Phaeophyceae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Phaeophyceae
Zenbait alga. Adolphe Millot, Larousse du XXe siècle (1931).
Zenbait alga. Adolphe Millot, Larousse du XXe siècle (1931).


Sailkapen zientifikoa
Domeinua: Eukaryota
Erreinua: Chromista
Klasea: Phaeophyceae

Phaeophyceae, zenbait alga itsastar eta zelulaniztunen klasea.

Hizkera arruntean, alga arre edo feofito deritze.

Ipar hemisferioko alga asko sartzen dira klase honetan, eta zeregin garrantzitsua dute itsasoan, bai elikagai gisa bai eta habitatak osatzeko elementu gisa ere. Klase honetako espezie batzuk jateko edo iodoa ateratzeko erabiltzen dira.

Alga arreak Heterokontophyta izeneko talde handiaren barnean daude, kloroplastoa lau mintzez inguratuta duten organismo-talde eukariotiko batean. Klorofila, β karotenoa eta fukoxantina dituzte, eta, azken horren eraginez, kolore arrea dute. Ugalketa sexuala, ugaltze-ziklo konplexua eta belaunaldi-txandaketa dituzte.

Klase honetan, 265 genero daude, eta 1.500-2.000 espezie inguru.

Itsaso epel eta hotzetako kostalde harkaiztsuetan bizi dira gehienak. Laminariales espeziea nagusi da Kaliforniako marearteko eremuan, eta itsas azpiko oihan handiak osatzen ditu. Beste zenbait espeziek, Sargassum algak, adibidez, itsasoan flotatzen dute, libre, eta hedadura handiko multzoak osatzen dituzte —probintzia baten tamainakoak—. Espezie horrek ematen dio izena, hain justu, Sargazo itsasoari.

Animalia ornogabe eta mikrobio batzuen lehen ekoizle nagusiak dira.


Argazki-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phaeophyceae Aldatu lotura Wikidatan