Sviatoslav Richter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sviatoslav Teofilovitx Richter (Zhitomir, Ukraina, 1915 - 1997) ukrainar pianista izan zen.

Biografia [aldatu]

Teknika bikaina eta errepertorio zabala zuen. 18 urte zituela, Odesako operako pianista eta zuzendari-laguntzaile izendatu zuten. 1935ean eman zuen aurkezpen-kontzertua Odesan. 1937an, Moskuko kontserbatorioan sartu zen eta Heinrich Neuhaus izan zuen irakasle. 1945ean, Sobietar Batasun ohiko Musika Lehiaketa irabazi zuen, eta 1949an, berriz, Stalin saria.

Mundu osoan eman zituen kontzertuak: Estatu Batuetan, Britainia Handian, Italian, Frantzian, Alemanian eta Txinan, besteak beste.


Erreferentziak [aldatu]