Ros na Rún
Wikipedia(e)tik
| Ros na Rún | |
|---|---|
| Formatua | Telesaila |
| Iraupena | 25-30 minutu gutxigora behera |
| Egilea | |
| Protagonistak | |
| Herria | |
| TB Katea | TG4 |
| Emisioa | 1996ko azaroaren 3a – Gaur egun |
| Atalak | 2009ko abenduaren 31an 1000. atalera iritsi zen |
Ros na Rún Irlandako TG4 telebista katean emititu ohi den irlanderazko telesaila bat da. 1996ko azaroaren 3an emititzen hasi zen, urtero 35 atal grabatu eta astero telebistan 2 atal aireratu ohi dira.
Telesaila TG4 katean astearte eta ostegunetan 20:30etan emititu ohi da, igandean 22:30etan aste guztiko laburpena emititzen delarik.
Bitxikeriak [aldatu]
- Oso-osorik irlanderaz egindako munduko telesaila bakarra da.
- Telesaila Galway konderriko Spiddal udalerrian kokatzen da (Galway hiritik hurbil).
- Telesailak gai ezberdin ugari jorratzen ditu: etxeko biolentzia, infidelitatea, lapurreta, piromania edo suzaletasuna, abortua, homosexualitatea, adopzioa, erahilketa, bortxaketa edota drogak.
- 2009ko abenduaren 31an 1000. atalera iritsi zen.
Ikus gainera [aldatu]
- Goenkale: euskaraz eginiriko telesaila.
- Pobol y Cwm: galeseraz eginiriko telesaila.
- Mareas Vivas: galizieraz eginiriko telesaila.
- Poblenou: katalanez eginiriko lehenbiziko telesaila.
- El cor de la ciutat: Katalunian emisioan egon den telesailik iraunkorrena (1906 atal).
- EastEnders: Erresuma Batuko telesaila.
- Coronation Street: Erresuma Batuan emisioan daraman telesailarik iraunkorrena (1960tik gaur egun arte).
Kanpo loturak [aldatu]
- Ros na Rún telesailaren webgune ofiziala (Gaeleraz) (Ingelesez)