Txantiloi:2015-37 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Katalunia (katalanez: Catalunya, gaztelaniaz: Cataluña eta okzitanieraz: Catalonha) Europako herrialde bat da, Mediterraneoaren mendebaldekoa, Espainiako autonomia erkidegotzat eratua: Kataluniako Autonomia Erkidegoa. Iberiar penintsularen ipar-ekialdean dago, eta mugakide ditu iparraldean Frantzia eta Andorra, mendebaldean Aragoi, hegoaldean Valentziako Erkidegoa eta ekialdean Mediterraneo itsasoa. 32.000 km² inguru ditu, eta 7 milioi biztanle.

Bere Autonomia Estatutuaren arabera nazio bat da. Hizkuntzaren aldetik (katalana), lotura estua du gainerako Katalan Herriekin (Països Catalans): Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, administratiboki Frantziako lurraldea den Ipar Katalunia, Aragoiko ekialdeko eremu bat (Sartaldeko Zerrenda edo Franja de Ponent) eta Murtziako El Carxe eskualdea.