Topkapı jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Topkapı jauregia
Topkapi Palace Seen From Harem.JPG
Jauregia Bosforotik
Udalerria Istanbul
Herrialdea  Turkia
Koordenatuak 41°00′46″N 28°59′01.63″E / 41.01278°N 28.9837861°E / 41.01278; 28.9837861Koordenatuak: 41°00′46″N 28°59′01.63″E / 41.01278°N 28.9837861°E / 41.01278; 28.9837861
Garaia Otomandar Inperioa, Barrokoa
Topkapı jauregia non dagoen adierazten duen Istanbulgo mapa
Topkapı jauregia

Topkapı jauregia (turkieraz Topkapı Sarayı, euskaraz askotan Topkapi, i puntuduna) Istanbulen dagoen jauregia da, otomandar sultanen egoitza nagusia eta ofiziala izan zena 400 urtez (1465-1856).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia Bizantzio zaharreko akropoliaren kokalekuan eraiki zen, Urrezko Adarra, Bosforoa eta Marmara itsasoa elkartzen diren penintsularen muturrean. Topkapı Sarayı izenaren esanahia "Kanoien Ateko jauregia" da, orain suntsitua dagoen inguruetako ate baten zinetik. jauregiak eta honen lorategiek 700.000 m² (70 ha) dituzte eta bost kilometroko harresiak inguratzen dute.

Eraikuntza 1459an hasi zen, Konstantinopolis konkistatu zuen Mehmed II.aren sultanaldian. Gero, jauregia hainbat alditan handitu zen: harema XVI. mendean, eraldaketak 1509ko lurrikararen ondoren edo 1665eko sutearen ondoren. Jauregia eraikin multzo handi bat da, bost patio handiz eta atxikitako eraikin ugariz osatua. Egoitza inperialaren garai gorenean, 4.000 pertsona baino gehiago bizi ziren bertan eta egun baino eremu handiagoa hartzen zuen.

Hala ere, Topkapı jauregiak gutxinaka garrantzia galtzen joan zen, batez ere XVII. mende amaieratik aurrera, sultanek Bosforo ertzeko jauregiak laketago baitzituzten. 1853an, Abdülmecid I.ak gortea lekuz aldatzea erabaki zuen eta Dolmabahçe jauregira eraman, Istanbulgo europar estiloko lehen jauregi amaitu berrira. Nolanahi ere, zenbait funtzio bertan geratu ziren, hala nola, altxor inperiala, liburutegia eta txanpon etxea.

Otomandar Inperioa amaitzean, 1921ean, jauregia otomandar garaiaren museo bihurtu zen, 1924ko apirilaren 3ko gobernuaren dekretu bati jarraiki. Harrezkero, Kultura eta Turismo Ministerioaren gain dago Topkapı jauregiaren museoaren kudeaketa. Nahiz eta jauregiak ehunka areto eta gela izan, garrantzitsuenak baino ez dira bisitagai. Gainera, garai hartako hainbat gauzaki daude ikusgai: portzelana, jantziak, armak, armadurak, miniaturak, eskuizkribuak eta bitxiak. Horien artean ezagunena, Koilaragilearen diamantea da, udare itxurako 86 kilateko diamantea (17 g), beste 49 diamante txikiagoz inguratua.

Topkapı jauregia Istanbulgo hirigune historikoko eraikinen artean sailkatua dago. 1985ean, UNESCOk izendatutako Gizateriaren Ondarearen barnean dago, "lau mendez eraikitako eraikin multzo paregabea, munduan bakarra dena arkitektura kalitatea eta otomandar gortearen isla dela-eta"[1].

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agurraren Atea (Bâb-üs Selâm)
2-4 patioak
Harema eta sultanaren areto pribatuak
  • Sarrera
    • Ate Inperiala (Bab-Ι Hümayun)
  • Lehen patioa
    • Agurraren Atea (Bab-üs-Selâm)
  • Bigarren Patioa
    • Zeremonia patioa
    • Errege zalditegia (Has Ahirlar)
    • Kontseilu pribatua (Kubbealti)
    • Arma bilduma
    • Sukaldeko meskita
    • Sukaldeen patioa
    • Errege sukaldeak
    • Portzelana eta zilarlan bilduma
    • Eunuko Zurien Atea (Bab-üs-Saadet)
    • Eunuko Zurien gelak
  • Hirugarren patioa
    • Audientzia aretoa (Arz Odasi)
    • Ahmed III.aren liburutegia
    • Agha Zurien meskita
    • Morroi esploratzaileen eskola
    • Altxorra
    • Museoko zuzendariaren bizitokia
    • Kaligrafia, miniatura eta erretratu bildumak
    • Erloju bilduma
    • Erlikia sakratuak
  • Laugarren patioa
    • Sofa meskita
    • Pabilioi apaindua (Mecidiye Köşkü)
    • Medikuaren bizitokia (Hekimbaşi Odasi)
    • Ezkaratzeko pabilioia (Sofa Köşkü)
    • Revan pabilioia (Revan Köşkü)
    • Bagdad pabilioia (Bagdad Köşkü)
    • Erdainkuntza pabilioia
    • Iftar portikoa
  • Harema
  • Harresiak
    • Pabilioia berria (Yali Köşkü)
    • Zumezko pabilioia (Sepetçiler Köşkü)
    • Topkapıko itsas pabilioia (Topkapı Sahil Sarayı)
    • Perla pabilioia (Incili Köşk)
    • Tokapı Atea
    • Balikhane Atea

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Topkapı jauregia Aldatu lotura Wikidatan