Rafael Sánchez Ferlosio
Rafael Sánchez Ferlosio espainiar eleberrigilea (Erroma, 1927). Rafael Sánchez Mazasen semea.
Biografia [aldatu]
Hogeita lau urte zituela egin zen ospetsu Industrias y andanzas de Alfanhuí (Alfanhuíren trebetasunak eta ibilerak) lanarekin. Eleberri horren ondoren El Jarama (1955) argitaratu zuen. Lan horri esker Nadal saria irabazi zuen. Eleberrian igande goiz batean bi lagun-taldek hiritik kanpo bizi dituzten pasadizoak kontatzen dira; gerra ondoko eleberri garrantzitsuenetakotzat hartua da, literatura objektibo delakoari bidea zabaldu baitzion. Hogei urtean ez zuen eleberririk argitaratu, eta gramatika inguruko ikerketetan aritu zen buru-belarri. Hala, 1974an, Las semanas del Jardín (Lorategiko asteak) kaleratu zen. Bi liburukik osatzen dute lan hori, eta hizkuntzarekin saioak egiten ditu bertan. 1982 eta 1983an argitaratu zituen El huésped de las nieves (Elurretako ostalaria) eta El escudo de Jotán (Jotánen ezkutua) hurrenez hurren. 1986an El retorno de Yarfoz (Yarfozen itzulera) eleberri autobiografikoa kaleratu zuen. 1994an, denboraldi batez ezer argitaratu gabe egon ondoren, Vendrán más años malos y nos harán más ciegos (Urte txar gehiago etorriko dira eta itsuago egingo gaituzte) argitaratu zuen. Hainbat sari irabazi zituen lan horrekin, besteak beste Saiakera Sari Nazionala. 1997an Archipiélago aldizkariak Sánchez Ferlosiori buruzko ale monografiko bat argitaratu zuen, eta egilearen argitaratu gabeko lanak ere kaleratu zituen: Tópicos. El peso de la Historia (Topikoak. Historiaren pisua) eta La forja de un plumífero (Idazle baten forja) autobiografia-lanak. Astero idazten du El País egunkarian. 2004. urtean Cervantes saria irabazi zuen, eta 2009. urtean Letren Sari Nazionala.
Obras [aldatu]
- Industrias y andanzas de Alfanhuí (1951)
- El Jarama (1955). Nadal Saria.
- Y el corazón caliente (1961)
- Dientes, pólvora, febrero (1961)
- Las semanas del jardín (1974)
- Mientras no cambien los dioses, nada ha cambiado (1986)
- El testimonio de Yarfoz (1986)
- Campo de Marte 1. El ejército nacional (1986)
- La homilía del ratón (1986)
- Ensayos y artículos, I y II (1992)
- Vendrán más años malos y nos harán más ciegos (1993). Saiakera Sari Nazionala.
- El alma y la vergüenza (2000)
- La hija de la guerra y la madre de la patria (2002). ISBN 84-233-3411-2
- Non Olet (2003). ISBN 84-233-3691-3
- El Geco (2005)
- Glosas castellanas y otros ensayos (diversiones) (2005). ISBN 85-375-0583-6
- Sobre la guerra (2007). ISBN 978-84-233-3946-4
- God & Gun. Apuntes de polemología (2008)
- Guapo y sus isótopos (2009)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.