Ramón Rubial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramón Rubial
Ramón Rubial

1978 – 1979
Aurrekoa Jesus Maria Leizaola (Eusko Jaurlaritza)
Ondorengoa Carlos Garaikoetxea

Jaiotza 1906eko urriaren 28a
Erandio, Bizkaia
Euskal HerriaEuskal Herria
Heriotza 1999ko maiatzaren 24a
Bilbo, Bizkaia
Euskal HerriaEuskal Herria
Alderdi Politikoa PSE
Lanbidea Metalgintzako langilea

Ramón Rubial Cavia (Erandio, Bizkaia, 1906ko urriaren 28- Bilbo, 1999) metalurgiaren langilea eta politikari sozialista garrantzitsua izan zen. 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea izan zen (lehendakariaren baliokidea).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an UGT sindikatuan hasi zen militatzen eta 1922an PSOEn afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hala ere, 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea (lehendakariaren baliokidea).

Gaur egun bere izena dauka Txurdinagan PSE-EEk daukan egoitza.

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon bizi izan tokitik gertu bere irudi bat jarri du udalak, eta Abandoibarrako kaleetako bati bere izena ipini zaio. Orohar Espainiako hainbat herriek Ramón Rubial gogoratzen dute ekintza ezberdinen bitartez:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Urkullu Patxi Lopez Juan Jose Ibarretxe Jose Antonio Ardanza Carlos Garaikoetxea Ramon Rubial Jesus Maria Leizaola Jose Antonio Agirre