Sarre (ibaia)
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Alemania | |||||
| Luzera | 246 km | |||||
| Arroa | 7.431 km² | |||||
| Emaria | 75 m³/s | |||||
| Iturburua | Vosgeak | |||||
| Ibai ahoa | Mosela ibaia | |||||
Sarre edo Saar[1] (frantsesez Sarre, alemanez Saar), Frantzian sortu eta Alemaniako Sarre estatua zeharkatzen duen ibaia da.
Eduki-taula |
Ibilbidea[aldatu]
Vosgeetan du iturburua, Frantzian, Alsazia eta Lorrena eskualdeen arteko mugan. Bi errekak bat egiten dute Lorquin herrian, alde batetik Sarre Rouge (gorriak) eta bestetik Sarre Blanche (zuriak). Behin Saar eratuta, honek 126 kilometro egiten ditu Frantzian, ibaiaren luzeraren erdia inguru, eta ondoren Alemaniako Sarre estatuan sartzen da, 120 kilometro haratago urak Mosela ibaira isurtzen dituelarik.
Historia[aldatu]
Sarre ibaia oso garrantzitsua izan zen Sarre estatuarentzako, izan ere bertan ekoizten ziren ikatz, burdin eta altzairuak itsasuntzi eramaten baitziren Renaniara, Ruhr eskualdera eta azkenik Rotterdameko kaira.
Ikustekoak[aldatu]
- Völklingengo burdingintza: Saar ibaiaren ertzean UNESCOk 1994 urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuen lantegia.
- Mettlach ondoan Sarre ibaiak egiten duen meandroa.
Ibaiadarrak[aldatu]
- Blies
- Nied
- Prims