Tripoli (Libano)
|
Tripoli |
|
|---|---|
| Arabieraz Frantsesez |
طرابلس Tripoli |
| Estatua | |
| Administrazioa Alkatea |
Barrutia Eng. Nader al-Ghazal |
| Ordu eremua | UTC+2 (udan +3) |
| Koordenatuak | 34°26′00″N 35°51′00″E / 34.43333°N 35.85000°EKoordenatuak: 34°26′00″N 35°51′00″E / 34.43333°N 35.85000°E |
| Eremua | 14 km2 |
| Biztanleria | 192.572 bizt. |
| Dentsitatea | 13.755,14 bizt./km² |
Tripoli[1] (latinez, Tripolis; arabieraz طرابلس Tarabulus ash-Sham) Libanoko ipar-mendebaleko hiria eta portua, Abu Ali ibaiaren bokalean, Mediterraneo Itsasoaren ertzean, Beiruteko hiriaren ipar-ekialdean.
Libanoko bigarren hiria da eta lehen mailako merkataritza portua. Nekazaritza produktuen merkataritza (mahatsa, olibondoak, fruitu arbolak, azukre kanabera, tabakoa) eta industria (tabakogintza, ehungintza, janari industria, petrolio findegiak, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez aipagarriak dira 1336. urteko Teynal meskita, 1294. urteko Mezkita Handia, katedral eta gaztelu zaharraren hondakinak eta XV. mende bukaerako Lehoien Dorrea.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
K. a. IV. mendean oso hiri garrantzitsua izan zen feniziarren artean, eta musulmanen mende egon zenean ere oso oparoa izan zen. XII-XIII. mendeetan izen bereko konderriko hiriburua izan zen eta mendebalerako merkataritzarako portu garrantzitsua. 1289. urtean mamelukoek suntsitu zuten eta barnealderago berreraiki zuten gero. XVI. mendean otomandarrek konkistatu zuten.
Klima[aldatu]
| Datu klimatikoak (Tripoli, Lebanon) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13 | 14 | 17 | 21 | 25 | 28 | 29 | 30 | 30 | 26 | 20 | 15 | 22.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 8 | 10 | 13 | 17 | 20 | 22 | 22 | 21 | 18 | 14 | 9 | 15.2 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 142.9 | 131.1 | 103.4 | 43 | 20 | 2.5 | 0.2 | 1.4 | 8 | 56.5 | 87.5 | 114.6 | 711.1 |
| Iturria: weather.uk.msn.com[2] | |||||||||||||
Herri eta hiri senidetuak[aldatu]
Napoli, Italia
Damasko, Siria
Larnaka, Zipre
Faro, Portugal
Banda Aceh, Indonesia (2011ko uztailaren 30etik aurrera)
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf
- ↑ Weather.uk.msn.com, MSN Weather - Yearly, Monthly Temperature and Precipitation Averages and Records for Tripoli, LBN, http://weather.uk.msn.com/monthly_averages.aspx?wealocations=wc:LEXX0007&q=Tripoli%2c+LBN+forecast:averagesm
Kanpo loturak[aldatu]
- Webgune ofiziala (Arabieraz)