👶 Jaiotza 1947ko uztailaren 1a Donostia |
🔨 Lanbidea idazle |
📷 Argazkiak ikusi |
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa 1947ko uztailaren 1ean) egun Hondarribian bizi da. Euskal idazle eta kazetaria da, olerkigintzan eta gidoigintzan ere lanak egin dituena. Horrekin batera, aktore gisa aritu zen Segoviako ihesa filmean.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako Loiola auzoko Txominenean jaio zen, baina hiru urte zituenean, Egia auzora joan zen bizitzera. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi zen eta hamaseirekin, berriz, erizaina izateko ikasten hasi zen. Horrez gain, historian lizentziatu zen Bartzelonan1975an.
Euskaltzaindari izendatu zuten 1984an.
Familian hiru neba-arreba ziren eta aita zortzi urtez egon zen kartzelan heriotza zigorra jasota. Aita hil zenean hasi zitzaion euskararen aldeko jarrera sendotzen.
Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, Ramon saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Ricardo Arregirekin batera.
Xabier Elorriaga aktorearekin ezkonduta dago eta seme bat daukate.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik EITB, El Diario Vasco, Deia eta El mundon ere aritu da.
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arantxa Urretabizkaiak hainbat sari irabazi ditu.
- 1971. Gipuzkoa saria. San Pedro bezperaren ondokoak poesia liburuagatik.
- 1981. Ignacio Aldekoa Ipuin Sariketa. X. saria. "Baina ez egunero" ipuinarekin.
- 1982. Espainiako Kritika Saria euskarazko poesiari. Maitasun magalean poesia liburuagatik.
- 1982. Irun Hiria saria. Maitasun magalean poesia liburuagatik.
- 2001. Rikardo Arregi saria. Zabalik astekarirako elkarrizketengatik.
- 2006. Rosalía de Castro saria, Centro PEN Galicia
- 2017. Euskadi saria euskarazko saiakerari. Bidean ikasia liburuagatik.
- 2019. Abbadia Saria.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Arantxa Urretabizkaia. 2023-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).