-urtera dago.
  • β Persei]] (Algol) izar zuri-urdina. Izar bitar eklipsatzaileen talde baten prototipoa da. 2,12 eta 3,39 artean aldatzen da haren itxurazko magnitudea 2,87 eguneko periodoan.
  • γ Persei, 2,91ko magnitudekoa. Izar-sistema anizkoitz bat da; haren bi osagai nagusiak erraldoi hori bat eta zuri bat dira.
  • δ Persei, 2,99ko magnitudeko erraldoi urdina.
  • ε Persei (Adid Australis), 2,98ko magnitudekoa, zuri-urdina.
  • ζ Persei (Menkib), 2,84ko magnitudekoa; konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. 980 argi-urtera dago.
  • η Persei (Miram), 3,76ko magnitudeko supererraldoi laranja.
  • θ Persei, nano hori batez eta nano gorri batez osatutako sistema bitarra.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Perseus (konstelazioa) Aldatu lotura Wikidatan