Sabina Puertolas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabina Puertolas
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta artista eszenikoa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

sabinapuertolas.com
IMDB: nm7532281 Musicbrainz: 0191d371-afdc-4d90-98fc-1d291ea32805 Edit the value on Wikidata

Sabina Puértolas (Zaragoza, 1973) zaragozar opera-sopranoa da. Nazioarteko protagonista-rolak interpretatu ditu; besteak beste, Gilda Giuseppe Verdiren Rigoletto lanean Royal Opera Housen, eta Rosina Gioachino Rossiniren Sevillako bizargina Seattleko Operan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puértolas Zaragozan jaio zen, Espainian Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan trebatu zen, eta gero Italian, Sienako Accademia Musicale Chigiana delakoan, eta Bussetoko Teatro Regioko Accademia Verdianan, non Carlo Bergonzi izan baitzuen maisu.[2]

Opera ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean hasi zen lanean, Milango La Scala Antzokian, Verdiren Un baile de máscaras lanean, Oscar interpretatuta.[3] Lehen aldiz agertu zen Royal Opera House-n 2013. urtean, Lisette Pucciniko La rondine delakoan, eta Despina ere bai Mozarten Così fan tutte lanean. Bartzelonako Gran Teatro del Liceon kantatu zuen, Contessa di Folleville paperean Rossiniren El viaje a Reims eta Marie pertsonaia Gaetano Donizettiren La hija del regimenton obran. Fiorilla izan zen Rossiniren El turco en Italia Toulouseko Kapitolio Antzokian, Georg Friedrich Händelen Rodelinda-ren paper nagusia Madrilgo Teatro Realen eta Gilda Verdiren Rigoletto Santiagoko Udal Antzokian.

Ameriketako Estatu Batuetan, Rossiniren Sevillako bizargina lanean interpretatu zuen Rosina Seattleko Operan, 2017. urtean.[4]

Royal Opera Houseko bat-bateko ordezkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko urtarrilaren 4an, kritikak txalotu egin zuen Gilda pertsonaiaren interpretazioa Londresko Royal Opera Housen, aurreko egunean deitu baitzioten Lucy Crowe aldi baterako ordezkatzeko, eztarriko infekzio bat baitzuen, eta hiru ordu besterik ez zuen izan entseatzeko. Hala ere, lehenago Gilda egina zen Santiagoko udal antzokian, Txilen.[5][6] Puértolas Espainiatik abiatu zen hurrengo egunean, kantatzeko. "Hil ala biziko" aukeratzat hartu zen.[7]

Komunikabideek jakinarazi zutenez, goi-profileko soprano baten ordez izen handiko leku batean aritzea eta operako pertsonaia nagusia izatea txalo bero batekin hartu zuten.[5] Ordezkapen bat bilatzeko epopeia, kantu-betebeharrak zituzten zenbait hautagairekin eta Britainia Handian lan egiteko visarik gabeko beste batzuekin, nazioarteko komunikabideek berri eman zuten, Ameriketako Estatu Batuetako, Britainia Handiko eta Espainiako prentsa barne.[8]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira argitaratutako grabazioak:

  • Handelen Ariodante, Alan Curtis-ek zuzendua (Virgin Classics zigilua),
  • Handelen Alcina, La Monnaie, Alpha Classics zigilua
  • José María Usandizagaren La llama (Deutsche Grammophon zigilua).[9]
  • Sariak

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]