Richard Oribe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Oribe
Richard Oribe
Datu pertsonalak
Jaio 1974ko otsailaren 22a
Donostia (Gipuzkoa)

Richard Oribe (Donostia, 1974ko otsailaren 22a -) igerilari paralinpiko euskalduna da, Konporta Kirol Elkartean aritzen duena. Oso gazte hasi zen igeriketan, jaiotzatik duen buru elbarritasuna tratatzeko asmoz. Donostian Aspacek duen Dordoka taldearekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen. 1998-1999 denboraldiaz geroztik Donostiako Konporta Kirol Elkarteko kidea da.

Oribek palmares izugarria du. Atlantako Paraolinpiar Jokoetan (1996), urrezko hiru domina eta munduko bi errekor erdietsi zituen, eta 50, 100 eta 200 metroko crawl estiloko proban eta 4 x 50 crawl estiloko proban zilarrezko dominak lortu zituen. Espainiako txapelketa zenbaezinak irabazi ditu. 1996. urtean, Gipuzkoako Prentsa Elkarteak Kirolari hoberenari saria eman zion Richard Oriberi. 1997. urteko Europako txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi zituen. 1999. urtekoan, berriz, laur urrezko domina irabazi zituen, eta 2004. urteko Atenasko Paraolinpiar Jokoetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana. 2006ko Europako Txapelketan, berriz, hiru urrezko domina lortu zituen. Munduko hainbat errekorren jabe ere bada. 2008ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, Leire Olaberria txirrindulariarekin batera.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Egoitza Urtea Emaitzak
Paralinpiar Jokoak Londres 2012 2 Silver medal.svgBronze medal.svg
Paralinpiar Jokoak Beijing 2008 4 Gold medal.svgSilver medal.svgSilver medal.svgSilver medal.svg
Munduko Txapelketa Durban 2006 4 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgSilver medal.svg
Europako Txapelketa Berlin 2006 3 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svg
Europako Txapelketa Berlin 2005 4 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgGold medal.svg
Paralinpiar Jokoak Atenas 2004 3 Gold medal.svgSilver medal.svgBronze medal.svg
Munduko Txapelketa Mar del Plata 2002 4 Gold medal.svgSilver medal.svgSilver medal.svgSilver medal.svg
Europako Txapelketa Stockholm 2001 4 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgGold medal.svg
Paralinpiar Jokoak Sydney 2000 4 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgGold medal.svg
Europako Txapelketa Alemania 1999 5 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgGold medal.svg
Munduko Txapelketa Zeelanda Berria 1998 5 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgBronze medal.svgBronze medal.svg
Europako Txapelketa Badajoz 1997 5 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgSilver medal.svgSilver medal.svg
Paralinpiar Jokoak Atlanta 1996 4 Gold medal.svgGold medal.svgGold medal.svgSilver medal.svg
Europako Txapelketa Perpignan 1995 4 Gold medal.svgGold medal.svgSilver medal.svgSilver medal.svg
Paralinpiar Jokoak Bartzelona 1992 -

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]