Uraldar hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:44, 16 apirila 2015
Uraldar hizkuntzen hedadura.

Uraldar hizkuntzak hiru bat dozena hizkuntza barne hartzen dituen hizkuntza familia bat da, gutxi gorabehera 25 milioi hiztun dituena. Estonia, Finlandia, Hungaria, Norvegia, Errumania, Errusia, Vojvodinako probintzia (Serbia) eta Suedia dira uraldar hizkuntzak gehien hitz egiten diren tokiak. Uraldar hizkuntza gehienak galdu egin dira edo oso hiztun gutxikoak dira.

Hizkuntza familia honen izenak, jatorriz, Ural mendiak ditu aipagai, mendilerro horren bi aldeetan hitz egiten baitira gaur egun hizkuntza horiek. Finlandiar-ugriar hizkuntzak izena ere erabili izan da familia honetarako, nahiz eta izen horrek samoiedo hizkuntzak kanpoan uzten dituela jo ohi den. Gainera, finlandiar-ugriar hizkuntzen adar bat ere egin izan da, uraldar hizkuntzen barruan, baina gaur egun ez da halako sailkapenik egiten, ikusi baita ez dagoela halako adarrik egiteko arrazoirik, hizkuntza horiek beren artean oso aldenduak daudenez.

Sailkapena

Gaur egun, honela sailkatzen dira uraldar hizkuntzak (letra etzanez, hizkuntza hilak; parentesi artean, parentesiaren ezkerrean dagoen hizkuntzaren dialektoak):

Uraldar hizkuntza mintzatuenak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uraldar hizkuntzak Aldatu lotura Wikidatan