Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
| Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia Unión, Progreso y Democracia (UPyD) |
|
|---|---|
| Bozeramailea | Rosa Díez |
| Sorrera | 2007 |
| Egoitza nagusia | Madril |
| Ideologia politikoa | Abertzale konstituzionalista, federalista koperatiboa, progresista, zeharkakoa, laizista eta nazionalismo guztien aurkakoa[1][2] |
| www.upyd.es | |
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia —gaztelaniazko UPD nahiz UPyD siglez ezagunagoa— (Unión, Progreso y Democracia gaztelaniaz) 2007. urtean Espainian sortutako alderdi politiko bat da.
Alderdiaren bultzatzaileak Aski da! taldearen barnean sortutako Plataforma Pro-n antolatu ziren, alderdia sortzeko bidean. Bultzatzaile gehienak Euskal Herrikoak dira, hala nola: Fernando Savater, Rosa Diez edo Carlos Martinez Gorriaran.
Alderdiaren bultzatzaileen arabera, alderdia "antinazionalista".[2] Nazionalismoaren aurkako jarrera argia du, beraz. Halaber, Espainiako Konstituzioaren erreforma eskatzen dute, Espainian federalismoa simetrikoa izan dezan.
Eduki-taula |
Erakundeetan [aldatu]
- Bost diputatu Espainiako Kongresuan.
- Zortzi diputatu Madrilgo Biltzarran.
- Legebiltzarkide bat Eusko Legebiltzarrean, 2009 eta 2012ko hauteskundeetan aukeratua.
- Europarlamentari bat.
Hauteskundeen emaitzak [aldatu]
| Urtea | botoen %a | legebiltzarkideak |
|---|---|---|
| 2008ko Espainiako hauteskundeak | %1,2 | 1 (350etik) |
| 2011ko Espainiako hauteskundeak | %4,7 | 5 (350etik) |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «UPyD es un partido progresista, laico y liberal» (Gaztelaniaz), DiarioSur, http://www.diariosur.es/20071130/ceuta/rosa-diez-upyd-partido-20071130.html. Noiz kontsultatua: 2010-02-09
- ↑ a b (Ingelesez) Catalonians vote for more autonomy, http://edition.cnn.com/2006/WORLD/europe/06/18/catalonia.vote/index.html. Noiz kontsultatua: 2010-02-09
- ↑ http://www.parties-and-elections.eu/spain2.html
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Alderdiaren webgune ofiziala
| Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
|---|---|---|
|
Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: Nafarroako alderdi politikoak |
||