Jacinto Benavente
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jacinto Benavente Martínez | |
| Jaio | 1866ko abuztuaren 12a | |
| Madril ( |
||
| Hil | 1954ko uztailaren 14a (87 urte) | |
| Madril ( |
||
Jacinto Benavente Martínez (1866ko abuztuaren 12a – 1954ko uztailaren 14a) Espainiako antzerkigilea izan zen, 1922an Literaturako Nobel Saria lortu zuena[1].
Biografia [aldatu]
Pediatra baten seme izanik, horrekin lotu izan da bere lanetan haurtzaroarekiko erakutsi duen ardura: Niños (1917) liburua eta haurrentzako antzerkiak. Zuzenbide ikasketak alde batera utzi zituen literaturari ekiteko. Autorearen lehen lana (El teatro fantástico, 1892), gaia Musset eta Shakespearerengandik hartua zuena, lau pieza laburrez osatua zen. Ondoko urtean, Cartas de mujeres argitaratu zuen, geroko antzerki lanetan emakumeen psikologiarekiko erakutsi zuen interesaren aitzindari. Ehundik gora lan idatzi zuen: El nido ajeno (1984), Gente conocida (1896), La comida de las fieras (1898). 1901etik aurrera antzerki lan sakonagoak egin ditu. Hala, 1907an Los intereses creados azaldu zen, dena diruaren mende jartzen duen gizarte baten satira umoretsua. 1908an La fuerza bruta aurkeztu eta ondoko urtean haurrentzako antzerki talde bat sortu zuen, haiei zuzenduriko lanak idatziz (El príncipe que todo lo aprendió en los libros, 1910). Nekazari giroan kokaturiko Señora Ama (1908) eta La malquerida (1913) lanetan pertsonaia nagusiak emakumeak dira, gizon zitalek azpiraturik aurkitzen direnak. Geroztikako izenburu anitzen arteko zenbait: La ciudad alegre y confiada (1916), Los intereses creados delakoaren segida; Campo de armiño (1916); Lecciones de buen amor (1924); Pepa Doncel (1928); Vidas cruzadas (1929); La honradez de la cerradura (1942); La infanzona (1945). 1922an Literatura Nobel Saria jaso zuen.
Lan nabarmenak [aldatu]
Jacinto Benaventek 172 antzezlan idatzi zituen, horietatik nabarmenenak honako hauek izanik:
- Los intereses creados (1907)
- Rosas de otoño (1905)
- Señora ama (1908)
- La malquerida (1913)
- La ciudad alegre y confiada (1916)
- Campo de armiño (1916)
- Lecciones de buen amor (1924)
- La mariposa que voló sobre el mar (1926)
- Pepa Doncel (1928)
- Vidas cruzadas (1929)
- Aves y pájaros (1940)
- La honradez de la cerradura (1942)
- La infanzona (1945)
- Titania (1946)
- La infanzona (1947)
- Abdicación (1948)
- Ha llegado Don Juan (1952)
- El alfiler en la boca (1954)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Peláez Martín, Andrés (2003), Historia del teatro español, II Cap.: El arte escenico en la edad de plata, Madril: Gredos, 2201. or., ISBN 84-249-2393-6
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |