Urtain
José Manuel Ibar Aspiazu zen "Urtain"en benetako izena, (Zestoa, Gipuzkoa, 1943ko maiatzaren 14 - Madril, 1992ko uztailaren 21) boxeolari euskalduna zen.
[aldatu] Biografia
Bere ezizena bere jaiotetxetik zetorikion: Zestoako Urtain baserria. Gaztetan aizkolaria eta harri-jasotzailea izan bazen ere, boxeolari gisa egin zen famatu.
1968an boxeatzen hasi zen Ordizian eta segidako 27 garaipen lortu zituen K.O.z. 1970, Madrilgo Kirol Jauregian, Urtainek Peter Weiland alemaniarra garaitu zuen K.O.z zazpigarren roundean eta pisu astunen Europako txapelketa irabazi zuen.
Hala ere, 1970eko irailaren 10ean, Londreseko Wembley estadioan, tituloa galdu zuen Henry Cooper britainiarraren aurka. Ondoren, titulua berreskuratu zuen Jack Bodell britainiarraren aurka, baina 1972an, Jurgen Blin alemaniarraren aurka galdu zuen.
Anberesen, Jean Pierre Coopmanen aurka borrokatu zen Europako Txapelketa berreskuratu nahiean, baina borrokalditik alde egin zuen. Hori izan zen bere azken borrokaldia, nahiz eta gero, borroka libreko catcherra izan zen "Zestoako Tigrea" gaitzizenarekin.
Urtain oso ospetsua izan zen, telebistak, irratiak eta prentsak saio eta elkarrizketa ugari eskaini zion. Erretiratu zenean, negozioetan ez zuen zorte handirik eta etsialdi bat zuela, bere buruaz beste egin zuen, Madrilgo bere etxeko 10. pisutik jauzi eginda.
Boxeolari izan zenean (1968-1977) 68 borrokalditan parte hartu zuen 53 irabaziz (horietatik 41, K.O.z), 11 galduz eta 4 baliogabeturik geldituz.
Gainera, Zarama musika taldeak, Urtain izeneko abestia eskaini zion. Jabier Muguruzak ere Urtain izeneko abesti bat konposatu zuen berari eskaintzeko.