Ruth Fuchs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ruth Fuchs
Ruth Fuchs
Ruth Fuchs 1980an
Datu pertsonalak
Jaio 1946ko abenduaren 14a
(Egeln ( GDR)

Ruth Fuchs, jaiotze izena Ruth Gamm (Egeln, Ekialdeko Alemania, 1946ko abenduaren 14a -), xabalina jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolari ohia da. 1972 eta 1976ko Udako Olinpiar Jokoetan proba horretako txapeldun izan zen. 1994an, bere kirol errendimendua hobetzeko esteroideekin dopatzen zela aitortu zuen[1].

Historia guztiko xabalina jaurtitzaile hoberentzat hartzen da, eta proba honetan bi urre olinpiko irabazi dituen neska bakarra da. Gainera, bi aldiz izan zen Europako txapeldun, Erroma 1974an eta Praga 1978an, baita hirugarren ere, 1971n. Eta, Atletismoko Munduko Kopan ere, 1977 eta 1979an, bere proban urrea lortu zuen.

1980an erretiratu zen eta, beranduago, politikan sartu zen. Alemaniaren berbateratzearen ondoren, Legebiltzarkide izan zen Sozialismo Demokratikoaren Alderdia ordezkatuz.

Munduko errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruth Fuchs Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Angela Nemeth
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa
1972ko Udako Olinpiar Jokoak eta 1976ko Udako Olinpiar Jokoak
Ondorengoa
Maria Caridad Colon